Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Euskadik Europan duen presentzia indartu eta euskal enpresentzat aukera berriak sortzea. Helburu horri begira, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak Bruselarako misioa egin du aste honetan. Ordezkaritzak bilerak egin ditu Europako erakundeen ordezkariekin, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko. Ekimen honi esker, ordezkaritzak Merkataritzako Zuzendaritza … Read more

Leer más >

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade), Nagore Bonilla zuzendari nagusiaren bitartez, Euskadin hartu du aste honetan Brasilgo itsas-energia eolikoaren sustapenean eta erregulazioan inplikatutako erakunde eta instituzio nagusiak partaide dituen ordezkaritza. Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutako ekimen honek hazkunde-potentzial handiko sektore honetan nazioarteko lankidetza indartu eta negozio-aukera berriak irekitzea du helburu. Bisita … Read more

Leer más >

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Abagune paregabea zure lanbide-aukerak zabaltzeko eta zure prestakuntza hobetzeko Bihar, martxoaren 10ean zabalduko da Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez urtero eskaintzen dituen nazioartekotzeko BEINT bekak eskatzeko epea. 2025 honetan 80 plaza eskainiko dira goi-mailako unibertsitate titulua duten 30 urtetik beherako gazteentzat, zeintzuk bi urtez espezializatuko baitira atzerriko merkataritzan, … Read more

Leer más >

Singapurrek eta Euskadik negozio-aukera berriak esploratuko dituzte energia berriztagarrietan eta biozientzietan

Aste honetan, Singapurreko enpresen garapena bultzatzeaz arduratzen den Enterprise Singapore gobernu-agentziaren ordezkaritza bat Euskadi bisitatu eta Basque Trade & Investmentekin bildu da, negozio-aukera berriak esploratu eta bi lurraldeen arteko lankidetza ekonomikoa indartzeko asmoz. Oraingo egonaldian, Cikautxo, H2Site, Idom, Maier Group, Mondragon, Ormazabal, Tubacex eta Vicinay euskal enpresa garrantzitsuen ordezkariek parte hartu dute bileran, sektore estrategikoetan … Read more

Leer más >

Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigorrak areagotu ditu, energia, industria eta finantza arloetako murrizketekin

Europar Batasuneko (EB) Kontseiluak Errusiaren aurkako zigor-multzo berri bat adostu du, Ukrainaren aurka mantentzen duen etengabeko gerrari erantzunez. Hamaseigarren zigor-sorta hau aste honetan onartu dute EBko enbaxadoreek Estatu kideetako Gobernuen Ordezkari Iraunkorren Batzordearen (COREPER) bileran, Moskuk Ukraina inbaditu izanaren hirugarren urteurrenean. EBren zehapen-sorta berriak murrizketa berriak sartu ditu energia, industria eta finantza arloetan. Hartara, nabarmentzekoa … Read more

Leer más >

Euskadik Alemanian duen posizioa indartu du, Bavaria nazioartekotzeko kanpamentu nagusitzat hartuta

SPRI Taldean sartuta dagoen Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresa nazioartekotzeko agentziaren ordezkaritza batek bisita estrategikoa egin du Bavariara, lotura instituzionalak sendotzeko, enpresa-lankidetzarako aukera berriak esploratzeko eta Europan baterako ikuspegia finkatzeko. Nagore Bonilla zuzendari nagusi berria buru, misioak Bavariako ekonomiaren giltzarrizko eragileekiko lankidetza sendotzea izan du helburu, izan ere, merkatu honek, Euskadik bezalaxe, industria-oinarri … Read more

Leer más >

Euskadik eta Txinako Jinan hiriak automobilgintza, manufaktura aurreratua eta energia berrien arloetako lankidetza sendotu dute

Eusko Jaurlaritzak eta Jinan Txinako hiriak lankidetza-akordioa sinatu dute Jinan – Shandong eta Euskadiren artean aldebiko harremanak sendotu eta areagotzeko gai hauekin lotuta: automobilgintza, manufaktura aurreratua, energia berriak eta energia berrietarako ekipamenduen fabrikazioa. Memorandum of Understanding (EUM) hitzarmena Industriako sailburuorde Andoitz Kortak eta Jinan hiriko Udal Herri Gobernuko alkateordeak, Xie Kun jaunak, sinatu dute Euskadiko … Read more

Leer más >

Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programaren lehen edizioa ixteko, topaketa bat egin da aste honetan nazioartekotzearekin lotutako 30etik gora profesionalen partaidetzaz, eta sei saiotan modu aktiboan lagundu dute horren garapenean, orain arteko lorpenen balantzea eginez eta estrategia berriak zehaztuz enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia bultzatzen jarraitzeko. B-WOMENIN Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, SPRI Taldeari atxikitako Basque … Read more

Leer más >

Eusko Ganberen topaketa Industria Sailburuarekin Euskadiko enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea bultzatzeko

Aste honetan bilera bat egin dute Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberan Eusko Ganberako ordezkariek, Euskal Merkataritza Ganberen aliantzak, eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak. Hiru Euskal Ganberetako lehendakari eta zuzendari nagusiek hartu dute parte bileran eta lankidetzan aritu dira Industria Saileko arduradunekin. Eusko Ganberak honako hauek izan ditu ordezkari: Gregorio Rojo, … Read more

Leer más >

Misio-plan berria, euskal enpresei merkatu berrietan sartzen laguntzeko

Euskal enpresak nazioartekotzen laguntzeko eta merkatu estrategikoetan sartzeko aukera berriak hurbiltzeko helburuarekin, Bilboko Merkataritza Ganberak, Eusko Ganberak-ekin – Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberen aliantzarekin -, batera eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez, 2025. urterako Merkataritza-misioen plan bat diseinatu du, tokiko enpresekin enpresa-harremanak ezartzeko eta hainbat sektoretan … Read more

Leer más >