AGUASCALIENTESeko Alderantzizko Misio instituzionala eta enpresariala, Mexiko

BasqueTrade taldeak Aguascalienteseko (Mexiko) Gobernuaren ordezkaritzaren bisita jaso du, enpresa talde batekin etorri dena. Misioa Estatuko Gobernuko hiru idazkarik eta hiru idazkariordek osatu dute: hara nola: Garapen ekonomikoa, zientzia eta teknologia (SEDECYT), Plangintza, Partaidetza eta Garapena (SEPLADE) eta Turismoa (SECTUR), Panamerikako Unibertsitatea, telekomunikazioen klusterra eta hainbat sektoretako enpresen 12 ordezkari: bioteknologia, energia berriztagarriak, IKTak, startupak, … Read more

Leer más >

Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean inbertitzeko finantza-laguntzak

  Asteazken honetan, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dute nolako erraztasunak dauden nazioarteko proiektuak finantzatzeko planetako hainbat eremutan, hala nola, Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean. Amerika Arteko Garapenerako Bankuko (BID) eta Europako Berreraikuntza eta Garapen Bankuko arduradunek parte hartu dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu eta erakunde bereko kide den Alberto Gavínek moderatutako … Read more

Leer más >

Automozio sektoreko euskal enpresek euren eskaintza aurkeztu diote Alemaniako fabrikatzaile bati Mexikon

Mexikoren, Estatu Batuen eta Kanadaren arteko merkataritza libreko akordio berria (TMEC) sinatu izanak mugatu egin du merkataritza libreko gune horretara kanpotik sar daitezkeen automozioko osagai eta ibilgailuen kopurua. Eszenatoki komertzial berri horretan, sektoreko enpresa asko ahaleginetan dabiltza eskualdean duten hornitzaile-katea osatzeko.   Mexikon lan egiten duten automozioko osagaien hogei bat euskal enpresarekin eta zerbitzu- eta … Read more

Leer más >

COVID-19ari buruzko asteroko txostena herrialdeka. Inpaktu ekonomikoari buruzko datuak, neurriak eta murrizketak.

BasqueTrade & Investment agentziako lantaldeak informazio baliagarria ematen du COVID-19ak beste herrialde batzuetako ekonomian, bereziki guk presentzia daukagunetan, duen inpaktuari buruz. Hala, Covid-19ari buruzko asteroko txostenek azaltzen dute gaitzak nolako inpaktua izan duen ekonomian, industria-sektoreetan eta zerbitzu nahiz finantza-sektorean, bai eta herrialde desberdinek nolako euste-neurri ekonomikoak eta murrizketak aplikatu dituzten. Datu horiek astero eguneratzen dira, … Read more

Leer más >

Virtualwareren errealitate birtualeko teknologia General Electric Hitachiren zentral nuklearren simulazioetan erabiliko da

Virtualware euskal enpresak bere errealitate birtualeko aretoen teknologia erabiliko du General Electric Hitachiren erreaktore nuklearren erregai mugimenduaren simulazioetan. Hiru urtez patentatutako hardware sistema garatu dute Basauriko egoitzan eta, multinazionalarekin urtebetez lan egin ondoren, nazioarteko proiektu honek hurrengo hilabeteetan AEBetan lehen instalazioa egitea aurreikusi du.  Lankidetza honek Bizkaiko konpainiaren VIROO teknologia erabiltzen du, eta pertsonak ingurune kontrolatu batean trebatzeko eta entrenatzeko beharrezkoak diren hardwarea eta softwarea barne hartzen ditu, Kasu honetan, berrikuntza honen erabiltzaileak erreaktore nuklearren erregaia manipulatzeaz arduratzen direnak dira. Prozesu konplexu horretan hainbat profesionalek parte hartzen dute aldi berean. Areto hauek simulazioan murgiltzea ahalbidetzen diete, errealitate birtualaren bidez, erabiltzaile bat baino gehiagori eta eskala errealean (1:1), GE Hitachirentzat funtsezkoa den xehetasuna.  Sortu den aretoan, simulazioa egiten ari den pertsonarentzako sentsoreak alde batera utzita, erreaktorean manipulatu behar duten ekipoaren erreplika fisiko bat ere egongo da. Kopia fisiko hori entrenamenduetarako sortutako ingurune birtualari lotuta egongo da, eta horrek nolabait ingurune birtuala eta erreala ‘bateratzea? lortuko du. Horri guztiari esker, Virtualwarek adierazi duenez, “arriskuak murriztu daitezke, zereginaz arduratzen diren profesionalak hobeto prestatuz, eta, aldi berean, entrenamendu-kostuak murriztuz“.  Errealitate birtualeko gela mugikorra  “Prozesu nuklearretan entrenatzeko simulagailuen hurrengo belaunaldia da hau, gure taldea eta gure bezeroena trebatzea eta entrenatzea ahalbidetuko diguten simulagailuak“, adierazi du Ricardo Moreno Europako GE Hitachi taldeko presidenteordeak. Proiektuaren lehen zatiaren instalazioa aurtengo martxoaren amaierarako aurreikusita zegoen, baina Covid-19 gaixotasunak eragindako pandemiak kronograma aldatu du.  Virtualware enpresak azaldu duenez (Basauriko egoitzan ditu 50 langile gehienak baina Madrilen, Londresen, Mexikon eta Araban ere badituzte bulegoak), egoera hobetu bezain laster Estatu Batuetara joango dira instalazioa egitera; besteak beste, aretoaren muntaia, motxilak eta kaskoak gela bakoitzeko sei erabiltzailerentzat eta softwarea ingurune birtualentzat martxan jarriko dituzte.   Epe luzeko proiektua da bi enpresa hauen elkarlana, eta horri esker zentral nuklearretan lan-prozesu kritikoen simulagailuak garatzeko aukera izango dute hainbat erreaktore-motatara egokitzeko (BWR, PWR eta D&D), bai eta errealitate birtualeko areto ugari instalatzeko ere, GE Hitachik Willmingtonen (Ipar Carolinan) duen egoitza nagusiko areto finko bat sortuz eta formakuntza saioak dauden tokietara eramateko gela mugikor bat garatuz.  

Leer más >

Euskal enpresek 15 herrialderi buruzko aholkularitza zuzena eta pertsonala jasoko dute

  Kanpo Sarearen arduradunak Bilbon izango dira azaroaren 11n, atzerriko negozioetarako laguntza eta informazioa emateko   Euskal enpresek hamabost herrialdetan ezarri eta negozioak garatzeko aholkularitza zuzena eta pertsonalizatua jaso ahal izango dute azaroaren 11n. Aldez aurreko hitzordua eskatuz, SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpo Sarearen arduradunekin batzartzeko aukera izango dute Bilbon. Aholkularitza herrialde hauei … Read more

Leer más >

SPRI Taldeak Mexikoko ordezkaritza bati eman dio ezagutzera 4.0 industriako estrategia

Mexikoko Guanajuato Estatuaren ordezkariak SPRIko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerarekin elkartu dira. SPRI enpresen garapenerako euskal agentziak Mexikoko Guanajuato Estatuaren ordezkaritza bati eman dizkio ezagutzera asteazken honetan, enpresak eta industria garatzen eta 4.0 industria bultzatzen laguntzeko erabiltzen dituen estrategiak. Bilboko egoitzan antolatutako topaketan, Mexikon nazioartekotu eta inbertitu nahi duten enpresei laguntzeko tresnak aztertu dira, … Read more

Leer más >

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak euskal enpresen ezarpenak bultzatzen ditu Mexikoko Celaya hirian

  SPRI Taldeak eta Euskadira etorri den Celaya hiriko ordezkaritza batek lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute. Celaya lehentasunezko jomugetako bat da Mexikon kokatu nahi duten euskal enpresentzat, dagoeneko badira-eta bertan 16 produkzio-lantegi.   Nazioartekotzeko Euskal Agentziako (Basque Trade & Investment) zuzendari Ainhoa Ondarzabalek Mexikoko Guanajuato eskualdeko Celaya hiriko ordezkaritza baten bisita izan du astearte honetan, … Read more

Leer más >