Additout enpresak adimen artifizialean oinarritutako sistema bat sortu du Dublingo unibertsitate garrantzitsuenerako

Additout euskal enpresak UCD Dublingo unibertsitate nagusia osatzen duten pertsonei arreta emateko zerbitzu berri bat jarri berri du martxan. Bertan, 40.000 pertsona inguru bizi dira, ikasleen eta langileen artean. Bizkaiko Teknologia Parkean (Zamudio) kokatuta dagoen enpresa bizkaitarrak hizkuntza naturala ulertzeko sistema bat erabili du, zeinak hainbat hizkuntzetan era guztietako galderei erantzuna ematen laguntzen duen, arazoak konpontzeko eta informazioa … Read more

Txostena: Automobilgintza Argentinan

Urteko lehen seihilekoa amaituta, industriako aldagai nagusien portaerak zeinu negatiboekin jarraitzen du, handizkako salmentek izan ezik; izan ere, horiek motorizatu egin ziren gobernu nazionalak duela gutxi abiarazi duen “Ekaina 0km1 Plana” abian jartzearen ondorioz. Handizkako salmentei dagokienez, ekainean 36.501 ibilgailu merkaturatu ziren, aurreko maiatzean baino % 30,6 gehiago, eta iazko hil berean baino % 34,1 … Read more

Uruguaik ?Amurrio Ferrocarril? enpresari esleitu dio trenbideetako ekipo modernoen hornikuntza

  Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta Montevideoko portua lotuko dituen “Trenbide Zentrala” proiektu estrategikorako   Euskadin badago trenbideen sektorearekin lotura estua duen eremu geografiko bat, Aiarako Harana, eta haren bihotzean, Amurrion, dago Amurrio Ferrocarril y Equipos enpresaren egoitza. Enpresa hori sektoreko jardueraren enbaxadore onenetako bat da eta trenbideetako goi-mailako teknologian … Read more

Automozio sektoreko euskal enpresek euren eskaintza aurkeztu diote Alemaniako fabrikatzaile bati Mexikon

Mexikoren, Estatu Batuen eta Kanadaren arteko merkataritza libreko akordio berria (TMEC) sinatu izanak mugatu egin du merkataritza libreko gune horretara kanpotik sar daitezkeen automozioko osagai eta ibilgailuen kopurua. Eszenatoki komertzial berri horretan, sektoreko enpresa asko ahaleginetan dabiltza eskualdean duten hornitzaile-katea osatzeko.   Mexikon lan egiten duten automozioko osagaien hogei bat euskal enpresarekin eta zerbitzu- eta … Read more

Errusiako automobilgintzari buruzko txostena: Atzeraka doan merkatu baten aukerak

Desazelerazioa gorabehera, automobilgintza da Errusiako Federazioaren industria-sektore nagusietako bat. Errusiako ibilgailu-merkatuan geldialdia nabaria da. 2019an, ekoizpena %2,5 murriztu zen, 1,3 milioi unitatera jaitsiz, eta barne-merkatuak ez du 2 milioi unitate gainditzen. Joera negatibo hau areagotu egin da atzerriko fabrikatzaileen plantak ixtearekin eta inbertsio-kontratu bereziek (SPIC) sortutako ziurgabetasunarekin, hau da, inbertitzaileentzat tresna estrategiko nagusietako bat. COVID-19aren … Read more

COVID-19ari buruzko asteroko txostena herrialdeka. Inpaktu ekonomikoari buruzko datuak, neurriak eta murrizketak.

BasqueTrade & Investment agentziako lantaldeak informazio baliagarria ematen du COVID-19ak beste herrialde batzuetako ekonomian, bereziki guk presentzia daukagunetan, duen inpaktuari buruz. Hala, Covid-19ari buruzko asteroko txostenek azaltzen dute gaitzak nolako inpaktua izan duen ekonomian, industria-sektoreetan eta zerbitzu nahiz finantza-sektorean, bai eta herrialde desberdinek nolako euste-neurri ekonomikoak eta murrizketak aplikatu dituzten. Datu horiek astero eguneratzen dira, … Read more

Singapurren gidabaimena lortzeko euskal simulagailuak

Singapurreko hiri-estatuan gidatzeko baimena eskatzen duten pertsonek zenbait proba egin beharko dituzte Euskadin sortutako simulagailuetan, azken azterketa praktikoa egin aurretik. 375 simulagailu mundu osoan zehar dituen Lander Simulation & Training Solutions enpresa donostiarraren erantzunak aukera eman du Asiako hiriko Zirkulazio–Poliziaren araudi berria betetzeko. Araudi horrek trafiko-simulazioetan parte hartzera behartzen du orain, etorkizuneko gidariak errepidera irten aurretik.  2019an proba pilotu bat egin zen, gidaria trebatzen dituzten hiru zentroekin: Comfort Delgro Driving Center, Singapore Safety Driving Center eta Bukit Batok Driving Center. 2019ko abendutik … Read more

?Ming Da Consulting?: Txinan konfiantza, merkataritza akordioak eta aliantzak sortzeko zubia

Deustuko Unibertsitatearen ‘Innogune’ eraikinak, Donostian, balio erantsi handiko ekimen ekintzaileak hartzen ditu: horietako bat, ‘Ming Da Consulting‘, Angela Yun Xuk bere hirian, Suzhoun, pilatutako esperientziatik sortu zen, non erbesteratutako profesionalei eta enpresei prestakuntza eta laguntza eman zien txinatar hizkuntzan, kulturan eta protokoloan: “Nire aurreko esperientziaz baliatuz, ikusten nuen askoz gauza gehiago egin zitezkeela euskal eta … Read more

Automobilgintza sektorearen gakoak Tailandian: ASEANerako sarbidea hub finkatu batetik

Tailandia bihurtu da Hego-ekialdeko Asiako ibilgailu ekoizle eta esportatzailerik handiena, eta gaur egun dago munduko ekoizpen-rankingean 11. postuan, baita OECDtik kanpoko hirugarren esportatzaile nagusia ere. Herrialdeak hub industrial eta logistiko gisa jokatzen du ASEAN eskualde osoan, OEM nazioartekoen inbertsio garrantzitsuak erakarriz ?batez ere japoniarrak? eta balio-kate integratu, garatu eta esportatzaile sendoa eraikiz. Urtero 2 milioi … Read more

Virtualwareren errealitate birtualeko teknologia General Electric Hitachiren zentral nuklearren simulazioetan erabiliko da

Virtualware euskal enpresak bere errealitate birtualeko aretoen teknologia erabiliko du General Electric Hitachiren erreaktore nuklearren erregai mugimenduaren simulazioetan. Hiru urtez patentatutako hardware sistema garatu dute Basauriko egoitzan eta, multinazionalarekin urtebetez lan egin ondoren, nazioarteko proiektu honek hurrengo hilabeteetan AEBetan lehen instalazioa egitea aurreikusi du.  Lankidetza honek Bizkaiko konpainiaren VIROO teknologia erabiltzen du, eta pertsonak ingurune kontrolatu batean trebatzeko eta entrenatzeko beharrezkoak diren hardwarea eta softwarea barne hartzen ditu, Kasu honetan, berrikuntza honen erabiltzaileak erreaktore nuklearren erregaia manipulatzeaz arduratzen direnak dira. Prozesu konplexu horretan hainbat profesionalek parte hartzen dute aldi berean. Areto hauek simulazioan murgiltzea ahalbidetzen diete, errealitate birtualaren bidez, erabiltzaile bat baino gehiagori eta eskala errealean (1:1), GE Hitachirentzat funtsezkoa den xehetasuna.  Sortu den aretoan, simulazioa egiten ari den pertsonarentzako sentsoreak alde batera utzita, erreaktorean manipulatu behar duten ekipoaren erreplika fisiko bat ere egongo da. Kopia fisiko hori entrenamenduetarako sortutako ingurune birtualari lotuta egongo da, eta horrek nolabait ingurune birtuala eta erreala ‘bateratzea? lortuko du. Horri guztiari esker, Virtualwarek adierazi duenez, “arriskuak murriztu daitezke, zereginaz arduratzen diren profesionalak hobeto prestatuz, eta, aldi berean, entrenamendu-kostuak murriztuz“.  Errealitate birtualeko gela mugikorra  “Prozesu nuklearretan entrenatzeko simulagailuen hurrengo belaunaldia da hau, gure taldea eta gure bezeroena trebatzea eta entrenatzea ahalbidetuko diguten simulagailuak“, adierazi du Ricardo Moreno Europako GE Hitachi taldeko presidenteordeak. Proiektuaren lehen zatiaren instalazioa aurtengo martxoaren amaierarako aurreikusita zegoen, baina Covid-19 gaixotasunak eragindako pandemiak kronograma aldatu du.  Virtualware enpresak azaldu duenez (Basauriko egoitzan ditu 50 langile gehienak baina Madrilen, Londresen, Mexikon eta Araban ere badituzte bulegoak), egoera hobetu bezain laster Estatu Batuetara joango dira instalazioa egitera; besteak beste, aretoaren muntaia, motxilak eta kaskoak gela bakoitzeko sei erabiltzailerentzat eta softwarea ingurune birtualentzat martxan jarriko dituzte.   Epe luzeko proiektua da bi enpresa hauen elkarlana, eta horri esker zentral nuklearretan lan-prozesu kritikoen simulagailuak garatzeko aukera izango dute hainbat erreaktore-motatara egokitzeko (BWR, PWR eta D&D), bai eta errealitate birtualeko areto ugari instalatzeko ere, GE Hitachik Willmingtonen (Ipar Carolinan) duen egoitza nagusiko areto finko bat sortuz eta formakuntza saioak dauden tokietara eramateko gela mugikor bat garatuz.