Inbizi Healthcarek pilula-kaxa adimendun bat garatu du egunero medikatzen diren pertsonei laguntzeko

OMEren datuen arabera, gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen % 50, oro har adindun pertsonak, nahasi egiten dira sendagaiak hartzerako orduan. Horren ondorioz, 200.000 pertsona hiltzen dira Europan urtero. 2019an, familia-ingurunean arazo bera somatzen zuten lau pertsonak Inbizi Healthcare sortzea erabaki zuten, eremu horretan konponbideak garatzeko helburuarekin. Inbiziren proiektu nagusia Noa pilula-kaxa adimenduna da, Internetera konektatutako pilula-kaxa … Read more

Leer más >

Sortzearen Abentura: Ekintzailetzarako Gogoa Bilbon

Sortzearen Abentura Bilboko ikastetxeetako ikasleekin zuzen-zuzenean lan egiten duen proiektu bat da, eta sormena, ekintzailetza, berrikuntza eta parte-hartzaileen esperientzia praktikoa garatzen ditu. Gazteek esperientzia gogoangarri eta dibertigarri bat bizitzea lortu nahi da, zeinaren bitartez ekintzailetzaren oinarrizko balioak eta kontzeptuak barneratu ahal izango dituzten. Parte-hartzaileen bizipen praktikoen bidez, ekiteko eta ekintzailetzarako gogoa suspertzeko oinarrizko eta zeharreko gaitasunak … Read more

Leer más >

Up! Euskadik eta BIND 4.0k elikagaien industriaren etorkizunaren alde egiten dute, eta Food 4 Future-n 12 teknologia iraultzaile aurkeztuko dituzte

Up!Euskadi, Ekintzailetzaren Euskal Ekosistema ikusarazteko eta kokatzeko plataforma eta berrikuntza irekiko BIND 4.0 ekimena Bilbon egongo dira gaur hasi eta maiatzaren 19ra arte bertan egingo den elikagaien industriako teknologia- eta berrikuntza-topaketa handienean, Food 4 Future delakoan. Topaketa aparta da, nazioarteko erreferentea sektorean, eta munduko osoko 200 startup baino gehiago biltzen ditu, FoodTechek robotikan eta automatizazioan, … Read more

Leer más >

Webinarra: Trantsizio energetikoan eginiko aurrerapenak Kolonbian

Testuingurua: Kolonbiako gobernuak proposatutako ekintza-planaren arabera, Kolonbiaren 2022ko agenda politiko energetikoan lehentasunezkoak dira energia garbiranzko trantsizioa, landa-eremuaren elektrifikazioa, garraio-azpiegiturak eta gas naturalaren hornikuntza. 2022 urtea aipagarria izango da energia berriztagarriak sortzen dituzten tamaina handiko zentral ugari abiaraziko direlako. Gobernu honen ardatz estrategikoak dira hidroelektrizitate handia, itsasoko energia eolikoa eta hidrogeno berdea eta urdina. Helburua: Politika … Read more

Leer más >

SPRIk Mondragon Unibertsitateak antolatutako data analytics eta kudeaketa arloetako lanaren etorkizunari buruzko jardunaldi batean parte hartu du

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateak Bilbon antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, etorkizun hurbilak data analytics eta kudeaketa arloetan dakartzan erronka berriak partekatzeko.  Hogeita hamar enpresa baino gehiagok parte hartu dute ekitaldian, zeinetan zaintza aktibo bat abiarazi baita, ingurune soziolaboral berri honetan talentuaren plangintza estrategikoan eragina duten faktoreak identifikatzeko. Jardunaldia … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak elikagai eta edarien industriara bideratutako berrikuntzarekin duen konpromisoa indartu du, ?Food 4 Future? biltzarraren bigarren edizioan

Ekitaldian 286 erakusketari eta 353 hizlari izango dira, 16 herrialdetakoak, eta nazioarteko 5.000 profesionaletik gora bertaratzea espero da. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia izan da gaur goizean Food 4 Future biltzarraren bigarren edizioaren inaugurazio-ekitaldiaren burua. Ekitaldi hori maiatzaren 17tik 19ra egingo da Bilbon eta munduko garrantzitsuena da elikagai eta edarien industriara bideratutako … Read more

Leer más >

IAM taldeak mekanizazio-zentro bat gehitu du bere eskaintzara, elektrohigadura eta ur-zorrotada bidezko zerbitzuak emateko

Gaur egun, IAM Taldeak, sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientziarekin, doitasun handiko ebaketa-zerbitzua eskaintzen du. Bere instalazioak eta jarduera handitu ditu, merkatura egokitzeko eta funtzio berriak gehitzeko. 1981ean IAM (Industria Auxiliar de Matricería) sortu zen, hari eta sartze bidezko elektrohigaduran oinarrituta. Sistema horrek trokelak, moldeak eta pieza berezien fabrikazioa ahalbidetzen du. 17 urteren ostean, IAM … Read more

Leer más >

Abian dago THINK BIG, Bizkaiko Campuseko unibertsitarien artean ekintzailetza lehiaketa

Ekintzailea bazara eta enpresa-ideia baduzu, THINK BIG da zure erronka! Aurten ere, enpresa-ideien lehiaketa honen helburua Bizkaiko Campuseko unibertsitarioen artean espiritu ekintzailea sustatzea da, euren ezagutza eta esperientzia profesionalak aplika ditzaten animatuz, komertzialki bideragarriak diren zerbitzu eta produktuak gara ditzaten. Ekainaren 10era arte izango duzu izena emateko eta zure proiektua aurkezteko. Lehiaketa honetan Bizkaiko Campuseko … Read more

Leer más >

Draxton Atxondo Europako liderra da automobilgintzarako balazta-urkilen fabrikazio merkatuan

Atxondon (Bizkaia) bada 1968an sortutako ETE bat, automobilgintza sektorerako osagaien fabrikazioan diharduena. Balazta-urkilak egiten ditu, hau da, ibilgailu baten disko-balaztaren oinarrizko segurtasun euskarriak, eta elkarrizketa honen protagonista merkatu horretako liderra da Europan. Draxton Atxondo (lehen Fuchosa zena) galdategiaz ari gara, zeinak horrelako urkilak fabrikatzen baititu automobilgintzako marka handi gehienentzat. “Kale eta errepideetan dabiltzan ibilgailuen ia … Read more

Leer más >

Aludiumek bere I+G+b zentro propioa du duela 50 urtetik, aluminio-sektorean soluzioak garatzeko helburuarekin

Aludium hiru planta dituen enpresa da. Egoitza nagusia Zornotzan (Bizkaia) kokatuta dago, eta beste bi sukurtsalak Alacanten eta Castelsarrasinen (Frantzia) daude. Guztira 900 langile ditu, aluminioaren birziklatzean, galdaketan eta ijezketan espezializatuta dago enpresa, eta eraikuntza-industriarako, automobilen sektorerako edo ontzien sektorerako lan egiten du, dekorazioaren eta energiaren sektoreetarako produktu espezializatuak fabrikatzeaz gain. Gainera, bere fakturazioaren % … Read more

Leer más >