Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Momentum Games gailu mugikorretarako jokoak garatzen dituen Gipuzkoako startup bat da. Bere sektoreko beste enpresekin alderatuz, eskaintzen duen balio erantsia jokoen garapena eta administrazioaz arduratzen dela da, baita bere analitikaz eta inbertsioaz ere. “Balioa ematen dugu negozioaren urrats bakoitzean. Gure helburua markei joko arrakastatsuak eraikitzen laguntzea da “, azaltzen dute arduradunek.

Orain arte, Momentum Gamesek jokoak 100.000 deskargako bolumenera iristea lortu du, instalazio kopuru berbera lortzea eta 500 erabiltzaile baino gehiagoko komunitate bat eraikitzea. Bere joko ezagunenen artean Pasapalabra nabarmentzen da, izen bereko telebista programan oinarritua, eta bere erakargarritasun nagusien artean dago programako lehiakideen erronka berberei aurre egitea ahalbidetzen duela.

“Erabiltzaileak milaka joko izango ditu mugikorrean, eta mundu osoko jokalariak desafiatu ahal izango ditu “, gaineratu dute startupetik. Joko honek hainbat modu eskaintzen ditu: duelua, telebista programa, banakako probak eta El Roscoren eguneroko erronka. Azken honeta, erabiltzaileak lehiaketako castingean parte hartu ahal izango du. Pasapalabra Apple Storen eta Google Playn dago eskuragarri.

Bestalde, bere beste joko aipagarrienetariko bat Spelling Ventures Word Search da, letra-zopa klasikoan eta abentura-formatuan oinarritua, eta hainbat joko-estilo eskaintzen dituena: zailtasun-mailen arabera, erloju-kontrako probak eta puntu-rankingak.