COVID-19ari buruzko asteroko txostena herrialdeka. Inpaktu ekonomikoari buruzko datuak, neurriak eta murrizketak.

BasqueTrade & Investment agentziako lantaldeak informazio baliagarria ematen du COVID-19ak beste herrialde batzuetako ekonomian, bereziki guk presentzia daukagunetan, duen inpaktuari buruz. Hala, Covid-19ari buruzko asteroko txostenek azaltzen dute gaitzak nolako inpaktua izan duen ekonomian, industria-sektoreetan eta zerbitzu nahiz finantza-sektorean, bai eta herrialde desberdinek nolako euste-neurri ekonomikoak eta murrizketak aplikatu dituzten. Datu horiek astero eguneratzen dira, … Read more

Leer más >

Virtualwareren errealitate birtualeko teknologia General Electric Hitachiren zentral nuklearren simulazioetan erabiliko da

Virtualware euskal enpresak bere errealitate birtualeko aretoen teknologia erabiliko du General Electric Hitachiren erreaktore nuklearren erregai mugimenduaren simulazioetan. Hiru urtez patentatutako hardware sistema garatu dute Basauriko egoitzan eta, multinazionalarekin urtebetez lan egin ondoren, nazioarteko proiektu honek hurrengo hilabeteetan AEBetan lehen instalazioa egitea aurreikusi du.  Lankidetza honek Bizkaiko konpainiaren VIROO teknologia erabiltzen du, eta pertsonak ingurune kontrolatu batean trebatzeko eta entrenatzeko beharrezkoak diren hardwarea eta softwarea barne hartzen ditu, Kasu honetan, berrikuntza honen erabiltzaileak erreaktore nuklearren erregaia manipulatzeaz arduratzen direnak dira. Prozesu konplexu horretan hainbat profesionalek parte hartzen dute aldi berean. Areto hauek simulazioan murgiltzea ahalbidetzen diete, errealitate birtualaren bidez, erabiltzaile bat baino gehiagori eta eskala errealean (1:1), GE Hitachirentzat funtsezkoa den xehetasuna.  Sortu den aretoan, simulazioa egiten ari den pertsonarentzako sentsoreak alde batera utzita, erreaktorean manipulatu behar duten ekipoaren erreplika fisiko bat ere egongo da. Kopia fisiko hori entrenamenduetarako sortutako ingurune birtualari lotuta egongo da, eta horrek nolabait ingurune birtuala eta erreala ‘bateratzea? lortuko du. Horri guztiari esker, Virtualwarek adierazi duenez, “arriskuak murriztu daitezke, zereginaz arduratzen diren profesionalak hobeto prestatuz, eta, aldi berean, entrenamendu-kostuak murriztuz“.  Errealitate birtualeko gela mugikorra  “Prozesu nuklearretan entrenatzeko simulagailuen hurrengo belaunaldia da hau, gure taldea eta gure bezeroena trebatzea eta entrenatzea ahalbidetuko diguten simulagailuak“, adierazi du Ricardo Moreno Europako GE Hitachi taldeko presidenteordeak. Proiektuaren lehen zatiaren instalazioa aurtengo martxoaren amaierarako aurreikusita zegoen, baina Covid-19 gaixotasunak eragindako pandemiak kronograma aldatu du.  Virtualware enpresak azaldu duenez (Basauriko egoitzan ditu 50 langile gehienak baina Madrilen, Londresen, Mexikon eta Araban ere badituzte bulegoak), egoera hobetu bezain laster Estatu Batuetara joango dira instalazioa egitera; besteak beste, aretoaren muntaia, motxilak eta kaskoak gela bakoitzeko sei erabiltzailerentzat eta softwarea ingurune birtualentzat martxan jarriko dituzte.   Epe luzeko proiektua da bi enpresa hauen elkarlana, eta horri esker zentral nuklearretan lan-prozesu kritikoen simulagailuak garatzeko aukera izango dute hainbat erreaktore-motatara egokitzeko (BWR, PWR eta D&D), bai eta errealitate birtualeko areto ugari instalatzeko ere, GE Hitachik Willmingtonen (Ipar Carolinan) duen egoitza nagusiko areto finko bat sortuz eta formakuntza saioak dauden tokietara eramateko gela mugikor bat garatuz.  

Leer más >

Naivan, galdaragintza arrunt batetik, nazioartean makineria fabrikatzaile bat izatera

Nazioartekotzea edozein tamainatako eta edozein sektoreetako enpresen esku dago. Naivan Transformados Metálicos horren adibide bat da. Duela 13 urte, bi langileekin, Jundizeko poligonoan sortu zen, Gasteizen. Galdaragintza eta soldadura ekoizten zuten, Euskadin antzeko beste dozenaka konpainiak bezala. Hala ere, Alfonso Ruiz de Gordoa sortzaileak hasieratik “balio erantsi gehiago” sortu nahi zuen, “ahalik eta gehien dibertsifikatu” eta “kanpoko merkatuetara ailegatu“.   Gaur egun, “ahalegin handia” egin ondoren, Naivan ezin … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek Txekia eta Eslovakiako enpresak bisitatu eta harreman instituzionalak estutuko dituzte

Euskal ordezkaritzak harreman instituzionalak bultzatu, Txekiar Errepublikako garapen-agentziarekin lankidetza-akordioa sinatu eta Euskadi enpresen inbertsiorako helmugatzat aurkeztuko du Javier Zarraonandia Industria sailburuordea buru, Ekonomiaren Garapen Sailak bidaia instituzionala egingo du aste honetan Txekia eta Eslovakiara, herrialde horietan finkatuta dauden euskal enpresei sostengua emateko eta Euskadira herrialde horietako inbertsioak erakartzeko. Bidaia hilaren 26tik 29ra bitartean egingo da, … Read more

Leer más >

SPRI Taldeak eta Basque Health Cluster elkarteak zortzi euskal enpresa babesten dituzte MEDICA nazioarteko azokan

SPRI Taldeak eta sektoreko EAEko enpresak biltzen dituen Basque Health Cluster elkarteak aste honetan babesa ematen diete biozientziaren eta osasunari aplikatutako teknologiaren sektoreko zortzi euskal enpresari, MEDICA azokan. Mundu osoan medikuntzaren eta osasunaren industriak izaten dituen hitzordu garrantzitsuenetarikoa da azoka hori. EAEko ordezkariek batera hartu dute erakustoki bat, “Euskadi Basque Country” markaren pean. Euskal ordezkaritza … Read more

Leer más >

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak zibersegurtasunaren euskal ekosistema ordezkatzen du Londresko Global Forum On Digital Security for Prosperity foroan

–      Londresek segurtasunaren arloko adituak biltzen dituen urteroko ekitaldi hau hartu du. Zibersegurtasun Euskal Zentroaren-Basque Cybersecurity Centre-ak (BCSC) zibersegurtasunaren euskal ekosistema ordezkatuko du ostiral honetan Global Forum on Digital Security for Prosperity foroan, segurtasun-politiken arloko adituak biltzen dituen diziplina anitzeko nazioarteko topaketa bat, zibersegurtasunaren eta horren kudeaketa egokiaren inguruko esperientziak eta jardun onak partekatzea sustatzeko … Read more

Leer más >

Javier Zarraonandia Industria Sailburuordeak euskal enpresa eta industria sarearen gaitasunak aurkeztu ditu Milanen

Javier Zarraonandia Industria Sailburuordeak euskal enpresa eta industria sarearen gaitasunak aurkeztu ditu Oil&Gas sektoreko Maire Tecnimont industria-talde italiarrak Milanen dituen instalazioetan, Spri Taldeak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez antolatutako bisitaren barruan. Bileran, Energia Klusterrak eta Fluidexek ezagutzera eman dituzte euskal enpresek sektore honetan dituzten gaitasunak.   Sektorearen interesak eta euskal enpresek balia ditzaketen negozio-aukerak bertatik bertara … Read more

Leer más >

Euskal enpresek 15 herrialderi buruzko aholkularitza zuzena eta pertsonala jasoko dute

  Kanpo Sarearen arduradunak Bilbon izango dira azaroaren 11n, atzerriko negozioetarako laguntza eta informazioa emateko   Euskal enpresek hamabost herrialdetan ezarri eta negozioak garatzeko aholkularitza zuzena eta pertsonalizatua jaso ahal izango dute azaroaren 11n. Aldez aurreko hitzordua eskatuz, SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpo Sarearen arduradunekin batzartzeko aukera izango dute Bilbon. Aholkularitza herrialde hauei … Read more

Leer más >

Energia Klusterrak eta Fluidexek lankidetza hitzarmena sinatu dute

  Energia Klusterrak eta Fluidexek sinatutako lankidetza-akordioak bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua sortu eta garatzea du helburu, elkarren arteko jarduerak gauzatu ahal izateko, bereziki “Oil&Gas” sektorean. Akordio honekin, bi elkarteei atxikitako enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua hobetu nahi dira, berrikuntza teknologikoa, nazioartekotzea eta zaintza estrategikoaren arloetan bideratu beharreko jarduketen bitartez. Akordioa 2019an gauzatzen hasi da lankidetza … Read more

Leer más >

Tapia: “Brexiterako akordioak ziurtasuna ematen die gure enpresei”

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak modu positiboan baloratu du Europak eta Erresuma Batuak Brexitaren inguruan lortutako akordioa, nahiz eta zuhur agertu den “Londres eta Bruselak hartutako erabakia parlamentu britaniarrak berretsi bitartean”. “Euskal enpresa eta pertsonek segurtasun askoz ere handiagoa dute modu honetan bi urteko epea zabalduko delako modu ordenatuan Erresuma Batuaren irteera lantzeko” baieztatu du … Read more

Leer más >