Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

2024an sortu zenetik, Utilmaik industria-ekoizpenerako tresnen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako konpainia gisa kokatu da. Orduz geroztik, galdategietatik, forjetatik eta aluminio-injekziotik datozen piezentzako soluzioak eskaintzera bideratu da, mekanizazio-prozesuak optimizatuz eta produkzioan baztertutako piezen ehunekoa murriztuz. Gaur egun, enpresak CAM ebaketa- eta programazio-tresnak txerta ditzake, eta ?ekodiseinuko? hobekuntzak ere eskaintzen ditu, goi-mailako bezeroekin lankidetzan. 

Utilmaik siderurgia- eta mekanizazio-prozesuak oso ondo ezagutzen ditu. Horri esker, piezen barne-aldaketak eta deformazioak kontrolatzeko eta mekanizazioan bibrazioak minimizatzeko gai da, proiektu bakoitzaren segurtasuna eta eraginkortasuna bermatuz. Enpresak tresnen diseinuan estandarizazioa eta ergonomia ziurtatzen dituen ?Lean Manufacturing? filosofia ere aplikatzen du, bezeroen produkzio-prozesuak hobetzeko helburuarekin. 

Puntu horretan, berrikuntza funtsezko zutabea bihurtzen da konpainiaren estrategian. “Berrikuntza etengabeko bilakaera da”, azpimarratu du César Callejak, Utilmaik enpresako zuzendari tekniko komertzialak. Horrela, konpainiak bere proiektu bakoitza etengabe hobetzearen aldeko apustua egiten du, egokitzeko duen gaitasunari eta optimizazio industrialaren ikuspegiari esker. Ezaugarri horiei esker, sektore estrategikoetara hedatu ahal izan da, hala nola garraiora, makineria astunera eta aeronautikara, non soluzio aurreratuen eskaria gero eta handiagoa den. 

Halaber, Utilmaikek bere bezeroei egindako balio-ekarpenean oinarritutako negozio-eredua sendotu nahi du. “Utilmaiken helburua proiektu bakoitzarekin gozatzea eta pozik geratzea da, horrek gure bezeroak empresak egindako lanarekin pozik geratzen direla esan nahi baitu“, nabarmendu du Callejak. Horrela, industria-sektorean kalitatearekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa berresten du konpainiak. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.