Select Page

AHOLKU Programa

Ukrainako gerrak eragindako zehapen ekonomikoen eragina jasan duten euskal enpresentzako laguntzak

Ukrainako gerrak ezarritako zehapen ekonomikoek eta zigorrek eragindako merkataritza-zailtasunak arintzeko, Aholku 2022 laguntza-programa jarri da abian, zailtasun ekonomiko eta operatibo hauei aurre egiteko euskal enpresek behar dituzten lege-aholkularitzako jarduerak diruz laguntzeko.

Horrela, industriarekin zerikusia duten euskal enpresei beharrezko baliabideak eskaini nahi dizkiegu, lege-aholkularitza adituaren jarduerak kontratatu ahal izateko, zehapenen ondorioak arindu ahal izateko, beren jarduera ahalik eta gorabehera txikienekin garatzen jarrai dezaten erraztuz.

Murriztu nazioarteko zehapen ekonomikoek zure enpresarentzat izan ditzaketen ondorioak.

ESKAINTZEN DIZUGU

Adituen lege-aholkularitzako gastuetarako itzuli beharrik gabeko diru-laguntza.

  • Onartutako aurrekontuaren % 50 arte, 10.000 € gehienez enpresa bakoitzeko.
  • Nazioarteko zuzenbidea, merkataritza-zuzenbidea, lan-zuzenbidea eta aholkularitza juridiko aditua bezalako gaietarako aholkularitza gastuak barne hartzen ditu, Ukrainako gerra-egoerak eragindako ziurgabetasuna, oztopo administratiboak eta gainerako arazoak arintzeko.
  • Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da enpresa bakoitzeko, eta diruz lagundutako ekintzak otsailaren 24tik deialdi hau amaitzen den egunera bitartean egin beharko dira.

BETEKIZUNAK

  • Enpresa industrial edo industriarekin erlazionatutako eta euskadin kokatzen diren edo bertan produkzio gune bat duten enpresa txiki eta ertain (ETE) eta enpresa handientzat.
  • EBak Errusiari eta Bielorrusiari ezarritako zehapen ekonomikoen edo Errusiak EBari ezarritako kontrasanzioen eraginpean izatea.
  • Gatazkan zuzeneko edo zeharkako jatorria duten hornidura-kateko etenaldi fisikoen eraginpean izatea.

Araudi osoa kontsultatu

ZALANTZAREN BAT DAUKAZU?

Utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Murriztu nazioarteko zehapen ekonomikoek zure enpresarentzat izan ditzaketen ondorioak.