Select Page

Berriak

Ekitaldiaren formatua %100ean online izango da otsailaren 7tik 11ra. Europako kanpo ekintzaren 2021-2027 urte anitzeko egitarauaren aurkezpen-jardunaldia izango du otsailaren 10ean, goizean. Era berean, enpresa partehartzaileek B2B bilerak izan ahalko dituzte euren artean.

Enpresa Lizitatzaileen VI. bilera antolatu dute Basque Trade & Investment, SPRI Taldeko Nazioartekotzerako Euskal Agentziak, Instituto de Comercio Exterior (ICEX) institutuak eta enpresen nazioartekoratzea sustatzen duten hainbat erakunde autonomikok. Nazioarteko lizitazio publikoen merkatuan interesa duten enpresak bilduko dira.

 

NEGOZIO AUKERAK

‘Europe Global’ da finantzatzaile nagusia, Europar Batasunaren Kanpo Ekintza sustatzen duen Instrumento de Apoyo a la Preadhesión (IPA III) deiturikoarekin batera. Ia 70.000 milioi euro zuzenduko dira EB-eko kanpoko hainbat programarako. Programa hauen artean nabarmentzen dira garapen ekonomiko jasangarrikoak, ingurugirokoak eta klima-aldaketarenak.

Otsailaren 10aren goizean zehar Europar Komisioko ofizial nagusiek Asian, Afrikan, Latinoamerikan, Kariben, Balkanetan, Ekialde Hurbilean eta Turkian instrumentu honekin ekiteko eginkizunak aurkeztuko dira. Europar Komisioaren kontratazio publikorako gida berriaren berrikuntzak eta Garapen Jasangarrirako Europar Fondoaren euskarriak eta bermeak aurkeztuko dira.

 

B2B BILERAK

Era berean, ekimenak enpresen esku utziko du otsailaren 7tik 11ra bitarteko aste osoan zehar B2B bilerak egiteko aukera.

Bilera horietan enpresa partehartzaileek euren artean komunikatzeko plataforma bat izango dute. Interes komunak, gaitasun gehigarriak eta batasunak aurkitu ahal izango dituzte euren lizitazioen lehiakortasuna areagotzeko partzuergoak ezartzeari esker.

Lehenbizikoz, estatu barruko enpresez gain, Belgika eta Frantziako enpresek ere parte hartuko dute.

 

SEIGARREN EDIZIOA

Enpresa Lizitatzaileen urteroko bilerak, enpresen nazioartekotzera zuzendutako estatu osoko entitate publikoek elkarrekin egindako lanaren fruitu dira, Instituto de Comercio Exterior (ICEX) institutuak koordinatuta.

Haien artean honakoak daude: Basque Trade & Investment/Nazioartekotzerako Euskal Agentzia; ACCIÓ, Agència per la Competitivitat de l’Empresa; ASTUREX, Promoción Exterior del Principado de Asturias; Cámara de Comercio de España; Extenda. Agencia Andaluza de Promoción Exterior; Extremadura Avante; Instituto para la Competitividad Empresarial, ICE – Junta de Castilla y León; IPEX, Instituto de Promoción Exterior de Castilla-La Mancha; IVACE, Instituto Valenciano de Competitividad Empresarial; SODERCAN, Sociedad para el Desarrollo de Cantabria; eta Tenerife Licita, la Cámara de Comercio, Industria, Servicios y Navegación de Santa Cruz de Tenerife.

 

Programa provisional:

9:00 BIENVENIDA BASQUE TRADE
9:15 Introducción: Acción Exterior
de la UE 2021-27
INTPA.D.3 Coordination and oversight
of Financing Instruments
9:30 Presentación Global Gateway
9:50 PRAG INTPA   R.4 Legal Affairs
10:10 África INTPA A – Africa
10:30 Vecindad Sur y Turquia NEAR B – Neighbourhood South and Turkey
10:50 Vecindad Este NEAR C – Neighbourhood East and Institution Building
11:10 Balcanes NEAR D – Western Balkans
11:30 PAUSA CAFÉ
11:40 América Latina y Caribe INTPA B – Latin America and The Caribbean;
Relations with all Overseas Countries and Territories
12:00 Asia INTPA C – Middle East, Asia and Pacific
12:20 Apoyos y garantías Fondo Europeo
de Desarrollo Sostenible FEDS+
INTPA E.4 External Action Guarantees
12:40 Programas europeos descentralizados
(AECID – COFIDES)
12:45 CIERRE de SESIÓN BASQUE TRADE

 

info+: EmpresasLicitadoras.eus