Nazioartekotzearen hasiera
Basque Trade & Investmentek aholkularitza-zerbitzuak ematen dizkie Euskadiko enpresei nazioartekotzeko prozesuan lehen urratsak egiteko: diagnostikoak, planak, lehiakideen analisiak, merkatuaren azterketak eta abar eginez. Lehen agendak eta nazioarteko salmentak egiten ere laguntzen die, eta era berean, merkatu digitaletarako sarbidea edo enpresaren nazioartekotze-prozesua azkartuko duten profesionalak kontratatzeko babesa ematen die. Horrez gain, finantza-babesa emateko programa espezifiko bat dugu enpresaren nazioartekotzean lehen urratsak egiteko.
Aholkularitza-zerbitzuak
Nazioartekotze-diagnostiko baten bidez, beharrezkoa den giza baliabideen balioespena eta balioespen komertziala egiten lagunduko dizugu, nazioarteko merkatura arrakastaz sartzeko enpresak hobetu behar dituen alderdiak identifikatzeko.
Zuen nazioarteko ibilbidea hasteko, egin nazioartekotze-prozesuaren aurrean enpresaren egungo egoeraren ebaluazioa. Atzerrira ateratzeko plangintzan lagunduko dizuegu, eta honako hauek egiteko aukera emango dizuten merkatu berriak irekitzen:
- Fakturazioa handitzeko
- Negozio-aukera berriak hautemateko
- Bezeroak/merkatuak dibertsifikatzea arriskuak txikitzeko
- Baliabide eta gaitasun soberakinei aterabidea emateko
Zenbait lan-saio egiten dira enpresaren alderdi nagusiak (estrategia, antolakuntza, finantza-egoera, produktua/zerbitzua, marketina/kanal digitala) elkarrekin aztertzeko. Horrela, enpresak aukera izango du nazioartekotze-proiektuaren hurrengo etapei arrakastaz aurre egiteko dituen benetako aukerak ezagutzeko.
Baterako azterketa-jardueran eskuratutako ondorio eta gomendioez gain, programak aukera ematen dio enpresari nazioartekotze-prozesuan eskura dituen kanpo-baliabideak identifikatzeko.
Elkarrekin ibilbide-orri bat zehaztuko dugu, hautatutako merkatuetara sartzen laguntzeko eta bide horretan orientatzeko gure Nazioartekotzea Azkartzeko zerbitzuarekin.
Programa hau beren nazioarteko proiektuaren hurrengo urratsa zehazteko kualifikatutako laguntza nahi duten ETE eta Startupei dago zuzenduta, jardueraren hasiera izan zein merkatuen irekiera/finkatzea.
Programaren helburua ekintza zehatzak biltzen dituen ibilbide-orri pertsonalizatua sortzea da, enpresari nazioarteko merkatu bakoitzerako zehaztutako helburuak betetzen laguntzeko.
Horretarako, zenbait lan-saio egingo dira, eta horietan enpresaren barne eta kanpo-alderdi batzuk landuko dira helburuko merkatuak era egokian aukeratzeko. Garatzeko merkatua edo merkatuak aukeratu ostean, kasu bakoitzerako ekintza-plana osatzeko aukera ematen duten alderdiak aztertuko dira (sartzeko bideak, merkataritza-estrategia, arriskuak, lehiakideak, …).
Aukeratutako kanpo-merkatuetan dauden lehiakideak eta haien marketin-estrategiak aztertzen ditugu gure lehiakideen Benchmark zerbitzuaren bidez.
Programa hau hobekuntza-aukerak identifikatu eta lehiakideen aurrean enpresa-estrategiak eta nazioarteko posizioa indartu dezaketen ideia berritzaileak sortu nahi dituzten enpresei zuzenduta dago.
Programaren helburua xede-merkatuari eta hango inguru lehiakorrari buruzko informazio baliotsua eskaintzea da, enpresari balio-proposamena eraiki, egokitu eta hobetzeko aukera emateko, horrela lehiakorragoa izan ahal izateko eta merkatuan desberdindu ahal izateko.
Intereseko merkatuan dauden lehiakideei buruzko informaziorik garrantzitsuenaz gain, posizio-mapa bat landuko da enpresari haien aurrean duen posizioa bistaratzeko aukera emateko; eta halaber, merkatu horretako merkataritza-helburuak betetzeko gomendatutako jarduketen zerrenda bat ere egingo da.
Zure negozio-ereduari eta produktuari egokitutako merkatuaren azterketa egiten dugu.
Zure beharretara egokitutako merkatu-azterketak egiten ditugu (negozio-eredua, produktua/zerbitzua, intereseko merkatuak, …). Egindako lan batzuen adibideak:
Merkatuaren ahalmena baliozkotzeko azterketa / Siderurgia-sektorea:
- Hainbat teknologiaren bidezko altzairu-ekoizpenaren analisia.
- Tokiko lehiakide nagusiak.
- Tokiko araudia.
- Deskarbonizazio-plan nazionalak.
AEBko balizko ezarpena ebaluatzeko azterketa / Industria-ekipamenduaren sektorea:
- Helburuko sektoreak: Bakery, fish, meat, pharma, dairy.
- Xede-estatuak: sektore horien presentzia handieneko 5-10 estatuen analisia.
- Xede-bezeroak: sektore horietako enpresa nagusien oinarrizko azterketa.
Medikuntzako gailuak sartzeko azterketa / Biozientzien sektorea:
- Mediku espezialisten guztizko kopurua.
- Klinika espezialisten guztizko kopurua.
- Klinika-kate nagusiak identifikatzea.
- Merkatuko gailuen marka nagusiak identifikatzea.
- Merkatuan urtean erabilitako gailuen kopurua.
- Prezioei buruzko informazio eskuragarria.
- Gailuen merkatuko banaketa-aktore nagusiak identifikatzea
Herrialdeko Softlanding Agenda bat diseinatuko dizugu, eta lagundu egingo dizugu, arrakasta bermatzeko.
B2B bilera aurrez aurrekoen edo birtualen agenda bat antolatuko dizugu, aukera izan dezazun zuzenean ezagutzeko herrialdeko errealitatea, eta horietara lagun diezazukegu, emaitzak handitzeko.
Horretarako, gehien interesatzen zaizkizun bezero/banatzaile/erakundeen profila xeheki zehaztea besterik ez duzu izango, eta horrela, zure behar eta interesetara ahalik eta gehien egokitzen den bilera-agenda bat planifikatuko dizugu.
Bilera-kopurua merkatuaren, sektorearen eta agenda eskatzen duen enpresaren ezaugarrien araberakoa izango da.
Zuen egungo posizioa aztertuko dugu, eta Posizio Digitalerako Plan bat landuko dugu elkarrekin hautatutako atzerriko merkaturako.
Denek ezagutzen dugu balizko bezeroei geure burua aurkezteko kanal ezinbesteko moduan Internetek duen garrantzia, nazioartekotze-prozesua hasten ari diren enpresentzako nahiz merkatu jakinetan posizioa hobetu nahi duten enpresa esportatzaileentzat.
Programa honi esker, ETE parte-hartzaileek zuen enpresaren posizio digitalaren analisia eskuratu ahal izango duzue, eta honako alderdi hauek landuko dira bertan:
- Erabilgarritasuna, irisgarritasuna eta nazioarteko erabiltzailearen webgunerako orientazioaren ebaluazioa
- Sare sozialetako presentzia
- Bilatzaileetako posizioan (SEO) eragina duten hitz gakoen eta beste alderdien hasierako hurbilketa
- Atzerriko helburuko merkatuko lehiakortasunaren mapaketa
Analisia bukatu ostean, Marketin Digitaleko ekintza-plan bat landuko da zure enpresaren posizio digitala hobetzeko hautatutako atzerriko merkatuan.
Marketplace zerbitzuaren bidez, produktu eta marketplace egokiaren aukeraketatik operatiboa jaulki arte lagunduko dizugu.
Marketplaceak aukera bat dira haien sareko kanal propioa ezartzeko baliabiderik ez duten ETE-entzat, kanal digitalaren bidez nazioarteko kontsumitzaileengana heltzeko aukera izan dezaten. Marketplacearen erabilerak abantaila hauek ditu:
- Salmenten irismen geografikoa handitzen du.
- Merkatuetako txertatzea handitzen du balizko bezero gehiagorengana helduz.
- Eskala-ekonomiak eta eraginkortasun handiagoa lortzen laguntzen du.
- Sinesgarritasuna eta konfiantza ematen dio bezeroari.
Zerbitzua garatzeko hurrengo urratsak jarraituko dira:
- Produktua eta helburuko esportazio-merkatuak aukeratzea.
- Lehiakideen benchmarkinga esparru digitalean.
- Hautatutako herrialdean Marketplacearen mapaketa eta produktua-merkatuarentzat egokienak identifikatzea.
- Proiektuaren bideragarritasunaren eta errentagarritasun-mailaren azterketa.
- Laguntza Marketplacearen onboarding-prozesuan.
- Babesa Marketplaceari lotutako alderdi logistiko, kobrantza, berme eta esportazio-izapideetan.
- Marketplaceko posizio-estrategia eta plataformako prezioen estrategia definitzea.
- Marketplaceak eskainitako metriken azterketa.
- Formakuntza, programak aurrera egin ahala.
Zuen eskura jarriko dugu denbora laburrez Profex sustatzaile bat, hautatutako merkatuaren merkataritza-plana lantzeko eta gauzatzeko, edo kanal digitalean sakonduko duen Profex digital bat.
PROFEX
Programa hau nazioarteko merkatu batzuetara heltzeko merkataritza-laguntza behar duten ETE-ei dago zuzenduta. Horretarako, enpresa parte-hartzaile bakoitzaren eskura Esportazio Sustatzaile bat jarriko dugu lanaldi partzialean. Hark interes-merkatua partekatzen duten 2 eta 4 enpresa arteko taldeekin lan egingo du aldi berean.
Sustatzaile bakoitza Euskadiko Ganberek hautatu eta trebatzen dute, eta enpresa parte-hartzaileekin batera, merkataritza-plan indibidualizatu bat osatzeaz arduratuko da programaren lehen hilabeteetan. Euskadiko Ganberek laguntza teknikoa, gainbegiraketa eta aholkularitza eskainiko dute prozesu osoan zehar. Alderdi bakoitzaren eginkizunak hauek izango dira:
Sustatzailea
- Enpresari eta Ganberari aldian behin emaitzen berri ematea
- Merkataritza-plana betetzea
- 18 hilabeteko iraunkortasun-konpromisoa, 24 hilabetera luzagarria
- Jokabide-kodea
- Konfidentzialtasun-konpromisoa
Enpresa
- Sustatzaileari laguntzea.
- Teknikoari bitarteko nahikoak eskaintzea bere eginkizunak ondo gauzatu ahal izateko.
- Merkataritzako kontratu bat sinatzea teknikariarekin, eta hilabetero ordainsaria ematea.
- Merkataritza-plana jarraitzea
- Haren merkataritza-jardunetan garapen naturalean sortutako mugikortasun-gastuak bere gain hartzea.
- Jarraipen eta ebaluazio-bilerak izatea Ganberarekin.
- 18 hilabeteko iraunkortasun-konpromisoa, 24 hilabetera luzagarria (enpresa parte-hartzaileak hala eskatzen badu, eta taldea gainbegiratzen duen teknikariaren aldeko txostena badago).
PROFEX DIGITAL
Nazioarteko merkatuetako enpresen sustapena dagoeneko ez da kanal tradizionalen bidez bakarrik egiten, eta digitalizazioak ezohiko merkatuetan lan egiteko edo ohikoetan sakontzeko aukera berrien sorta eskaintzen du. Programa hau kanal digitalaren bidez sustapena egiteko prestatutako langilerik edo ezagutzarik ez duten ETE-ei dago zuzenduta.
Horretarako, enpresa parte-hartzaile bakoitzaren eskura Esportazio Sustatzaile bat jarriko dugu lanaldi partzialean. Hark interes-merkatua partekatzen duten 2 eta 4 enpresa arteko taldeekin lan egingo du aldi berean. Sustatzaile bakoitza Euskadiko Ganberek hautatu eta trebatzen dute, eta enpresa parte-hartzaileekin batera, marketin digitaleko plan indibidualizatu bat osatzeaz arduratuko da programaren lehen hilabeteetan. Euskadiko Ganberek laguntza teknikoa, gainbegiraketa eta aholkularitza eskainiko dute prozesu osoan zehar. Alderdi bakoitzaren eginkizunak hauek izango dira:
Sustatzailea
- Enpresaren uneko egoera aztertzea erabilitako marketin digitaleko tresnei dagokienez
- Helburuak, estrategia eta ekintza-plana zehazten laguntzea
- Ekintza-plana betetzea
- Enpresa trebatzea marketin digitaleko estrategian
- Emaitzak neurtzea eta ekintza zuzentzaileak proposatzea
- Enpresei eta Ganberari aldian behin emaitzen berri ematea
- 9 hilabeteko iraunkortasun-konpromisoa
Enpresa
- Sustatzaileari laguntzea.
- Teknikoari bitarteko nahikoak eskaintzea bere eginkizunak ondo gauzatu ahal izateko.
- Merkataritzako kontratu bat sinatzea teknikariarekin, eta hilabetero ordainsaria ematea.
- Enpresa trebatzea marketin digitaleko estrategian
- Marketin digitaleko plana jarraitzea
- Jarraipen eta ebaluazio-bilerak izatea Ganberarekin.
- 9 hilabeteko iraunkortasun-konpromisoa
Ezagutzen dituzu nazioartekotzea babesteko gure programak?

ZABALDU
ETE (tamaina-murrizketarik gabe) eta enpresa berriei (startupak) zuzendutako programa. Enpresa berri horiek 2024ko urtarrilaren 1are ondoren eratutakoak izan behar dute eta nazioartekotze fase hasiberrian egon beharko dute. Halaber, haien fakturazioaren % 50 baino gutxiagok izan behar du jatorria esportazioetan.

PILOTU
Nazioarteko inbertsio publikoa duten proiektu pilotuetan Euskadiko enpresen parte-hartzea erraztera bideratutako programa, haien ospea, eta ondorioz, merkatu horietan enpresen barneratzea errazteko.