Muga-zergen helpdesk-a
Munduko azken tarifa-aldaketei buruzko zalantzak dituzu?
AEBn egin berri dituzten arantzelen aldaketek zuzeneko inpaktua izan dezakete nazioarteko zure estrategian. Horiei aurrea hartzen, egokitzen eta segurtasunez erabakiak hartzen laguntzeko, Basque Trade & Investmentek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jarri du zure esku, eta AEBko, Mexikoko eta Kanadako bulegoetatik eta Adimen Lehiakorreko taldetik jasoko duzu laguntza.
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.
Dei iezaguzu 944 037 160 zenbakira edo bidali zure kontsulta.

AEBko arantzelen politika berriari buruz dituzun zalantzei erantzungo diegu
Galdeiguzu nahi duzuna galdetegiaren bidez eta azkarren erantzungo dizugu.
"*" indicates required fields
Merkataritza-defentsa Mekanismoa
Industriaren Defentsarako Taldeak, Imanol Pradales lehendakaria buru zuela, 2.150 milioi euroko neurri-sorta iragarri zuen apirilaren 9an, hiru ardatzetan banatuta, erronka ekonomikoei aurre egiteko eta Euskadin enplegua babesteko, Trumpen Administrazioak muga-zergak ezartzeko neurriak abian jarri ondoren.
Jarduera-ardatzak
Zure produktuei aplikatzen zaizkien arantzelak jakin nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Halaber, Europako Batzordeak enpresa guztien eskura jartzen duen Access2Markets plataforma doakoa ere kontsulta dezakezu.

Kontsultatu gure albisteak eta txostenak
Zabaldu+ 2026k laguntza bakarrean biltzen du ETEen nazioartekotzeari emandako babes guztia
Zabaldu+ laguntzak Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programen helburuak eta…
Eusko Jaurlaritzak Bavariarekin duen lankidetza indartu du V Bavarian Semiconductor Congress-en
Hubert Aiwanger Bavariako lehen ministrorde eta Ekonomia, Eskualde Garapen eta…
Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan
Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX…



