Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Akordioaren oraingo egoera

EBk eta Singapurrek 2010ean abiatu zituzten merkataritzaren eta inbertsioen arloko negoziazioak. Negoziazio horiek burutu dira eta sinatutako akordioak Europako Parlamentuari aurkeztu zaizkio, onarpena eman diezaien. Akordioan honako hau aurreikusten da:

Aduana-zergen eskubideak

Singapurrek EBko produktu batzuei oraindik aplikatzen zaizkien muga-zerga guztiak ezabatuko ditu eta EBko gainerako produktuetarako aduana-zergarik gabeko sarbideari dagoen bezala eusteko konpromisoa hartuko du. Singapurretik datozen inportazioen % 80 baino gehiago aduana-zergen eskubiderik gabe sartuko dira EBra. Gainerakoen kasuan, EBren muga-zergak 3 urtetik 5era bitarteko epean ezabatuko dira.

Muga-zergekin zerikusirik ez duten oztopo teknikoak

Akordioan ez da kontzesiorik egiten osasun, segurtasun eta ingurumen arloetan, baina EBren eta Singapurren arteko merkataritzan aduana-zergekin zerikusirik ez duten oztopoak sortzen dituzten funtsezko sektore batzuetako erregelamendu-ezberdintasunak aztertzen dira.

Zerbitzuen merkataritza

Akordioak zerbitzu sorta zabal bati ere merkaturako sarbidea ematen dio. Singapurrek EBko telekomunikazioetako, ingurumen-zerbitzuetako, ingeniaritzako, informatikako eta itsas garraioko enpresen jarduerak ahalbidetuko ditu. Gainera, presentzia komertziala izan nahi duten enpresei aukera berriak eman eta merkaturako sarbidea erraztuko die akordioak.

Kontratazio publikoa

Singapur eta EB dagoeneko MMAren Kontratazio Publikoari buruzko Akordioko kideak dira. Gainera, merkataritza-akordioan lizitazio-prozesua hobetzeko eta sinpletzeko konpromisoa hartu dute, baita parte hartzeko aukera ematen duten kontratu publikoen kopurua handitzekoa ere.

Jabetza Intelektualeko eskubideak

Bai EBk bai Singapurrek dagoeneko jabetza intelektualeko eskubideak babesteko eta betearazteko sistema modernoak dituzte. Merkataritza-akordioak sendotu egiten ditu eta betearazteko oinarrizko arauak ezartzen ditu, baita mugan betearazteko ere. Gainera, Singapurrek adierazpen geografikoen (AG) gaur egungo sistema indartzea adostu du. Horretarako, erregistro-sistema bat sortuko du Singapurren, eta horri esker, produktu batzuek EBn dutenaren pareko babes-maila izango dute.

Garapen jasangarria

Akordioan, merkataritzak ingurumenaren babesa eta garapen soziala babestea bermatzeko atal zehatz eta lotesle bat sartzen da.

Informazio gehiago