Select Page

PILOTU programa

Laguntzak nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetarako

Laguntzak ematen ditugu nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak egiteko eskala txikienean, helburu honekin: aztertzea komeni ote den irabazi ukigarriak sor ditzakeen Inbertsio Publikoko Proiektu (IPP) bat egitea atzerrian.

Zure enpresaren nazioartekotzea sakondu

Eskaintzen dizugu

Proiektua martxan jartzeko gastuak ordaintzeko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza.

  • Inbertsioaren %51eraino, 50.000€-ko mugarekin
  • Bere baitan hartzen ditu proiektuaren diseinua, inplementazioa, eta emaitzak lortu eta aztertzea, erreplikatzeko modukoa ote den jakiteko.
  • Eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra garatzeko laguntza jasoko du, baina bi eskaera aurkeztu daitezke enpresa bakoitzeko, lurralde eta proiektuko eskaera bakar baten mugarekin.

Betekizunak

  • 250.000 €rainoko inbertsio proiektuak, diruz lagundutako gastuak ebazpena eman eta gehienez ere 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dira.
  • Euskadiko mikro-enpresak, enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta enpresa handientzat.
  • Akordio bat sinatuta izatea proiektua garatzeko eskumena duen organismo publiko batekin.
  • Proiektua garatzeko eskumena duen atzerriko organismo publikoak proiektuko kostuaren %49ko finantzatu beharko du gutxienez.

Araudi osoa kontsultatu

Zalantzaren bat daukazu?

Utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zure enpresaren nazioartekotzea sakondu