Polonian finkatutako euskal enpresek loturak indartu dituzte Varsovian antolatutako topaketan

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Poloniako bulegoak herrialde hartan finkatuta dauden 18 euskal enpresa bildu ditu aste honetan Varsovian, esperientziak partekatu, baterako erronkak identifikatu eta merkatu estrategiko horretako euskal presentzia sendotzea xede zuen topaktea batean. Jardunaldian, interes partekatuak dituzten Ukrainako bi konpainiak ere parte hartu dute. Ekitaldiko buru … Read more

Leer más >

Robotikak eta automatizazioak Euskadiren eta Txekiar Errepublikaren industriarako dituzten aukerak aztertu dituzte

 Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Libor Sečka Txekiar Errepublikako enbaxadorea bi lurraldeen arteko harremanak estutzeko bildu dira. Topaketa Txekiar Enbaxadak eta Czech Trade erakundeak Bilboko Merkataritza Ganberan antolatutako “Aukerak robotikan eta automatizazioan” jardunaldi ekonomikoaren barruan egin da. Mintegiak Basque Trade & Investment – SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntza izan du, … Read more

Leer más >

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai

Europa osoko enpresa-liderrak, erakundeen ordezkariak eta garapen ekonomikorako agentziak Bruselan bildu dira aste honetan, Ukrainaren susperraldi ekonomikoa eta Europar Batasunean (EB) pixkanaka-pixkanaka egin beharreko integrazioa ardatz dituen EU–Ukraine Business Summit 2025 foroaren kariaz. Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia, prozesu horren inguruko eztabaida instituzional … Read more

Leer más >

Basque Trade & Investment eta Basque Health Cluster erakundeek Datu Sanitarioen Europako Esparruaren inpaktua aztertu dute MEDICAn

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldearen barruan dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Basque Health Clusterrarekin batera, “Datu Sanitarioen Europako Esparrua (EHDS): Erronkak eta aukerak” izeneko panel titularra antolatu du aste honetan MEDICA 2024 azokaren baitan, osasunaren sektoreko nazioarteko topaketa garrantzitsuenetako baten esparruan. Saioak harrera bikaina izan zuen profesionalen artean, 115 espezialista ingururen parte-hartzearekin, eta … Read more

Leer más >

Frantziako merkatu aeroespazialak suspertzeko eta jarduera handitzeko zantzuak ditu

Industria aeroespaziala Frantzian: Erreferente global baten berreskuratzea Frantziako sektore aeroespaziala munduko garatuenetako eta lehiakorrenetako bat da, eta hegal finkoko zein errotazioko aireontziak diseinatzeko, garatzeko, fabrikatzeko, aldatzeko eta horiei zerbitzua emateko gaitasun osoa du. Hala adierazten du Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren azken txostenak. Frantziako merkatu aeroespazialaren egoera … Read more

Leer más >

Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera

Italiak bere posizioa finkatu du makina-erremintaren fabrikazioan potentzia global nagusietako bat bezala.Ondorio horixe atera du Basque Trade & Investment-ek (BT&I, SPRI Taldean sartuta dagoen) euskal enpresa nazioartekotzeko sozietateak, 2022ra arte merkatu horren datuak aztertzen dituen txosten batean. Txosten horrek mundu mailan laugarren postuan kokatzen du herrialde transalpinoa makina-erremintaren ekoizpenean, kontsumoan, esportazioan eta inportazioan. Testuinguru horretan, … Read more

Leer más >

Frantziak medikuntza-gailuen merkatua hedatuz bere Osasun Sistema indartzen ari da

Osasun sistema unibertsala eta berrikuntzan oinarritua “Frantziako gizarte segurantzak ia unibertsala den osasun-estaldura bermatzen du, finantzaketa nagusiki publikoa izanik.” Frantziak munduko osasun sistemarik sendoenetako eta aurreratuenetako bat du. Gizarte segurantzako estaldura unibertsalak arreta medikorako sarbide berdintasuna bermatzen du, eta finantzaketa publiko sendo batek babesten du. Sistemak egitura publikoak eta pribatuak uztartzen ditu, eta ospitaleen, kliniken … Read more

Leer más >

Poloniako Aeroespazial Industria: Hazkundea eta aukerak merkatu estrategikoan

Poloniako aeroespazial sektorea Europako Erdialdeko dinamikoenetakoa da, 100 urte baino gehiagoko historiaren eta industria-oinarri sendo baten jabea. Industria hau hiru azpisektoretan banatzen da: aeronautika, espazioa eta droneak, bakoitza espezializazio maila altuarekin eta nazioarteko proiekzioarekin. Poloniako aeronautika sektorea: gaitasuna eta lehiakortasuna Poloniak zeregin garrantzitsua dauka abiazioaren hornidura-kate globalean, 200 enpresa baino gehiagorekin eta urteko 8.500 milioi … Read more

Leer más >

Erresuma Batuko abiazio zibilaren industriaren txostena

Erresuma Batuko industria aeroespaziala: Europako lidergoa eta aukera berriak Erresuma Batuko industria aeroespaziala Europako handiena eta munduko bigarrena da, Estatu Batuen atzetik, eta 2019an merkatu globalaren %17 hartzen zuen. Esportazioek bultzatzen dute neurri handi batean (herrialdeko ekoizpen aeroespazialaren %98 esportatzen da), eta nahiz eta tokiko manufaktura handia duen, barne-merkatuak oraindik ere produktu inportatuen menpe jarraitzen … Read more

Leer más >

Euskadik hidrogenoaren aldeko apustua aurkeztu dio Frantziari Tourraren iritsierarekin

Eusko Jaurlaritzak Frantziako Tourraren iritsiera baliatu du Frantziako erakundeei energia berriztagarrien aldeko apustua aurkezteko, hala nola hidrogenoarena. SPRI Taldearen barruan dagoen Euskadiko Nazioartekotze Agentziak, Business Francek, Okzitaniako Gobernuak eta Credit Lyonnaisek (Tourreko babesle nagusia) antolatutako jardunaldi batean aurkeztu dituzte Euskadiren eta Frantziaren estrategia energetikoak. Jardunaldia Mikel Amundarain Industriako sailburuordeak zabaldu du eta nabarmendu du Frantzia … Read more

Leer más >