Adimen Artifizialaren garapenari esker, fabrikazio aurreratuko prozesu asko optimizatu ahal izan dira, ekoizpenean hobekuntzak eginez, edo ekoizpen-katean akats kritikoak iragarriz. Orain arte, AAren entrenamendu-metodoa ikasketa automatikoko teknika klasikoekin edo ordenagailu konbentzionaletako machine learning teknika klasikoekin egin da, baina ?Quantum Machine Learning? izeneko kontzeptu berri batek bide horretatik eboluzionatzea bilatzen du. Konputazio kuantikoan oinarrituta, metodo berri honek sistema adimendunen errendimendua hobetu nahi du.
BRTA Quantum proiektua Tekniker ikerketa-zentroak zuzentzen du, eta, gainera, Tecnaliak, CICnanoGUNEk, BRTAk, Ikerlanek eta Vicomtechek parte hartzen dute, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. AA kuantikoaren garapenak orain arte ordenagailu klasikoetan beren konplexutasunagatik konputazionalki trataezinak izan diren benetako arazoak konpon litzake“, adierazi dute Eider Garate eta Meritxell Gómez Teknikereko ikertzaileek.
Bi urteko lanaren ondoren, ekimen honek lortu du ikaskuntza automatiko kuantikoko eredu bat eraginkortasunez aplikatzea metal baten amaierako egoera zenbatesteko laser bidezko fabrikazio aditiboko solidotze-prozesu batean. “Ordenagailu kuantikoak oraindik garatzen ari diren arren, gure lanak erakusten du Teknikerren garatutako algoritmo bariazional kuantikoak machine learning eredu klasikoekin lehiatu daitezkeela, etorkizun oparoari bidea irekiz teknologia horiek heldutasunera iristen direnean”, nabarmendu dute bi ikertzaileek.
Hari horri jarraituz, UNESCOk 2025 Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea izendatu du. Helburua da gizartearen kontzientziazioa areagotzea diziplina horrek izan ditzakeen aplikazioei buruz, gero eta presentzia handiagoa izango baitu arlo guztietan, besteak beste, fabrikazio industrialean. Euskadin, teknologia hori Basque Quantum aliantzaren bidez ezarri nahi da. Aliantza horretako kide da Tekniker, baita hainbat erakunde, enpresa eta ikerketa-zentro ere.
SPRI Taldeak enpresei laguntzen die 2024ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia laguntza-programaren bidez. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko konpainietan AAren erabileran oinarritutako proiektuak babesten ditu, frogapen-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen dutenak, enpresei lehiakortasuna handitzeko tresnak emateko helburuarekin.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.