Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak ireki ditu euskal ETEei atzerrira irteten laguntzeko programak. Zabaldu eta Sakondu programek 3.000.000 eta 800.000 euroko aurrekontuak dituzte, hurrenez hurren.

Programa horien bidez laguntza emango zaie, batetik, oso nazioartekotuta dauden enpresei presentzia gutxi edo batere ez duten merkatuetan sartzeko eta, bestetik, laguntza emango zaie gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzeko eta nazioartekotze prozesuan zehar garapen jasangarria sustatzeko.

Hala, Sakondu programaren onuradun izan daitezke guztizko fakturazioaren % 50etik gorako esportazioak dituzten ETEak, baldin helburutzat badituzte merkatu haiek zeintzuetan beren negozio-zifra ez den iristen beren guztizko esportazioen % 25era. Aldiz, Zabaldu programaren onuradun izan nahi duten konpainiei eskatzen zaiena da beren esportazioek ez dezatela gainditu eskaera aurkeztu aurreko urteko fakturazio osoaren % 50.

Sakondu programako dirulaguntzen bidez ordaintzen zaizkie enpresei behar duten aholkularitza estrategiko eta operatiboa, patenteak eta markak erregistratzeko gastuak, azoketan erakusle gisa parte hartzeko kostuak, eta prospekzio, publizitate edo harreman publikoetarako bidaiak. Eskatzaileek bi eskaera egin ahal izango dituzte gehienez deialdi bakoitzean, eta dirulaguntzak onartutako gastuaren % 40rainokoak izango dira, gehienez 45.000€ enpresa bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da, edo bestela, funtsak agortzen direnean.

Bestalde, Zabaldu programako dirulaguntzekin ordainduko dira: aholkularitza, nazioartekotze plan bat, patenteak eta markak erregistratzeko kudeaketa-gastuak, azoketako parte-hartzea, eta prospekzio-bidaiak eta bestelako sustapen gastuak (publizitatea, harreman publikoak edo hedapen-materiala). Enpresa bakoitzak hiru eskaera aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta dirulaguntza onartutako gastuaren % 40rainokoa izango da, 45.000 euroko mugarekin enpresa bakoitzeko. Kasu honetan ere eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da, edo bestela, funtsak agortzen direnean.