Sakondu Programa
Sakonduren babesa
SAKONDU programak 1.425.000 €-ko esleipena du, eta nazioartekotze-maila altua duten Euskadiko enpresei presentzia gutxi edo batere ez duten merkatuetan sartzen laguntzera bideratuta dago (guztira esportatutakoaren % 25etik beherako fakturazioa 2023an). Sakondu programaren amaierako helburua da enpresen lehiakortasuna hobetzea, haien nazioarteko jardueran sakonduz ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik, eta jasangarritasuna negozio-ereduan eta nazioartekotzeko estrategian txertatuz.
SAKONDU laguntza-lerroaren helburua da estrategia eta eragiketa arloko aholkularitza-gastuen finantzaketa eta kanpo-merkatu berrietan sartu nahi duten enpresen sustapeneko eta antolaketa egokitzeko gastuak arintzea.
ETE-ek eta startupek eskaera bakarra egin dezakete, bi herrialdetarako gehienez ere, eta dirulaguntzak onartutako gastuaren zenbatekoaren % 50era arte hel daitezke. Enpresa bakoitzarentzako gehienekoa 45.000 euro izango dira. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean, edo eskuragarri dauden funtsak agortzean amaituko da.
Zer eskaintzen dizugu?
Gastuen % 50eko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez ere 45.000 €/enpresa, honako hauetarako:
- Kanpoko adituen aholkularitzaz nazioartekotze-estrategia bat lantzeko.
- Helmugako herrialdean patenteen eta marken erregistro-tasa eta kudeaketa-gastuak ordaintzeko.
- Helmugako herrialdean eskatutako homologazio-gastuei eta atzerrian bezero handien aurrean aurkezteko ziurtagirien gastuei aurre egiteko.
- Erakusketari gisa nazioarteko azoketan parte hartzeko.
- Kongresuetan, espezializatutako foroetan eta nazioarteko azoketan bisitari gisa parte hartzeko.
- Merkatuak aztertzeko eta/edo balizko bezeroekin erlazionatzeko ikuskapen-bidaietarako.
- Alderantzizko misioetarako, balizko enpresa-bezeroak gonbidatzeko.
- Katalogoak edo horma-irudiak egiteko, webguneak garatzeko eta nazioarteko merkatura egokitzeko.
- Iragarki-espazioak kontratatzeko produktu/zerbitzuen merkaturatzera bideratutako bitarteko sektorial edo digitaletan.
- Produktuen edo zerbitzuen aurkezpenak eta behin-behineko erakustaldiak helmuga-herrialdeko merkataritza-espazioetan.
- Nazioartean merkaturatzeko harreman publikoetako edo komunikazioko agentziak kontratatzeko.
- Atzerriko merkatuetara birtualki sartzeko modua hobetzeko sustapen-formatu berriak garatzea.
- Edukiontzi eta etiketen diseinua zein sustapen-laginen bidalketa ordaintzeko.
- Helmuga-herrialdean enpresaren eragina aztertzen duten jasangarritasun-txostenak egiteko kanpo-aholkularitza kontratatzeko.
- Atzerriko merkataritza edo ekoizpen-ezarpenei lotutako gastuetarako (bideragarritasun-azterketan, negozio-planak, kontu-ikuskapenak eta bestelako alokairu eta hornikuntza-gastuak barne).
- Kanpo-operazioetara lanera bidalitako pertsonen hautaketa-prozesuari lotutako gastuetarako.
- Merkatuetara sartzeko beharrezkoak diren operazio eta estrategia-aholkularitza jardueretarako.
Gainera, StartUp bat bazara:
- ETE-entzat diruz lagundu daitezke gastu guztietarako
- Artikulu zientifikoen argitalpenetik eratorritako gastuetarako
- Nazioartekotze-estrategia, nazioarteko marketin-planak eta/edo balizko ezarpenen bideragarritasun-azterketak lantzeari eskainitako barne-orduetarako
Sakondu programak aukera ematen du 2024ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31aren artean egindako jarduketak gehitzeko, eta eskabide-epea uztailaren 15ean edo eskuragarri dauden funtsak agortzean bukatuko da.
Eskakizunak
- EAEn kokatuta dauden edo instalazio produktiboa bertan duten ETEak
- EBren “minimis” arauaren mende dago
- Atzerriko esportazioa guztizko esportazioaren % 50 baino gehiago
- Esportazioen % 25 baino beheragoko balioak dituzten merkatuetarako
Prozedura
- Eskabideak norgehiagoka-prozesuaren bidez ebatziko dira aurrekontua agortu arte.
Onuradunak
- Haien nazioarteko estrategia hasi edo finkatu nahi duten Euskadiko startup, mikroenpresa eta ETEak
- % 50etik gorako jarduera esportatzailea, baina helburuko merkatua guztira esportatutakoaren % 25 baino ez da.
- Zure esportazio-jarduera guztizko fakturazioaren % 50etik beherakoa bada, ZABALDU programara jo dezakezu
2024ko aurrekontuak
Ohiko galderak
Zalantzaren bat duzu?
Utzi zure datuak eta jarriko gara zurekin harremanetan Kontaktatu
Edo idatzi Jesús M. Cantóni: jmcanton@basquetrade.eus