Select Page

Berriak

Japonian interesa duten euskal enpresei laguntzeko asmoz, eta herrialde honekin behar bezalako harreman eta loturak izanik, ‘Basque Trade and Investment / SPRI Taldea’ hainbat estrategia eta ekintza-bide lantzen ari da duela urte batzuk hona.

Oraingoan, enpresen girora loturak sortu eta ‘Greater Nagoya’ eremuko enpresekin negozio-bideak zabaltzeko aukera interesgarria aurkeztuko dugu. ‘Greater Nagoya’ Tokio eta Osaka arteko eskualde ekonomiko eta industrial nagusia da; besteak beste, Toyota, Honda, DMG Mori, Mazak, Mitsubishi, Kawasaki, Toray eta Toshiba enpresak bertan sortuak dira.

Lotura eta hurbiltze hauek errazteko, BasqueTrade eta ‘Greater Nagoya Iniciative’ (GNI), Japoniako eta Euskal Herriko enpresen arteko B2B ekintzak, kontaktuak eta biltzarrak antolatzeari ekin diote.

Foru erabilgarri eta praktiko honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da azaroaren 9an izango den online bidezko aurkezpenean harpidetzea. Greater Nagoya Areako zenbait ordezkarik forurako hautatutako Japoniako enpresen produktuak/gaitasunak aurkeztuko dituzte. Aurkezpen hau aurrerago ikusi ahal izango da ekitaldiaren webgunean.

Interesa duten pertsonek edota enpresek hementxe dute beharrezko informazioa:

ONLINE FORUKO AURKEZPENA

  • Azaroak 9   10:00-11:00
    Foruaren aurkezpena: Greater Nagoya Area eta hautatutako Japoniako enpresen produktuen/gaitasunen aurkezpena.
  • Azaroaren 10etik abenduaren 3ra arte
    Forua zabalik egongo da, online.

Aurretiazko harpidetza: urriaren 15etik aurrera:
http://greaternagoya.org/en/basque_country-greater_nagoya/greater_nagoya/

 

BUSINESS MATCHING MEETINGS

  • Azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte
    B2B biltzarrek ingelesa-japoniera itzulpenak izango dituzte dohain..

Inscripción previa: a partir del 10 de noviembre,
http://greaternagoya.org/en/basque_country-greater_nagoya/greater_nagoya/


JAPONIAKO ENPRESA-TIPOLOGIA

  • Japoniako 10 enpresa hautatu ditu GNIk.
  • Teknologia bereizgarria duten enpresak dira, edota ekoizpen edo norbere produktuan goren mailakoak.
  • Enpresa hauen bezeroek, besteak beste, automozioa, aeronautika, makina-erreminta eta ekipamendu medikoa bezalako sektoreetan dihardute.
  • Enpresa bakoitzaren fitxa eskuragarri dago, hauen balore-proposamena eta interesak ulertzeko. (behean atxikirik ikusi)
    (PDF descarga)


Edozein zalantza eta galdera izanez gero, zuzenean kontakta daiteke Mikel Zarraonaindiarekin:

mzarraonaindia@basquetrade.eus / Tlf. +34 664 202 231

Era berean, Japoniako ‘Mundura Begira’ 2021 ekitaldiaren saltokian arreta pertsonala jaso ahal izango da. Ekitaldi hau azaroaren 10ean eta 11n ospatuko da Bilbon, Euskalduna Jauregian
Mundura Begira – Mundura Begira (spri.eus)

ENPRESEN FITXAK
211028-BasqueTrade-Greater-Nagoya-IRF_Company-Sheets-info

FORUKO ESKUORRIAK
211028-BasqueTrade-Greater-Nagoya-IRF2021Flyer