H-Acero, hidrogenoa erabiliz sektore siderurgikoa deskarbonizatzeko proiektua

Spri Taldearen Hazitek laguntza-programaren barnean kokatzen da H-Acero proiektua, eta Sarralle du buru, siderurgiarako ekipoen ingeniaritzan, diseinuan eta eraikuntzan espezializatutako taldea. Sektore siderurgikoa deskarbonizatzen laguntzeko sortu da, eta horretarako hidrogenoa energia-iturri alternatibo gisa erabiltzen du altzairuaren ekoizpen-prozesuaren hainbat puntutan.    Proiektuaren zuzendaritzatik adierazi dutenez, “atmosferara isurtzen den CO2? guztiaren % 9 burdinaren eta altzairuaren sektoreetatik datorrela … Read more

Leer más >

SPRIk eta EEEk Clean Energy Transition Partnership europar lankidetzaren aukerak aurkeztu dituzte

SPRI Taldeak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) CETP, Clean Energy Transition Partnership lankidetzaren esparruan garatzen diren proiektuak finantzatzeko baldintzak aurkeztu dituzte. Proiektu horien lehen deialdia irailean bertan argitaratzea espero da. Bi erakundeek gaur, asteazkena, egindako jardunaldi batean azpimarratu dute Euskadiko enpresek eta eragileek aukera dutela trantsizio energetikorako irtenbideak bilatzeko.   Hitzordua Horizon Europako kofinantzatutako lankidetzei buruzko … Read more

Leer más >

Ikerdatak konputazio aurreratuko teknikak garatzen ditu, industria farmazeutikoan erabakiak hartzeko eta baliabideak optimizatzeko

Ikerdata UPV/EHUren Zitek enpresa-haztegitik jaiotako startup bat da eta unibertsitate horretako, Ikerbasque fundazioko, eta A Coruñako Unibertsitateko irakasleek sortutako proiektua. Iaz, bere ikerketa-lan zabal eta oparoak merezitako saria lortu zuen, ?Think Big 2021? enpresa-ideia onenaren saria lortu baitzuen, farmako berriak eta beste produktu kimiko batzuk diseinatzeko helburua duen software eta eredu iragarleen garapenari esker. “Ikerdatan, … Read more

Leer más >

Amaia Ferro: ?Mondragon Korporazioan 180 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditugu urtero berrikuntzan?

Berrikuntza, jasangarritasuna eta eraldaketa digitala dira Mondragon Korporazioaren hurrengo urteetako ibilbide-orriaren ardatzak. Amaia Ferro Enpresa Garapeneko arduradunak hiru eremu horietan erronkei heltzea garrantzitsua dela nabarmendu du, “negozio-eredu berriak sortzeko eta gure bezeroei balioa emateko”.  Berrikuntza da, hain zuzen ere, gaur egun 95 kooperatiba, 138 filial eta 80.000 pertsona ingururentzako enplegua sortzen duen taldearen hazkunde-eragilea. “Berrikuntza … Read more

Leer más >

Universal OMICSek adimen artifiziala eta big data eskaintzen ditu malnutrizioaren ondoriozko gaixotasunen aurkako sendagaiak garatzeko

Malnutrizioa gaixotasun globala da, milaka milioi pertsonari eragiten diena, eta mundu osoko heriotza-kausa nagusia da. Gaitz horrek osasun-arazo larriak eragin ditzake, ez bakarrik desnutriziotik eratorritako patologietara, baita obesitatera, diabetesera, bihotzeko gaixotasunetara eta minbizi mota batzuetara ere. Paziente horien tratamendua hobetzen laguntzeko, Universal Omics enpresa bizkaitarrak horrelako gaixotasun ez kutsakorren aurkako sengaiak garatzeko bere adimen artifiziala … Read more

Leer más >

Atiranek trastelekuetarako ?zaindaria? sortu du

Trastelekuak gure ondasun garestiak, esatebaterako, tresna elektrikoak edo kirol-materialak, surf-taulak edo bizikletak gordetzeko aukeratzen ditugun ohiko tokietako bat dira. Horrek lehentasunezko helburu bihurtzen ditu lapur eta banda antolatuentzat. Sarrailek eta segurtasun-ateek gure trastelekuan lapurretak saihesten lagun dezakete, baina ez dira behar bezain seguruak; izan ere, askotan, lapurrek bat-batean bortxatu edo hautsi egin ditzakete, jabeek identifikatuta … Read more

Leer más >

Bateria birziklatuetatik hidrogeno berriztagarrira: hona hemen BIND 4.0 programako jasangarritasun handieneko kasu arrakastatsuak

BIND 4.0 programak frogatzen du enpresa liderrak eta startup berritzaileak batzea dela gakoa industria lehiakor eta jasangarri bat lortzeko   Ez da zientzia fikzioa, errealitatea baino. Laugarren Iraultza Industriala jasangarria da. Hala frogatzen dute BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren azelerazio-programako edizio bakoitzean parte hartuz beren proiektuak Euskadiko erreferentziazko 70etik gora enpresa handiren eskutik garatzen dituzten startupek. … Read more

Leer más >

Euskadik Kontingentzia Energetikoaren Plana aurkeztu du, eragile guztien ekarpeneekin osatuta eta hobetuta

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi Iñigo Ansolarekin batera, Euskadiko Energia Kontingentzia Planaren bigarren bertsioaren xehetasunak eman ditu prentsaurrekoan  Dokumentuak eragile publiko eta pribatuen ekarpenak jasotzen ditu, eta Trantsizio Ekologikoko Ministeriora bidali da, energia sortzeari eta eskariari, sare elektrikoei edo gas-sistemari buruzko neurriekin  Gainera, euskal administrazio publiko … Read more

Leer más >

Perseusek 0 Km-ko zibersegurtasuna eskaintzen die atzerrian dauden euskal erakundeei

Perseus Cybersecurity Services enpresak, zibersegurtasun-zerbitzuetan espezializatua, bere bezeroei zerbitzua ematen die, bere jarduerarako kritikoak diren elementuak identifikatuz eta babestuz, eraso-saiakerak hautemanez eta horien aurrean erantzunez. 2018an sortu zen, eta Bizkaiko Parke Teknologikoan du bere egoitza. Hogeita zazpi langile osatzen dute enpresa, eta urte hau “zibersegurtasunaren hainbat arlotan espezializatutako hogeita hamar espezialista osatzen duten taldearekin amaituko dugu: … Read more

Leer más >

Azterlan: ?Gure altzairu jasangarri berriek garraio-industriak behar dituen pisu-arintze beharrak ere betetzen dituzte?

Basque Research and Technology Alliance -ko (BRTA) kide den Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentroak aleazio ertaineko altzairu berriak garatu ditu osagai arinagoak eta iraunkorragoak egiteko. Lightalloy Steel familia da, eta hainbat onura ditu planetarentzat, hala nola naturan urriak diren elementuak ordezkatzea, hirugarren herrialdeekiko mendekotasuna dakartenak. Gainera, osagaien pisua nabarmen murrizten du.    Azterlaneko ikertzailea eta Bestelako Materialak … Read more

Leer más >