Select Page

Berriak

Hitzarmen horren bidez ezabatu egingo dira EBtik Mercosur-erako esportazioen gaineko muga-zerga gehienak; ondorioz, EBko enpresa gehienak lehiakorragoak izango dira, urtean 4.000 milioi euro aurreztuko baitituzte muga-zergetan. EBko sektore industrialei dagokienez, hitzarmenak bultzatu egingo ditu orain arte muga-zerga handiak ordaindu behar izan dituzten EBko produktuen esportazioak: autoak (muga-zerga: %35), autoen osagaiak (%14-18), makinak (%14-20), produktu kimikoak (%18raino), produktu farmazeutikoak (%14raino), arropa eta oinetakoak (%35) edo puntuzko ehunak (%26). Mercosur-en esportazioen gaineko muga-zergen murrizketa hori onuragarria izango da baita ere EBko nekazaritza eta elikadura sektorearentzat: txokolateak eta gozogintza (%20), ardoak (%27), likoreak (%20-35) eta freskagarriak (%20-35). Hitzarmen horri esker, EBko esnekiak (gaur egun %28ko muga-zerga dutenak), eta bereziki gaztak, zergarik gabeko kuotetan sartu ahal izango dira Mercosur-en. Era berean, Mercosur-eko herrialdeek lege-bermeak ezarriko dituzte inork ez ditzan imitatu adierazpen geografikoak (AG) dituzten goi-mailako kalitateko Europako 357 produktu (elikagaiak eta edariak).

Alderdi biek, orain, adostua duten testuaren berrikuspen legal bat egingo dute hitzarmenaren amaierako bertsioa lortzeko. Batzordeak EBko hizkuntza ofizial guztietara itzuliko du hitzarmena eta gero aurkeztu egingo die hala EBko estatu kide guztiei nola Europako Legebiltzarrari, onartua izan dadin.

Informazio gehiago hemen:
http://europa.eu/rapid/press-release_IP-19-3396_en.htm
http://trade.ec.europa.eu/doclib/press/index.cfm?id=2040&title=Key-elements-of-the-EU-Mercosur-trade-agreement