Nazioartekotzeko laguntza-programak
Basque Trade & Investmentek kudeatzen ditu Eusko Jaurlaritzak enpresen eskura jartzen dituen laguntza-programak guztiak. Finantzaketa-laguntza programa sorta zabala du: nazioarteko lehen urratsak egin nahi dituzten enpresentzako nahiz atzerrian ekoizpen-ezarpenari edo beste enpresen erosketari ekiten dioten hedapen faseko enpresentzako.
Halaber, Basque Trade & Investment eta Eusko Jaurlaritza erne daude beti enpresen beharrei erantzuteko ekimen jakinen bidez edo nazioarteko egoerari erantzuten dioten programen bidez.
Aurkitu behar duzun laguntza
ZABALDU
ETE (tamaina-murrizketarik gabe) eta enpresa berriei (startupak) zuzendutako programa. Enpresa berri horiek 2024ko urtarrilaren 1are ondoren eratutakoak izan behar dute eta nazioartekotze fase hasiberrian egon beharko dute. Halaber, haien fakturazioaren % 50 baino gutxiagok izan behar du jatorria esportazioetan.
SAKONDU
2014ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako enpresa berriei (startupak) eta nazioarteko maila handia duten ETE-ei (guztizko fakturazioaren % 50 baino gehiagoko esportazio-ehunekoa) zuzendutako laguntza-programa, esportazioaren % 25etik beherako balioak dituzten merkatuetan posizio lehiakorra hobetzeko xedez.

Ezagutu Euskadiko enpresarentzako beste laguntza batzuk
SPRI taldeak laguntzak eskaintzen ditu digitalizazioaren, ekintzaileatzaren, I+G-ren, berrikuntzaren, zibersegurtasunaren eta material ibilgetuko inbertsioaren alorretan.