Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

EB MERCOSURREN lau bazkide sortzaileekin (Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai) merkataritza askeko akordio bat negoziatzen ari da, bi eskualdeen arteko Elkartzeko Akordioaren parte gisa. Venezuela 2012tik da MERCOSURREKO kide eta merkataritzako negoziazioetan behatzaile lanetan ari da. EBren eta MERCOSURREN arteko gaur egungo merkataritza-harremanak 1999an indarrean jarri zen akordio batean oinarritzen dira, EE-MERCOSUR Eskualdearteko Lankidetzako Esparru Akordioan. Gainera, EBk eta MERCOSURREKO kide diren herrialdeek merkataritzarekin lotutako aldebiko lankidetzako esparru-akordioak ere badituzte.

Akordioaren oraingo egoera

Negoziazioak martxan daude. Azken negoziazio-txanda Montevideon izan zen, 2018ko abenduaren 10etik 13ra. Gaur egungo negoziazioek honako arlo hauek barne hartzen dituzte:

Aduana-zergen eskubideak

Negoziazioen bidez aduana-zergen eskubideak ezabatu nahi dira funtsezko sektore hauetan: motordun ibilgailuak eta ibilgailuen piezak, makinak eta farmaziako produktuak, baita ehungintzan ere –esportazioak txikiak dira, tarifa altuen ondorioz–.

Muga-zergak ez beste oztopoak

Bi alderdiek beren aduana-prozedurak sinpletuko dituzte eta erregelamendu teknikoen eta arauen esparruko lankidetza handituko dute.

Zerbitzuen merkatua

MERCOSURREK bere zerbitzuen merkatua modu mugatuan bakarrik ireki die MMAko beste kide batzuei. Akordio honen bidez, MERCOSURREKO herrialdeei zerbitzu ematen dieten Europako enpresentzako oztopo handiak jorratuko lirateke. Hala, MERCOSURREKO herrialdeetan zerbitzuen merkatua irekiko litzateke eta legearen aldetik segurtasun handiagoa emango lieke.

Kontratazio publikoa

MERCOSUR ez da Kontratazio Publikoari buruzko Alderdi Anitzeko Akordioko kidea. Horrek esan nahi du bere kontratazio publikoko merkatuaren zati handiena, neurri handi batean, itxita dagoela EBko enpresentzat. MERCOSURREKO enpresek gaur egun EBko kontratuak eskuratu ditzakete eta, akordio honen bidez, EBko enpresek MERCOSURREKOAK eskuratzea ahalbidetu nahi da.

Garapen jasangarria

Bai EBk bai MERCOSURREK Klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioa ezartzeko konpromisoa hartuko dute eta merkataritzari eta garapen jasangarriari buruzko atal bat eranstekoa. Era berean, pertsonen lan-eskubideak eta ingurumenaren babesa indartzea eta enpresak arduraz jokatzera animatzea da helburua.

ETEak

Akordioaren helburua EBko enpresei onura egitea da, edozein tamainatakoak direla ere; bereziki, ETEei. Inportatzeko betebeharrei eta ETEei mesede egingo dieten lehentasunezko merkataritza-akordioei buruzko informazioa erraz eskuratzeko online plataforma bat sortuko da.

Informazio gehiago