Forjaketa eta galdaketa

Zerbitzua eta espezialitatea

Eraldaketa metalikoaren sektoreak tradizio luzea du Euskadin, eta lurraldearen industria-sektore bereizgarrietako bat da, atzerriko merkataritzarako orientazio handiarekin. Sektorea zenbait adarretan bereizten da: siderurgia, metalurgia, produktu metalikoen ekoizpena (egitura metalikoak, ontziak, metal-zurgintza) eta materialen eraldaketa (ijezketa, forjaketa, galdaketa), besteak beste.

Sektore horretan 1.000 enpresak baino gehiagok dihardute metalaren eraldaketan, eta 40.000 langile baino gehiago daude. Lehiakortasun-maila eta atzerrirako orientazioa handiak direla erakusten dute esportazio-datuek: ekoizpenaren % 70 inguru Frantzia, Alemania, Italia, Estatu Batuak eta Mexiko moduko merkatu gakoetara esportatzen da. Prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko berrikuntza teknologikoa eta 4.0 Industria aplikatu dituzte, eta hor ikusten da sektorearen lehiakortasun-maila handia.

Producción estatal radicada en Euskadi

empresas

empleos directos

Sektoreko enpresak merkatuaren eskarietara egokitzeko gaitasunagatik eta kalitate eta zehaztasunaren ikuspegiagatik nabarmentzen dira. Enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainen (ETEak) kopuru nabarmenak osatzen duten enpresa-ehun sendoaren presentziak aukera ematen du tokiko merkatuei zein nazioartekoei erantzuteko.

Era berean, eraldaketa metalikoa teknologia aurreratuen integrazioaz eta ekoizpen-prozesuen etengabeko berrikuntzaz baliatzen da. Ekoizpen aurreratuko tekniken erabilerak, 3D inprimaketak eta automatizazioak, esaterako, aukera eman die enpresei eraginkortasuna hobetu eta kostuak murrizteko. Gainera, zentro teknologiko eta unibertsitateekiko lankidetzak erraztu egin du sektorean lehiakortasuna sustatzen duten material berrien eta irtenbide teknologikoen garapena. Jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa ere lehentasun gakoak dira, eta ingurumenarekiko eragina txikitzeko eta baliabideen erabilera optimizatzeko ekimenak daude.

Ezagutu forjaketaren eta galdaketaren gure aditua

Mikel Zarraonaindia

Gestor Sector de Forja y Fundición
mzarraonaindia@basquetreade.eus

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN