Global Training programa

Goi-mailako unibertsitate-titulua duten eta nazioartekotze arloko prestakuntza jaso nahi duten Euskadiko gazteentzat

Get ready, Be more, Be global!

Amaitu badituzu ikasketak, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun hurrengo.
2025ko ekainaren 17etik irailaren 13ra zabalik egongo da 30 urte baino gutxiago eta Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskadiko gazteei zuzendutako Global Training 2025 beka.

6.445.000 euro laguntzatan, atzerrian ikasteko eta profesional handi bat bilakatuko zaituen nazioarteko esperientzia lortzeko.

Euskadiko gazteen nazioarteko prestakuntza eta mugikortasuna erraztea du helburu 2025ko GLOBAL TRAINING beka-programak. Horretarako, euren profil akademikoarekin lotutako jarduerak eta proiektuak egiten dituzte, atzerrian esperientzia profesionala irabazi ahal izateko eta euren jarduera profesionala garatzeko oso erabilgarriak izango zaizkien ezagutzak, kontaktuak eta tresnak eskuratzeko.

Badakigu mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa dela nazioarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gaitasuna izatea. Hori dela eta, programak 445 beka ematen ditu, eta hasierako prestakuntza-aldia eta atzerriko enpresetan eta erakundeetan egin beharreko 6 eta 12 hilabete arteko praktikaldia ditu. Horrek aukera emango dizu nazioarteko inguruneetan esperientzia profesional handia eskuratzeko.

Plazak

Global Training programak 445 plaza eskaintzen dizkizu esperientzia paregabea eskuratu dezazun atzerrian.

Iraupena

Praktikek gutxienez 6 hilabete iraungo dute eta 12 hilabeteraino luzatu daitezke.

Prestakuntza

40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza eskaintzen da.

Zuzkidura

Hilean 1.635 €-ko zuzkidura 6 hilabetetan.

Programako faseak

12 hilabeterainoko praktikak atzerrian

Erakunde laguntzaileen bidez kudeatzen da Global Training beka-programa

2025ko Global Training beka-programak zazpi erakunde laguntzaile ditu bekak kudeatzeko eta tutorizatzeko. Kontsultatu beken eskaintza osoa eta eman izena* gehien gustatzen zaizun beka kudeatzen duen erakundearen bidez.

*Hautagaitza bakar bat bidal daiteke, erakunde laguntzaile baten bidez. Eskari gehiago bidaltzen dituzten pertsonak hautaketa-prozesutik kanpo utziko dira.

12 hilabeterainoko praktikak atzerrian

Kalkulatzen da etorkizun hurbilean EBko lanpostu guztien ehuneko esanguratsu batek goi-mailako kualifikazioa eskatuko dituela eta gaitasunak gehienbat hezkuntza ez-formalaren bidez jasoko direla, bereziki baloratuko delarik nazioarteko mugikortasuna, boluntariotza, ikaskuntza praktikoa lan-ingurune errealetan eta gazteriaren parte-hartze aktiboa.

Horregatik abiarazi zen 2012an “Global Training” beka-programa, ekonomia irekiko etorkizuneko erronkei konponbidea bilatzeko, Euskadiko gazteen gaitasunak, ezagutza, prestakuntza eta mugikortasuna garatzeko eta, bide horretatik, lan merkaturako prestatzeko. Programa honek -unibertsitateko titulua eta goi-mailako lanbide heziketako titulua duten gazteei bereziki zuzendua dagoenak- EAEko gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna sustatzen du euren profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduerak eta proiektuak garatu ditzaten atzerriko enpresa eta antolakundeetan, aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten arabera.

Eskakizunak

  • 30 urtetik beherako Euskal Herriko gazteak
  • Unibertsitateko goi-mailako gradu edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua
  • Ingelesa jakitea (B1 Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua dutenentzat eta B2 unibertsitateko titulua dutenentzat).

Euskal enpresen nazioartekotzea indartzeko beharrezkoak izango dira hobeto eta sakonago prestatutako gazteak, euren bitartez eratzeko gizarte sostengarri bat, zeinetan emakumeek eta gizonezkoek independentzia ekonomiko berdina izango duten

Profesional estimatu bezala itzuliko zara etxera eta zabalik izango dituzu lan-merkatuko ateak

Erakunde laguntzaileak

  • Merkataritza-sozietatea ez izatea, deialdi hau itxi baino 2 urte lehenago eratuta egotea eta jarduera eremua Euskadin izatea.
  • Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitate-prestakuntzako edo goi mailako lanbide-heziketako jardueretan, eta/edo esperientzia izatea, gazteak nazioartekotzeko etorkizuneko profesional gisa trebatzeko.
  • Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana, gazteek praktikak programa honen arabera egin ahal izango dituztela bermatzeko.

Eskabidea www.spri.eus/GlobalTraining webgunearen bidez bidali eta honako dokumentazio hau erantsi beharko da:

  • Eskaera sinatu duen pertsonaren NANa
  • Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela.
  • Erakundearen eraketa-eskriturak eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearenak
  • Emandako kontuaren banku-titulartasunaren ziurtagiria.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak.
  • Unibertsitateko edo lanbide-heziketako goi mailako proiektuak eta jarduerak egiten gutxienez bi urteko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentazioa. Agiri horretan, garatutako proiektuak, deialdiak edo hitzarmenak identifikatu beharko dira.
  • Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo antzeko ezaugarriak dituzten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Global Training beka-programa garatzeko proiektua, honako hauek barne dituena:
    – Deitzea proposatzen den beka kopurua.
    – Eman beharreko prestakuntza-plana.
    – Egin beharreko ekintzen kronograma.
    – Aurrekontu osoa.
    – Erakundeak dituen giza baliabideak, baliabide materialak eta/edo esperientzia.
    – Proiektuaren garapenean parte hartzen duten erakundeko pertsonen Cv-ak.
  • Lankidetza-modalitateko hainbat erakundek batera egindako eskaera bada, erakunde guztiek sinatutako lankidetzako barne-akordioa.
  • Proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzen zerrenda.
  • Deialdiaren oinarrien ereduari jarraituz egindako erantzukizunpeko adierazpena.
  • Beka bakoitzari hasiera ematen dion prestakuntza espezifikoa emateko antolatutako ikastaroetatik eratorritako gastuak: 500 euro bekadun bakoitzeko.
  • Beka bakoitzaren zenbatekoa estaltzetik eratorritako gastuak (gehienez 6 hilabetez): 1.735 euro pertsonako. 1.635 euro bekadunentzat eta 100 euro Gizarte Segurantzaren kotizazio-kostuei aurre egiteko.
  •  Aseguru-polizen gastuak: 600 euro bekadun bakoitzeko.
  •  Global Training programa abian jartzeak, kudeatzeak, administratzeak, komunikatzeak eta argitaratzeak eragindako gastuak: 1.000 euro emandako beka bakoitzeko.
  • Kontingentzietarako kontu-saila, ezinbesteko arrazoiengatik eta aldez aurretik baimenduta bakarrik erabiliko dena: 380 euro bekadun bakoitzeko.

Global Training gure beka-programei esker

edizio
gazte
herrialde

2012tik, 5.003 gaztek jaso dute beka hau. Gazteek 5 kontinenteetako 60 herrialdetan dauden punta-puntako 500 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egin dituzte praktika profesionalak batez beste 8 hilabeteko egonaldiarekin. Honako hauek dira enpresa horietako batzuk: Fraunhofer institutua, Microsoft, Harvard Medical School eta NBE Emakumeak eta, haiekin batera, Euskadiko sektore estrategikoetan erreferentziazkoak diren Euskadiko enpresak, atzerrian ezarrita daudenak.

Ohiko galderak

  • Tener una titulación universitaria superior o formación profesional de grado superior.
  • No tener cumplidos 30 años a 1 de enero del año 2025
  • Residir en la Comunidad Autónoma del País Vasco con antigüedad superior a los 12 meses inmediatamente anteriores a la apertura de plazo de presentación de solicitudes, o de 5 años continuados a lo largo de los 10 años inmediatamente anteriores.
  • Dominio del inglés, con un nivel mínimo del B2 para titulaciones de grado universitario y el B1 para Formación Profesional de Grado Superior
  • Documentación que acredite la fecha de nacimiento (DNI, partida de nacimiento…).
  • Curriculum vitae.
  • Titulación universitaria oficial de grado o FP de grado superior.
  • Declaración responsable firmada.

No, son incompatibles para las personas que se han beneficiado de otras ayudas con el mismo objetivo, como BEINT, una edición anterior de Global Training u otro programa de ayudas para realizar prácticas en el extranjero que tenga una duración de más de 6 meses.

No es obligatorio tener una titulación oficial, pero sí se exigirá el dominio del inglés, con un nivel mínimo del B2 para titulaciones de grado universitario y el B1 para Formación Profesional de Grado Superior.

Si las personas candidatas no cuentan con un título con una antigüedad inferior a cuatro años, se realizará una prueba oral y escrita para determinar sus conocimientos.

1.635 euros brutos para los gastos de desplazamiento al país de destino, manutención, alojamiento y el coste de visados y vacunas si fueran necesarios.

Sí, es obligatorio. En caso de no asistir, se perdería la beca concedida.

No, no se puede ejercer otra actividad remunerada ya que la dedicación es exclusiva a la actividad de la beca.

  • Cómo abordar la práctica en el extranjero
  • Negociación intercultural
  • Protocolo, estilo y técnicas de comunicación
  • Trabajo en equipo
  • Inteligencia emocional
  • Innovación
  • Otros, en función del tipo de prácticas

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN