Veiss-ek 20 urte baino gehiago dihardu tokiko enpresa eta erakundeen eraldaketa digitalean laguntzen

 

Veiss Gasteizko agentzia bat da, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duena, eta enpresei eta erakundeei laguntzen die haien eraldaketa digitalean. Besteak beste, webgune korporatiboak, onlineko dendak, intranetak, aplikazio mugikorrak, marketin digitala edo analitika aurreratua eskaintzen ditu Veissek, eta irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditu, bere 32 langileren eskutik. 

Era guztietako sektoreetarako proiektuak gauzatzen ditu, batez ere bezero lokalekin, hala nola Vital Fundazioa, Eroski, Ternua, Euskaltel edo Arabako Merkataritza Ganbera. “Gure 24 urteko ibilbidean 700 proiektu baino gehiago garatu ditugu”, nabarmendu du Manu Berbeirak, Veisseko CEOak. Bertakoez gain, Salamancako Udala edo Huawei bezalako multinazional batekin ere lan egin du agentziak. 

Veiss etengabe ari da bere soluzioak ezartzeko tresna eta teknologia berritzaileen bila, eta azkenaldian Adimen Artifiziala bere zerbitzuetan integratzea lortu du. Eta berrikuntza bide horretan SPRI Taldearen laguntza jaso du Hazinnova programaren bidez. “Ekimen horri esker, gure kostuak modu eraginkorrean aztertzeko eta, hala, gure errentagarritasuna hobetzeko sistema bat sortu dugu”, azaldu du Manu Berbeirak. 

Agentzia hazkunde fase batean murgilduta dago, “langileak, bezeroak eta proiektuak gehituz”, azaldu du CEOak. Etorkizunari begira, modu jasangarrian haztea eta mota guztietako enpresei digitalizazioan laguntzen jarraitzea da bere helburua. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.