Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan

Construcciones Olabarri buru duen Sintop proiektuak plataforma adimendun bat garatu du etxebizitzen eraikuntzan salmentaren osteko kudeaketa optimizatzeko. “Aukera ematen du obra amaituaren gorabeherak denbora errealean erregistratzeko”, adierazi du Marta Fresco Garcíak, Construcciones Olabarriko Kalitate, Ingurumen eta Lan Arriskuen Prebentziorako Sistemaren kudeatzaileak. 

Plataformak informazioa ere egituratzen du, modu adimentsuan aztertu eta kudeatzeko, “bezeroarekiko arreta hobetu eta optimizatzeko helburuarekin“, enpresa bizkaitarraren ordezkariak azaldu duenez. Gainera, Sintopek bezeroei arreta eta laguntza emateko denbora nabarmen murrizten du. “Gaur egun, Orion 18 etxebizitza eta Urdulizen 60 etxebizitza saldu osteko kudeaketarako erabiltzen ari gara”, aurreratu du Fresco Garcíak. 

Sintop-ek, etxebizitzen sustapen eta eraikuntza sektoreei zuzenduta, enpresen prozesuak hobetzen ditu bi alorretan. Alde batetik, gorabeheren sarrera zentralizatzen du, eta, hala, deiak, SMSak, WhatsAppeko mezuak edo mezu elektronikoak banaka kudeatzeko beharra baztertzen du. Plataforma gorabeherak erregistratzeko komunikazio-bide bakar gisa erabiltzen denez, “erregistrorako beharrezkoak diren gutxieneko datu batzuk izatea bermatzen da, eta horrek informazio falta murrizten du”, azpimarratu du. 

Gorabeherak automatikoki izendatzea

Horrez gain, gorabeheren ebaluazioa optimizatzen da, eta aurrez aurreko bisiten beharra minimizatzen da, plataforman kargatutako datuak irudi eta kokapen-xehetasun gisa erabiltzen baitira planoan. Teknikariak gorabeherak aztertu ondoren, errefusatu egiten dira baztertzen direnak, eta, gorabeherak onartuta, konpontze-prozesuak aktibatzen dira. “Automatikoki egokitzen zaio gorabehera bakoitza konpontzeko ardura duenari, eta zeregina jakinarazten zaio; hala, kudeaketa arina eta eraginkorra bermatzen da”, nabarmendu du Marta Frescok. 

Construcciones Olabarrirekin batera, proiektuan beste euskal konpainia batek parte hartu du, Etxesoft Technologies & Consulting; baita BRTA aliantzako kide den Tecnalia zentro teknologikoak ere. Sintopek 700.000? baino gehiagoko aurrekontua izan du, eta horietatik 250.000? SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programak finantzatu ditu. “Esperientzia oso positiboa izan da, aukera eman baitigu gure obretan saldu osteko kudeaketa optimizatzeko plataforma garatzeko eta inplementatzeko”, aitortu du.  

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.  

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.