Nazioarteko hedapena eta salmentak
Nazioarteko jarduera erregularra duten enpresa horientzat, Basque Trade & Investmentek zenbait zerbitzu eta programa eskaintzen ditu nazioarteko posizioa zabaldu eta finkatzeko. Merkatuak dibertsifikatzea edo atzerrian ezartzea, besteak beste. Basque Tradek zerbitzu hauek eskaintzen ditu: merkatu berrietara sartzea, kanal egokiak, beharrezko finantzaketa bilatzea, balio-kate orokorra hobetzea edo plataforma digitaletan posizioa eta salmenta hobetzea.
Horrez gain, finantza-babesa emateko programa espezifiko bat dugu Euskadiko enpresaren nazioarteko hedapen eta finkapena errazteko.
Aholkularitza-zerbitzuak

SAKONDU
2014ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako enpresa berriei (startupak) eta nazioarteko maila handia duten ETE-ei (guztizko fakturazioaren % 50 baino gehiagoko esportazio-ehunekoa) zuzendutako laguntza-programa, esportazioaren % 25etik beherako balioak dituzten merkatuetan posizio lehiakorra hobetzeko xedez.

GAUZATU
ETE eta enpresa handiei zuzendutako programa, atzerriko ekoizpen-ezarpenetan inbertsio-programak finantzatzeko eta partaidetza-nagusitasuna lortuta enpresak erosteko.

PILOTU
Nazioarteko inbertsio publikoa duten proiektu pilotuetan Euskadiko enpresen parte-hartzea erraztera bideratutako programa, haien ospea, eta ondorioz, merkatu horietan enpresen barneratzea errazteko.