
EUROPAR BATASUNAREN ETA ERRESUMA BATUAREN ARTEKO HARREMANEN ESPARRU BERRIA
02/05/2021
Abenduaren 24an, ia 10 hilabeteko negoziazioen ostean, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak elkarrekin sinatu zuten Merkataritza eta Lankidetza Akordioa, bi aldeen arteko harreman-esparru berri bat arautzen duena. Akordio hori indarrean sartu zen 2021eko urtarrilaren 1ean, behin bukatu ondoren Erresuma Batuak izan duen trantsizio-aldia Europar Batasunaren araudien menpe jarduteko, nahiz eta 2020ko otsailean utzi zion estatu kide izateari.