Produktuen zertifikazioa, normalizazioa etaakreditazioa Erresuma Batuan BREXITaren ostean

Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak, Brexitaren ondoren, joko arauen aldaketa ekarri du, eta horrek eragiten du, beste gai batzuen artean, herrialde honetan merkaturatu nahi diren produktuen normalizazioan. Dokumentu tekniko honetan Brexitaren ondoren produktuak ziurtatzeko, normalizatzeko eta akreditatzeko bete beharreko baldintzak agertzen dira. Bestalde, esteka hauetan, Britaniako gobernuak argitaratu dituen gidak kontsultatu daitezke. Hain zuzen ere, … Read more

Leer más >

Merkatuak kanpoan eskaintzen dituen Aukerak. Sektoreak eta herrialdeak.

SPRI Taldearen enpresen nazioartekotzerako euskal agentziak, Basque Trade & Investment-ek, buletin berria atera du, sektore eta herrialde anitzeko merkatu-aukerei buruzko informazioaz. Dokumentuak Proiektuak, Berriak eta Tendentziak biltzen ditu, Adimen Lehiakorraren Unitateak identifikatu eta segmentaturik. Unitate honek oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu euskal enpresentzat, kanpo-merkatuetan interesak izanik. Zehazki, txosten honek Automozioa, Tren-sektorea, Energia, Biomedikuntza, … Read more

Leer más >

Additout enpresak adimen artifizialean oinarritutako sistema bat sortu du Dublingo unibertsitate garrantzitsuenerako

Additout euskal enpresak UCD Dublingo unibertsitate nagusia osatzen duten pertsonei arreta emateko zerbitzu berri bat jarri berri du martxan. Bertan, 40.000 pertsona inguru bizi dira, ikasleen eta langileen artean. Bizkaiko Teknologia Parkean (Zamudio) kokatuta dagoen enpresa bizkaitarrak hizkuntza naturala ulertzeko sistema bat erabili du, zeinak hainbat hizkuntzetan era guztietako galderei erantzuna ematen laguntzen duen, arazoak konpontzeko eta informazioa … Read more

Leer más >

COVID-19ari buruzko asteroko txostena herrialdeka. Inpaktu ekonomikoari buruzko datuak, neurriak eta murrizketak.

BasqueTrade & Investment agentziako lantaldeak informazio baliagarria ematen du COVID-19ak beste herrialde batzuetako ekonomian, bereziki guk presentzia daukagunetan, duen inpaktuari buruz. Hala, Covid-19ari buruzko asteroko txostenek azaltzen dute gaitzak nolako inpaktua izan duen ekonomian, industria-sektoreetan eta zerbitzu nahiz finantza-sektorean, bai eta herrialde desberdinek nolako euste-neurri ekonomikoak eta murrizketak aplikatu dituzten. Datu horiek astero eguneratzen dira, … Read more

Leer más >

Virtualwareren errealitate birtualeko teknologia General Electric Hitachiren zentral nuklearren simulazioetan erabiliko da

Virtualware euskal enpresak bere errealitate birtualeko aretoen teknologia erabiliko du General Electric Hitachiren erreaktore nuklearren erregai mugimenduaren simulazioetan. Hiru urtez patentatutako hardware sistema garatu dute Basauriko egoitzan eta, multinazionalarekin urtebetez lan egin ondoren, nazioarteko proiektu honek hurrengo hilabeteetan AEBetan lehen instalazioa egitea aurreikusi du.  Lankidetza honek Bizkaiko konpainiaren VIROO teknologia erabiltzen du, eta pertsonak ingurune kontrolatu batean trebatzeko eta entrenatzeko beharrezkoak diren hardwarea eta softwarea barne hartzen ditu, Kasu honetan, berrikuntza honen erabiltzaileak erreaktore nuklearren erregaia manipulatzeaz arduratzen direnak dira. Prozesu konplexu horretan hainbat profesionalek parte hartzen dute aldi berean. Areto hauek simulazioan murgiltzea ahalbidetzen diete, errealitate birtualaren bidez, erabiltzaile bat baino gehiagori eta eskala errealean (1:1), GE Hitachirentzat funtsezkoa den xehetasuna.  Sortu den aretoan, simulazioa egiten ari den pertsonarentzako sentsoreak alde batera utzita, erreaktorean manipulatu behar duten ekipoaren erreplika fisiko bat ere egongo da. Kopia fisiko hori entrenamenduetarako sortutako ingurune birtualari lotuta egongo da, eta horrek nolabait ingurune birtuala eta erreala ‘bateratzea? lortuko du. Horri guztiari esker, Virtualwarek adierazi duenez, “arriskuak murriztu daitezke, zereginaz arduratzen diren profesionalak hobeto prestatuz, eta, aldi berean, entrenamendu-kostuak murriztuz“.  Errealitate birtualeko gela mugikorra  “Prozesu nuklearretan entrenatzeko simulagailuen hurrengo belaunaldia da hau, gure taldea eta gure bezeroena trebatzea eta entrenatzea ahalbidetuko diguten simulagailuak“, adierazi du Ricardo Moreno Europako GE Hitachi taldeko presidenteordeak. Proiektuaren lehen zatiaren instalazioa aurtengo martxoaren amaierarako aurreikusita zegoen, baina Covid-19 gaixotasunak eragindako pandemiak kronograma aldatu du.  Virtualware enpresak azaldu duenez (Basauriko egoitzan ditu 50 langile gehienak baina Madrilen, Londresen, Mexikon eta Araban ere badituzte bulegoak), egoera hobetu bezain laster Estatu Batuetara joango dira instalazioa egitera; besteak beste, aretoaren muntaia, motxilak eta kaskoak gela bakoitzeko sei erabiltzailerentzat eta softwarea ingurune birtualentzat martxan jarriko dituzte.   Epe luzeko proiektua da bi enpresa hauen elkarlana, eta horri esker zentral nuklearretan lan-prozesu kritikoen simulagailuak garatzeko aukera izango dute hainbat erreaktore-motatara egokitzeko (BWR, PWR eta D&D), bai eta errealitate birtualeko areto ugari instalatzeko ere, GE Hitachik Willmingtonen (Ipar Carolinan) duen egoitza nagusiko areto finko bat sortuz eta formakuntza saioak dauden tokietara eramateko gela mugikor bat garatuz.  

Leer más >

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak zibersegurtasunaren euskal ekosistema ordezkatzen du Londresko Global Forum On Digital Security for Prosperity foroan

–      Londresek segurtasunaren arloko adituak biltzen dituen urteroko ekitaldi hau hartu du. Zibersegurtasun Euskal Zentroaren-Basque Cybersecurity Centre-ak (BCSC) zibersegurtasunaren euskal ekosistema ordezkatuko du ostiral honetan Global Forum on Digital Security for Prosperity foroan, segurtasun-politiken arloko adituak biltzen dituen diziplina anitzeko nazioarteko topaketa bat, zibersegurtasunaren eta horren kudeaketa egokiaren inguruko esperientziak eta jardun onak partekatzea sustatzeko … Read more

Leer más >

Euskal enpresek 15 herrialderi buruzko aholkularitza zuzena eta pertsonala jasoko dute

  Kanpo Sarearen arduradunak Bilbon izango dira azaroaren 11n, atzerriko negozioetarako laguntza eta informazioa emateko   Euskal enpresek hamabost herrialdetan ezarri eta negozioak garatzeko aholkularitza zuzena eta pertsonalizatua jaso ahal izango dute azaroaren 11n. Aldez aurreko hitzordua eskatuz, SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpo Sarearen arduradunekin batzartzeko aukera izango dute Bilbon. Aholkularitza herrialde hauei … Read more

Leer más >

Energia Klusterrak eta Fluidexek lankidetza hitzarmena sinatu dute

  Energia Klusterrak eta Fluidexek sinatutako lankidetza-akordioak bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua sortu eta garatzea du helburu, elkarren arteko jarduerak gauzatu ahal izateko, bereziki “Oil&Gas” sektorean. Akordio honekin, bi elkarteei atxikitako enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua hobetu nahi dira, berrikuntza teknologikoa, nazioartekotzea eta zaintza estrategikoaren arloetan bideratu beharreko jarduketen bitartez. Akordioa 2019an gauzatzen hasi da lankidetza … Read more

Leer más >

Tapia: “Brexiterako akordioak ziurtasuna ematen die gure enpresei”

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak modu positiboan baloratu du Europak eta Erresuma Batuak Brexitaren inguruan lortutako akordioa, nahiz eta zuhur agertu den “Londres eta Bruselak hartutako erabakia parlamentu britaniarrak berretsi bitartean”. “Euskal enpresa eta pertsonek segurtasun askoz ere handiagoa dute modu honetan bi urteko epea zabalduko delako modu ordenatuan Erresuma Batuaren irteera lantzeko” baieztatu du … Read more

Leer más >

Arantxa Tapia sailburuak euskal enpresei dei egin die, Brexitaren ondoko egoera txarrenaren aurrean kontingentzia-planaren babesa izan dezaten

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Erresuma Batuan posizionatu nahi du, inbertsioak erakarri eta merkataritza-izaerako lankidetza berriak irekitzeko SPRI Taldearen Invest unitateak, Financial Timesekin elkarlanean, topaketa bat sustatu du Londresen, Euskadiko industria- eta teknologia-ekosisteman interesa duten hamabi bat enpresa britainiarrekin Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak lan-jardunaldia antolatu du, eta hitzaldia bikoitza izan da Erresuma Batuko hiriburuan, … Read more

Leer más >