Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Basque Trade & Investment Agentziak “Berrikuntzako Erosketa Publikoaren” Nazioarteko Behatokia abiarazi du

Basque Trade & Investment-ek (SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak) abiarazi duen Erosketa Publiko Berritzailearen Nazioarteko Behatokiari esker, aurrerantzean euskal enpresak errazago iritsiko dira nazioarteko lizitazio publikoetara.

Erosketa Publiko Berritzailea (EPB) jarduera administratibo bat da, berrikuntza sustatzen duena kontratazio publikoaren bidez. Asmoa da merkatura lehenengoz iristen diren ondasun eta zerbitzu berritzaileak eskuratzea; bitarteko bat da, erakunde lizitatzaileek enpresen eskura jarri dutena, enpresek konponbide berritzaileak garatu ditzaten. Aukera paregabea da erronka berritzaileei ekiteko, horrek berekin dakartzan arriskuak gutxituz.

Erakundeek berrikuntza sustatzeko tresna eraginkor gisa baliatzen dute sistema hori. Hala, erosketa publikorako aurrekontuaren portzentaje bat bideratzen dute organismo horiek detektatutako beharrei erantzun diezaieketen proiektu berritzaileetara. Hauek dira helburu nagusiak:

  • Zerbitzu publikoak hobetzea ondasun edo zerbitzu berritzaileak eskuratuz.
  • Enpresa arloko berrikuntza sustatzea.
  • Berrikuntzaren nazioartekotzea bultzatzea, tokiko merkatu publikoa erreferentziazko bezero bihurtuz.

Basque Trade & Investment-ek, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, proiektu pilotu bat abiarazi du EPBk Europar Batasunaren esparruan eskaintzen dituen aukerak monitorizatzeko eta euskal enpresei horien berri emateko. Monitorizatutako proiektu gehienak Osasunaren eta, besteak beste, Energiaren sektoreetakoak dira.

Interesatuta dauden enpresa eta profesionalak jar daitezela gurekin harremanetan helbide honetan: acastro@basquetrade.eus

 

Resumen oportunidades CPI Europeas abiertas (Agosto 2021)
Observatorio Internacional (Erderaz)

210830-bti-fichas-proyectos-europeos