Select Page

Berriak

Edizio honetan Europako 16 herrialdetako proposamenak aurkeztu ziren 6 kategoria ezberdinetan lehiatzeko.

Europako saria lortzeko, lehenago Leioako (Bizkaia) enpresa hau euskal enpresen atalean saritua izan zen. Urrian BASOINSAk estatu mailako atala gainditu zuen, Ekologiarako Trantsizioa eta Erronka Demografikoaren Ministerioa’-ren ‘Fundación Biodiversidad’-ek egindako ebaluazioan. Bide honetan Basque Trade & Investment-en laguntza izan du, SPRI Taldearen Nazioartekotze agentziarena, hain zuzen ere.

Europako sari hori lortzeko bidean, Leioan kokatua dagoen konpainiak Euskadiko atalari dagokion saria irabazi zuen joan den maiatzean, eta Espainiako atalekoa urrian, Trantsizio Ekologikorako Ministeritzaren “Fundación Biodiversidad” ek antolatuta.

Saria Cundinamarca-n (Kolonbia) ingurumena eta ekologia hobetzeko lankidetzaproiektu batengatik jaso du, helburutzat Chicú ibaiaren ibarrak (Bogota ibaiaren ibaiadarra Tenjo udalerrian) 16 km eta 983.330 m2-ko eremu batean berreskuratu eta leheneratzea duelarik. Sari-emaile izan den epaimahaiak transferentzia metodologikoa nabarmendu du, leheneratze ekologikoan eta ibaisistemen kudeaketan, hain zuzen ere.

Basoinsarentzat “urte askotako eskarmentuari eta naturarekin neurri handiagoan bat egingo duen ekoingeniaritza baten bila aritzeko ahalegin aitzindariari egindako aitormena da; honek aukera ematen digu, besteak beste, klimaaldaketarekiko erresilientzia hobetzeko”.

Kolonbia munduko bioaniztasunaren herrialde ikoniko bat da eta bertan kokatutako proiektu baten bidez parte hartzea “gure proposamen berritzaileentzako erronka handia izan da, ibai-sistemen leheneratze ekologikoaren eta kudeaketaren kontzeptuak transferitzeko aukera eskaini diguna, puntako teknologia eta esperientziak aplikatuz. Tokian tokiko enpresei berrikuntza transferitzea eta biztanleriarekin batera erabakiak hartu ahal izateko gobernantza eta parte hartze prozesuak ere burutu ditugu. Gainera, proiektuak iraunkortasuna bilatzen du tokiko ekimenen eta ekoturismoaren bidez “, adierazi dute arduradunek.

Proiektu hau Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren lankidetzarekin (Basque Trade & Investment – SPRI) burutu zen, haren PILOTU izeneko tresnaren bidez, Tenjoko udalerria eta Cundinamarcako gobernuarekin lankidetzan; baita ACLIMA rekin ere, Euskadiko Ingurumen- klusterra. Nazioarteko lankidetzaren ildo horretan, Basoinsa bere garapen tresna propio batzuk nazioartekotzeko lanean ari da egun, hala nola EEIKO plataforma digitala, espezie inbaditzaileen kudeaketa eta kontrola helburu duena, mundo mailan orokortua dagoen beste arazo global bat delako.


Basoinsari buruz

Basoinsa ingurumen arloko aholkularitza eta zerbitzuetako euskal enpresa da, 35 urte baino gehiagoko esperientzia duena eta ingurune natural, industrial eta hiriko hainbat arlotan espezializatua. Egoitza nagusia Leioan (Bizkaia) dauka, eta bulegoak ditu Madrilen eta Perun. Diziplina anitzeko talde batek osatzen du, eskarmentu handikoa, euren bezeroen ingurumen beharrak konpontzeko gaitasun berriztatzaile, sortzaile eta konprometitua daukana.

Bere jarduera-esparruetako batzuk honako hauek dira: paisaiaren eta espazio naturalaren azterketak, ingurumenaren ebaluazioa, lurraldearen antolamendua, azterketa akustikoak eta atmosferikoak, azpiegitura berdea eta bioingeniaritza, ingurumenaren jarraipena eta lanen zuzendaritza, eta ingurumenaren geologia eta ikuskapena.

Azken urteetan berrikuntzaren aldeko apustua egin du teknologia aurreratuenak aplikatuz. Bere erronka berrien artean espezie inbaditzaileak, kontrol biologikoa, paisaia katalogoak, nazioartekotzea, ekosistemen zerbitzuak, klima aldaketa, kapital berdea, naturan oinarritutako konponbideak, ingurumen-sensorika eta teledetekzioa daude, baita ingurumenari buruzko informazioa RPAen bidez eskuratzea ere.