SAKONDU Programa
Euskal enpresen nazioarteko lehiakortasuna hobetzeko laguntzak
SAKONDU programa beraizik zuzentzen zaie EAEn kokatuta dauden eta oso nazioartekotuta dauden enpresei, eta helburutzat dauka merkatuak dibertsifikatzea, sostengarritasuna txertatuz nazioartekotze-estrategiaren barruan
Zure enpresaren nazioartekotzea sakondu
Hasiera data: 2024-05-28
Amaiera data: 2024-07-15
Eskaintzen dizuguna
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gastuen %50eraino ordaintzeko, 45.000€ko, honakoetarako:
- Kanpoko aholkularitza kontratatzen nazioartekotze-estrategia prestatzeko.
- Atzerriko ezarpen produktibo eta komertzialekin lotutako gastuak ordaintzen.
- Jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuak
- Prospekzio-bidaiak eta alderantzizko Misioak
- Sustapen- eta publizitate-materiala
- Azoketan parte hartzea
- Atzerriko operazioak egingo dituzten langileak aukeratzea.
Betekizunak
- Dagoeneko nazioartekotuta dauden euskal startupak, mikro-enpresak eta ETEak, nazioarteko estrategia sendotu nahi dutenak
- % 50etik gorako esportazio-jarduera, baina xede-merkatua esportatutako guztiaren % 25 baino gutxiago suposatzen duen enpresentzat Zure enpresaren jarduera esportatzaileak ez badu guztizko negozio kopuruaren %50 gainditzen, ZABALDU Programan parte hartu dezakezu
Galderarik al duzu?
Utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Zure enpresaren nazioartekotzea sakondu
Hasiera data: 2024-05-28
Amaiera data: 2024-07-15