BEINT Programa
Goi-mailako unibertsitate-titulua duten eta nazioartekotze arloko prestakuntza jaso nahi duten Euskadiko gazteentzat
Aparteko lan-esperientzia pertsonala eskuratu nahi duzu?
Hemen dago BEINT Nazioartekotze-beken 2026 deialdia. 30 urte baino gutxiago eta unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteei zuzenduta dago, eta prestakuntza nazioarteko erakunde eta enpresetan jasotzea ahalbidetuko dizu. Gainera, aukera izango duzu hainbat arlo sakonago ezagutzeko, hala nola nazioarteko merkataritzaren errealitate eta arauak, euskal ekonomia-ehuna, bere instituzio eta enpresak, eta kokagune anitzeko enpresen kudeaketarako eta nazioarteko salerosketarako beharrezkoak diren gaitasunak.
Beken zuzkidura ekonomikoa 30.000 € eta 80.000 € bitartekoa da, xede-herrialdearen arabera.
Ez ezazu galdu lan-merkaturako ateak irekiko dizkizun aukera paregabe hau.
2025ko deialdia itxita
Eskaera egiteko epea 2023ko martxoaren 9tik apirilaren 10ra izan da.
Hautaketa probak
Zehazteke.
80 plaza, honela banatuak:
A modalitateko 70 beka gehienez (programaren 1., 2. eta 3. faseak egingo dituzte).
B modalitateko 20 beka gehienez (programaren 1. eta 3. faseak egingo dituzte).
Programako faseak
2 urteko iraupena 3 fasetan
Zuzkidura ekonomikoa 30.000€ eta 80.000€ artekoa izango da, xede-herrialdearen arabera
Graduondoa
Nazioartekotze alorrean Unibertsitateko Espezialistaren Graduondoko Berezko Titulua
2026ko abendua baino lehen amaitzen da
4 hilabete
*Oporraldia abuztuan
Praktikak erakundeetan
Praktikak Basque Trade & Investment erakundearen bulegoetan, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzetan, Espainiako merkataritza-bulegoetan eta nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde edo elkarte batzuetan.
2027ko urtarrila-abendua
(A modalitatea bakarrik)
12 hilabete
Praktitkak enpresetan
Praktika profesionalak atzerriko enpresa nazioartekotuetan edota Erakunde Multilateraletan
A modalitatea:
2028ko urtarrila-abuztua
B modalitatea:
2021eko urtarrila-abuztua
8 hilabete
Helburuak
Unibertsitate-titulua duten gazteak nazioartekotzearen arloan gaitzea, ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa eskainiz kanpoko merkatuetan, eta haien mugikortasuna erraztuz erakunde sustatzaileen eta nazioartekotutako enpresen bidez.
Euskal enpresei eta beste erakunde batzuei profesionalak eskaintzea, eraginkortasunez erantzun diezaieten ekonomia irekiaren erronkei. Merkatu berrietara sartzeko, prestakuntza teknikoa duten eta ingurune kultural desberdinetan lan egiten ohituta dauden pertsonak behar dira.
Garrantzitsua
Izena emateko, hautagaiaren izenean dagoen ziurtagiri digitala beharrezkoa da. Ez ezazu izen-ematea azken egunerako utzi, balizko arazo teknikoei aurreratu zaitez.
Nazioartekotzearen lehen urratsak
30 urtetik gora daramatzagu gazteak prestatzen merkatu globalerako
80ko hamarkadatik hona, Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotze Programa bat kudeatzen du, zeinaren helburua baita gazteei kanpo-merkataritza arloko prestakuntza ematea eta aukera eskaintzea atzerrian praktikak egiteko. Denbora honetan guztian, prestakuntza-premiak eboluzionatuz joan dira erakunde eta merkatu globalekin batera. Hori dela eta, nazioartekotzeko BEINT programa urtez urte aldatu beharra dago errealitate berrietara egokitzeko.
Dagoeneko milaka gazte eta enpresa atxiki zaizkio programa honi, zeinari esker hobeto ezagutu baitituzte nazioarteko merkataritzaren errealitatea eta arauak, euskal ekonomia-sarea, bertako erakunde eta enpresak, enpresa multikokatuak kudeatzeko behar diren gaitasunak eta nazioarteko erosketa eta salmentak.
RAQUEL GÓMEZEK URTEBETE IGARO ZUEN SHANGHAIN PRAKTIKAK EGITEN
Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Raquel Gómez, eta, BEINT bekari esker, Shangaiko enpresa batean egin zituen praktikak. Esperientzia horrek aukera eman zion kultura berriak ezagutzeko, etorkizunerako harreman profesionalak sortzeko eta bidaiatzeko.
MARÍA URIARTEK AHOLKULARI GISA EGIN ZITUEN PRAKTIKAK MEXIKON
Bogotán egon ondoren, María Uriartek Mexikon osatu zuen beka. Nazioarteko higiezinen aholkularitza batean egin zituen praktikak. Esperientzia hark hazkunde pertsonala eta profesionala eskaini zizkion, eta denei gomendatzen die.