Euskal enpresen ordezkariak Uruguai egun hauetan bisitatzen ari dira, Spri Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin dituzten aukerak eta ahalmenak ezagutzeko.
Hego Amerikako bigarren herrialde txikiena da Uruguai. Errepublika honek Euskadik baino biztanle apur bat gehiago ditu; hiru milioi biztanle. Hamarretik bat euskal jatorrikoa dela uste da, gehienak XIX. mendearen lehen erdian hasitako diasporaren ondorioz.
Mugikortasun jasangarria eta bere garapena Euskadiko enpresa eta industria sarerako interesguneetako bat da. Eta horregatik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRI Taldearen eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez, Uruguairako Aukera Bidaia – Opportunity Tryp- antolatu du. Helburua, “Movés” proiektua lehen eskutik ezagutzea, hura sustatzen duten erakunde publiko, finantza erakundeekin, eta lehen lizitazioak egiten hasi diren erakunde enpresekin lan-topaketak eginez.
Iturri berriztagarriak energia elektrikoaren sortze-matrizearen ehuneko 90a baino gehiago dira herrialde honetan, berotegi-efektuko gasen emisio oso txikiak sortuz eta petrolioarekiko mendekotasuna nabarmen murrizten lortzen duten energiak dira. Hamarkada honetan, Uruguaik ibilgailu elektrikoei sustapen-neurriak martxan jarri ditu erosteko zergen eta inportatzeko tasen arloan, baita energia hornitzeko azpiegitura egokiak ere.
‘Opp Trip’ honetan zehar, Lander Simulation and Training Solutions, Kapsch TrafficCom Transportation, Euskabea, eta Ormazabal, osatutako ordezkaritzak, intereseko potentzialtasunak identifikatzen eta baloratzen ditu. Misio honetan, Basque Trade & Investment-eko enpresa-zerbitzuen arduraduna, Maite Subinas; Euskadiren Argentinako enpresa-arduraduna-MERCOSUR, Roberto Caride; eta Gipuzkoako Ganberako Nazioartekotzeko zuzendaria den, Amaia Ferrok, lagunduko diete.
Basque Trade & Investment, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, euskal enpresak indartzen laguntzen du bere kanpoko proiekzioa bultzatuz eta erraztuz, esportazioak eta nazioartekotzea sustatzeko “nahierara” laguntza osoa emanez. Zure enpresak baliodun informazioa eta laguntza behar badu, jarri harremanetan gurekin