Fabrikazio aurreraturako teknologiak

Zerbitzua eta espezialitatea

Ekoizpen aurreratuko teknologien sektorea Euskadiko dinamiko eta estrategikoenetakoa da, eta Estatuan sektore horretako enpresa-sarearen zatirik handiena Euskadin kokatzen da. Enpresen fakturazioa 1.700 milioi euro baino gehiagokoa da (estatu mailako fakturazioaren % 50), eta 7.500 langile inguru daude.

Euskadin 450 enpresa baino gehiago daude: makina-erremintarako atal, osagarri eta tresnen ekoizleak, industria-ekoizpenaren automatizaziorako hornitzaileak eta makina-erremintaren era guztietako ekoizleak, besteak beste. Sektoreak zenbait ezaugarri ditu: industria integratua da eta teknologia aurreratuak erabiltzen ditu, besteak beste, automatizazioa, robotika, fabrikazio aditiboa (3D inprimaketa), zibersegurtasuna eta industria-digitalizazioa. Era berean, inguruko sektore guztietan du presentzia, eta sektorearen ezagutza historikoa du, denbora luzea baitarama lurraldean.

I+G arloan

enpresa

lanpostu munduan

Euskadik ekosistema sendoa sortu du zentro teknologikoek, unibertsitateek eta industria-klusterrek osatuta. Zerbaitegatik du Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak (AFM gazteleraz) Donostian egoitza. Lankidetzan dihardute manufaktura-industriaren lehiakortasuna handitzeko irtenbide berritzaileak garatzeko eta ezartzeko.

Ekoizpen aurreratuak produktuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetu ez ezik, malgutasun eta pertsonalizazio handiagoa ere ahalbidetzen du ekoizpenean. Politika publikoak eta berrikuntzarako babes-programak gakoak izan dira Euskadin teknologia horiek ezartzea sustatzeko. 4.0 Industriako proiektuek eta ekoizpenean teknologia digitalak integratzeak aukera eman die Euskadiko enpresei mundu mailan ekoizpen aurreratuaren arloan lider gisa ezartzeko, eta ondorioz, nazioarteko merkatuetan lehiatzeko gaitasuna hobetzeko.

Ezagutu gure fabrikazio aurreratuko teknologien sektoreko kudeatzailea

Iker López

Gestor Sector de Tecnologías de Fabricación Avanzada
ilopez@basquetreade.eus

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN