Ventipet eta Robtrusion startupek jaso dituzte 2022ko Toribio Echevarria Sariak

Ventipet eta Robtrusion startupek jaso dituzte sari nagusiak gaur goizean Eibarren banatu diren Toribio Echevarria Sarien, Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sarien, 32. edizioan. Ventipen startupak “Ideiak/proiektu enpresarialak” kategorian jaso du saria eta Robtrusion startupak “Enpresa Berria” kategorian. Bi enpresa-ekimen hauek osasunaren eta material berrien sektoreetan garatzen dute euren jarduera. Sari hauetan protagonista izan diren beste enpresak … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak ia bi milioi eurora arteko laguntzak eskaintzen ditu barnekintzailetzarako

Eusko Jaurlaritzak itzuli beharrik gabeko 30.000 eurora arteko barnekintzailetzako laguntzak (konpainia baten barruan negozio berriak sortzeko laguntzak) banatuko ditu aurten enpresa-proiektu berritzaileentzat. BarnEkintzaile programa sortu berriak 1,9 milioi euroko zuzkidura du. Laguntzak eskatzeko epea, SPRI Taldearen web orriaren bidez tramitatuko dena, zabalik dago eta abenduaren 12an itxiko da. Barnekintzailetza formula ezin aproposagoa izan da Euskadin … Read more

Leer más >

SPRIk programa bat diseinatu du enpresek euren profesionalen profil digitala hobetu dezaten

SPRIk milioi bat euro bideratu ditu “Gaitasun Digitalak” izeneko programa berria  abiarazteko, programa horren bidez euskal ETEek euren profesionalen gaitasun digitalak optimizatu ditzaten eta lehiakorrago izan daitezen. Datorren uztailaren 27an argitaratuko den programa honek kanpoko aditu baten laguntza eskaintzen die enpresei lanpostuarekin erlazionatutako gaitasun digitalak identifikatu ditzaten, eta informazio hori lagungarri izango zaie profesionalei nahiz … Read more

Leer más >

Euskal enpresek 1,1 milioi euroko laguntzak izango dituzte teknologia digital eta jasangarriak aplikatzeko

Euskal enpresek hirugarren urtez jarraian eskuratu ahal izango dituzte teknologia digital eta jasangarrien aplikazioa errazteko BDIH Konexio programako laguntzak. Programak 1,1 milioi euroko aurrekontua du eta eskaerak egiteko epea uztailaren 28tik urriaren 14ra bitartekoa izango da. Iaz 82 euskal enpresa (lehen edizioan halako bi) izan ziren SPRI Taldeak kudeatutako programa honen onuradunak, zeinaren bidez Basque … Read more

Leer más >

SPRIk gidatzen du enpresetan genero berdintasuna bultzatuz industria-lehiakortasuna handitzea helburu duen nazioarteko aditu talde aitzindaria

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek gidatzen duen Aditu Taldeak jarraipena eman dio World Manufacturing Foundation-ek 2020an hasitako lanari, emakumeek industrian duten egoera aztertzeko eta genero desberdintasunak berrorekatzeko. Hala, aste honetan egin da 2022ko lehen lan-saioa, non parte hartu duten Europako, AEBetako eta Kanadako industria, akademia zein nazioarteko organismoetako ordezkariek. 2022ko edizio … Read more

Leer más >

Dibal-ek dendetan erosketa-esperientzia aldatzea bilatzen?du Foodys proiektuaren bidez

Dibal enpresa bizkaitarra estatuko liderra da merkataritzarako eta industriarako balantza-merkatuan, eta Europako erreferenteetako bat da, 35 urtetik gorako esperientziarekin. Vicomtechen laguntzarekin, Foodys proiektua gidatzen du, SPRI Taldearen Hazitek programaren esparruan.   Proiektuaren xedea da elikadura-merkatuetarako auto-ordainketa sistemen belaunaldi berri bat sortzea, bezeroak erosketa-prozesuan duen esperientzia hobetzeko. Izan ere, pandemiak salmentetan teknologia berrien erabilera bultzatu du. “COVID-19aren … Read more

Leer más >

MUBIL Movility Awards: Mugikortasun Sariak 2022

Kategoria hauetako batean oinarri teknologikoko proiektu bat baduzu eta hori garatzeko ekosistema egokia bilatzen ari bazara, MUBIL Mobility Award-ak zure proiektuak behar duen bultzada izan daitezke: Mugikortasun elektrikoa, Mugikortasun konektatua, Mugikortasun autonomoa, Mugikortasun partekatua, Erlazionatutako azpiegiturak. Mubil ekosistemak lurralde batek eta bere industriak mugikortasunaren industriaren barruan nazioartean garrantzia hartzen saiatzeko egindako ahaleginaren emaitza biltzen du. … Read more

Leer más >

OSASUNBERRI, Euskadiko osasun-industriaren sektorea indartzeko proiektua

Eusko Jaurlaritzak OSASUNBERRI proiektuari eman dion dirulaguntzaren sinadura ofizialaren ekitaldia gaur, asteazkena, Zamudioko Parke Teknologikoan egin da. Estibaliz Hernáez Laviña Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak, Asier Albizu BIOLAN Microbiosensores S.L.ko zuzendari nagusiak eta OSASUNBERRI proiektuko koordinatzaileak, eta proiektuan parte hartzen duten erakunde guztietako ordezkariek parte hartu dute sinadura-ekitaldian. OSASUNBERRI proiektuaren helburua da … Read more

Leer más >

Immersia, datuen analisi arloko startup gipuzkoarra, euskal ETEetara iritsi da ?BIND 4.0 SME Connection? ekimenaren bidez

  Edizio horretan, Immersia-k biki digital batean oinarritutako proiektu bat garatu du Sidenor-ekin (liderra altzairu luze berezien produkzioan eta kalibratzeko produktuen hornitzailea) elkarlanean. Berrikuntza irekiko plataformaren BIND 4.0 SME Connection ekimen berriaren lehen edizioan parte hartuz, Immersia-k etapa berri bati ekingo dio euskal ETE industrialen eskutik. BIND 4.0: mugarri bat bidean BIND 4.0 azelerazio-programan parte … Read more

Leer más >

Euskadik industria adimendun, jasangarri eta eraginkor bat modulatu du

Euskadin baldin badago gune bat non startupek eta konpainia handiek hizkuntza bera mintzatu eta erabiltzen duten, “Demo Day” ekitaldia dugu gune hori. Networking jardunaldi bat da, aukera ematen duena esperientziak eta ezagutzak trukatzeko eta aliantza berriak sortzeko sektore eta filosofia desberdinetako konpainien artean. Jardunaldi horren seigarren edizioak arrakasta handia bildu zuen duela aste batzuk Euskalduna … Read more

Leer más >