Gure zerbitzuak

Zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, lehen urratsetatik nazioarteko hedapenera arte: zerbitzu indibidualizatuak eta finantza-laguntzako programak emango dizkizugu edo zure gaitasunak sendotuko ditugu, ezagut itzazu.

Nola lagun diezazukegu?

1. HASIERA: ZURE ENPRESAK ORAINDIK ESPORTATZEN EZ BADU 

Enpresa esportatzeko prest dagoen eta benetan zer ahalmen duen aztertzen dugu, egokienak zer merkatu eta herrialde diren ikertzen dugu, prozesuan sortzen diren beharrak mahaigaineratzen ditugu eta nazioarteko merkatuan jarduteko hasiera errazten dugu zure enpresarentzat bakarrik egindako plan erreal eta fidagarri batekin.

2. HEDAPENA: HANDITU ZURE ESPORTAZIOAK ETA FINKATU ZURE NAZIOARTEKO POSIZIOA

Noizbehinka zure helburuko merkatuan jardun baduzu eta zure presentzia finkatu nahi baduzu, zure esportazio-jarduera sendotzen lagunduko dizugu merkataritza-bitarteko egonkorrak garatuz. Horretarako, zure negozio-eredura egokitzen den enpresa-egituraren formarik aukerakoena bilatuko dugu, eta zure enpresa helburuko merkatuan kokatzen lagunduko dizugu.

Sektoreko zerbitzuak eta espezializatuak

Eusko Jaurlaritzaren espezializazio-estrategia adimendunari jarraituta, Basque Trade & Investmentek zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu esportazio-sektore nagusienentzat, Euskadik espezializazio handia eta nazioartekotzeko gaitasun sendoak dituen arloetan.

Finantzaketa bila zabiltza?

Enpresa gehienentzat, oso elementu garrantzitsua da finantzaketa egokia izatea edozein nazioartekotze-proiekturi aurre egiteko; ezartzea, enpresa berriak erostea zein proiektuak exekutatzea.  Basque Trade & Investmenten behar duzun finantzaketa bilatzen lagunduko dizugu. 

Nazioartekotzeko laguntza-programak


Arreta berezia jartzen diogu enpresen finantzaketari, nazioarteko lehen urratsak errazteko nahiz merkatu berrietan lehiakortasunez aurrera egitea bultzatzeko eta nazioarteko enpresa-proiektu berriei ekiteko. Ezagutu zure jarduerari ondoen egokitzen zaiona. 

Programa eta zerbitzuen gida

Nazioartzekotzerako Laguntza Programa eta Zerbitzuen Gida 2024


Enpresen nazioartekotzerako eskuragarri dauden baliabide eta laguntzetarako sarbidea errazteko, Basque Trade & Investmentek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera, Euskadiko Enpresen Nazioartekotzeko Sustapen Programa eta Zerbitzuen Gida 2024 aurkezten du.

Dokumentu osoak Euskadiko erakundeek enpresei nazioarteko hedapen-prozesuan laguntzeko eskaintzen dituzten laguntza, trebakuntza eta zerbitzu-programak biltzen ditu; laguntza ekonomikoak zein aholkularitza eta trebakuntza-zerbitzuak.

Ikuspegi integrala eta egituratua du, eta hainbat tamainatako enpresa eta sektoreei egokitutako programak biltzen ditu dokumentuak. Ezinbesteko tresna eskaintzen du edozein erakundek bere presentzia indartu dezan atzerriko merkatuetan:

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN