País: HEGOALDEKO ETA ERDIALDEKO AMERIKA ETA KARIBE

Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean inbertitzeko finantza-laguntzak
11/11/2020
Asteazken honetan, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dute nolako erraztasunak dauden nazioarteko proiektuak finantzatzeko planetako hainbat eremutan, hala nola, Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean. Amerika Arteko Garapenerako Bankuko (BID) eta Europako Berreraikuntza eta Garapen Bankuko arduradunek parte hartu dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu eta erakunde bereko kide den Alberto Gavínek moderatutako … Read more

Inbertsio aukerak Medellineko eremu metropolitarrean
09/11/2020
Medellineko eremu metropolitarra Kolonbiako gune dinamiko eta berritzaileenetako bat da. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak ostegun honetan antolatu duen jardunaldi telematiko batean aztertu dute nolako inbertsio aukerak dituzten euskal enpresek, batik bat, 4.0 industrian, mugikortasun adimentsuan eta Interneten garapenean. Marian Guerrak (Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbian duen bulegoko arduradunak) moderatu du ekitaldia, eta Txile, Peru eta … Read more

Euskadiko eta Txileko erakundeek Txileko ingurumen-erronkei buruzko jardunaldietan parte hartuko dute hilabete honetan
05/11/2020
Euskadiko eta Txileko ingurumen arloko enpresa eta erakundeek jardunaldi eta topaketa telematikoetan parte hartuko dute hil honen amaieran, eta hizpide hartuko dituzte Txilek arlo horretan dauzkan erronkak. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Aclima ingurumen klusterrak antolatu dituzte topaketa horiek. Izena emateko epea zabalik dago SPRI Taldearen plataforman. Hala, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Txileko ingurumen arloko … Read more

Merkatuak kanpoan eskaintzen dituen Aukerak. Sektoreak eta herrialdeak.
11/09/2020
SPRI Taldearen enpresen nazioartekotzerako euskal agentziak, Basque Trade & Investment-ek, buletin berria atera du, sektore eta herrialde anitzeko merkatu-aukerei buruzko informazioaz. Dokumentuak Proiektuak, Berriak eta Tendentziak biltzen ditu, Adimen Lehiakorraren Unitateak identifikatu eta segmentaturik. Unitate honek oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu euskal enpresentzat, kanpo-merkatuetan interesak izanik. Zehazki, txosten honek Automozioa, Tren-sektorea, Energia, Biomedikuntza, … Read more

Txostena: Automobilgintza Argentinan
01/08/2020
Urteko lehen seihilekoa amaituta, industriako aldagai nagusien portaerak zeinu negatiboekin jarraitzen du, handizkako salmentek izan ezik; izan ere, horiek motorizatu egin ziren gobernu nazionalak duela gutxi abiarazi duen “Ekaina 0km1 Plana” abian jartzearen ondorioz. Handizkako salmentei dagokienez, ekainean 36.501 ibilgailu merkaturatu ziren, aurreko maiatzean baino % 30,6 gehiago, eta iazko hil berean baino % 34,1 … Read more

Uruguaik ?Amurrio Ferrocarril? enpresari esleitu dio trenbideetako ekipo modernoen hornikuntza
27/07/2020
Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta Montevideoko portua lotuko dituen “Trenbide Zentrala” proiektu estrategikorako Euskadin badago trenbideen sektorearekin lotura estua duen eremu geografiko bat, Aiarako Harana, eta haren bihotzean, Amurrion, dago Amurrio Ferrocarril y Equipos enpresaren egoitza. Enpresa hori sektoreko jardueraren enbaxadore onenetako bat da eta trenbideetako goi-mailako teknologian … Read more

COVID-19ari buruzko asteroko txostena herrialdeka. Inpaktu ekonomikoari buruzko datuak, neurriak eta murrizketak.
10/06/2020
BasqueTrade & Investment agentziako lantaldeak informazio baliagarria ematen du COVID-19ak beste herrialde batzuetako ekonomian, bereziki guk presentzia daukagunetan, duen inpaktuari buruz. Hala, Covid-19ari buruzko asteroko txostenek azaltzen dute gaitzak nolako inpaktua izan duen ekonomian, industria-sektoreetan eta zerbitzu nahiz finantza-sektorean, bai eta herrialde desberdinek nolako euste-neurri ekonomikoak eta murrizketak aplikatu dituzten. Datu horiek astero eguneratzen dira, … Read more

Naivan, galdaragintza arrunt batetik, nazioartean makineria fabrikatzaile bat izatera
12/05/2020
Nazioartekotzea edozein tamainatako eta edozein sektoreetako enpresen esku dago. Naivan Transformados Metálicos horren adibide bat da. Duela 13 urte, bi langileekin, Jundizeko poligonoan sortu zen, Gasteizen. Galdaragintza eta soldadura ekoizten zuten, Euskadin antzeko beste dozenaka konpainiak bezala. Hala ere, Alfonso Ruiz de Gordoa sortzaileak hasieratik “balio erantsi gehiago” sortu nahi zuen, “ahalik eta gehien dibertsifikatu” eta “kanpoko merkatuetara ailegatu“. Gaur egun, “ahalegin handia” egin ondoren, Naivan ezin … Read more

Brasilek bere automozio industria bultzatzen du osagaien sektorea indartuz
08/05/2020
Automobilgintzaren merkatuak partaidetza handia du munduko industria-egituran. Brasilen, BPG industrialaren % 22 inguru da. 2018an, munduko ibilgailuen ekoizpena 96,3 milioi unitatekoa izan zen, eta horietatik 2,8 milioi Brasilen ekoitzi ziren. Horrek munduko zortzigarren ibilgailu ekoizle handiena izatea ekarri zuen, Txina, Estatu Batuak, Japonia, India, Alemania, Mexiko eta Hego Korearen atzetik. Merkatuaren tamainari dagokionez, urte berean … Read more