Quilton: “Arazketaren sektorea prozesu berritzaile osoagoak eskatzen dituen sektore heldua da”

1983tik, Quilton ur-tratamenduetarako instalazioetarako neurrirako konponbideak bilatzen ari da, beti ekipo berritzaileenak bilatuz. Zehazki, enpresa bizkaitarra hondakin-uretara bideratuta dago. Jon Ander Gil konpainiako zuzendariak azaldu duenez, sektore hori “dezente aldatu da azken urteotan berrikuntza behar duten eragile eta hondakin kutsatzaile berriekin”. “Quilton bere makinak eboluzionatzen ari da gure bezeroei zerbitzu globalagoa ematen saiatzeko”, izan ere, … Read more

Euskadik ordezkaritza komertziala inauguratu du Hego Korean euskal enpresaren zerbitzura

Basque Trade and Investement, Spri Taldeko bulego komertzial berriak ateak ireki ditu Seulen, euskal enpresari zerbitzua emateko eta Euskadiren eta Hego Korearen arteko merkataritza-harremanak errazteko. Bulegoa Koreako hiriburuko erdigunean kokatuta dago, jarduera instituzionalez eta negozio-jardueraz inguratutako auzo batean, eta, oraingoz, zuzendari komertzial batek eta project manager batek osatutako taldea du, eta aurki bigarren bat gehituko … Read more

Eusko Jaurlaritzako Industria ordezkaritza batek Befesak Hego Korean duen lantegia bisitatu du

Seulgo ordezkaritza komertzial berriaren inaugurazioa dela eta, Korean dagoen euskal ordezkaritzak Befesa euskal enpresaren lantegi produktiboa bisitatu du gaur Pohang hirian.  Befesak Erandion du egoitza, eta Hego Korean dauden 13 euskal enpresetako bat da. 1993an sortu zen, eta gaur egun industria-hondakinak birziklatzeko soluzioetan konpainia liderretako bat da. Enpresak presentzia handia du nazioartean hamabost herrialdetan baino … Read more

Euskadik jauzi berri bat eman du nazioartekotze prozesuan, Hego Korean ordezkaritza komertziala irekiz

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak Hego Korean ekin dio misio instituzional eta enpresarial bati. Aste honetan bertan, bulego komertzial berria inauguratuko da hiriburuan, Seulen. Mikel Amundarain, Industria sailburuordea eta Basque Trade and Investment, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako presidentea, buru duen ordezkaritzak bisita eta bilera agenda bat izango du bertako sektore ezberdinetako ordezkariekin, erakundeekin eta zentro teknologikoekin. Agenda honetan … Read more

Euskadik talentua lantzen jarraitzen du 500 Global Training beka berrirekin

  Informazio gehiago Irekian: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/81769  500 gaztek jaso dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak. Beka horiek Eusko Jaurlaritzak ematen ditu SPRI Taldeko Basque Trade and Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez. Global Training bekak bereziki pentsatuta daude nazioarteko mugikortasuna sustatzeko, eta laguntza jaso ahal izateko ezinbesteko baldintza da unibertsitateko titulua edo goi-mailako LHko graduko prestakuntza izatea. … Read more

Txostena: Erresuma Batuko tren-merkatua

Erresuma Batuko tren-merkatuak, munduko handienetako batek, 43.000 milioi libera inbertitzen ditu urtean batez beste, eta 710.000 pertsonari ematen die lana. Erresuma Batuko trenbide-industria oso hegazkorra izan da azken bost urteetan, eta 2020-21ean, sektorearen diru-sarrerak % 9,6 jaitsi ziren, enpresek trenen entrega atzeratu zutelako eta bidaiari kopurua gelditu egin zelako COVID-19aren agerraldiaren ondoren. Gaur egun, trenbide-sektoreko … Read more

Bianzitzek lau kontinentetara esportatzen ditu Euskadin fabrikatutako eskuko tresnak

Bianditz 1965ean jaio zen Irunen (Gipuzkoa), inguruko enpresa handiei tresnak emateko helburuarekin. Horrela, 25 urte baino gehiagoz era guztietako esku-tresnak fabrikatu zituen, 90eko hamarkadan planteamendu estrategiko berri batek enpresa espezializatzea eragin zuen arte, gaur egun dena bihurtzeko. Orain, enpresa irundarrak bi negozio-unitate ditu: bata torloju-puntak, estutze-tresnak eta inpaktu-tresnak fabrikatzera bideratua, eta, bigarrena, kautxua eta trokelak … Read more

Bunt Planet-ek Estatu Batuetara esportatu nahi du ur-sareetako ihesak saihesteko bere eredua   

Ainhoa Lete da Donostiako Bunt Planet ETEaren sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia. ETE horren negozioaren esparru garrantzitsuenak dira, besteak beste ingeniaritza, digitalizazioa eta teknologia apurtzaileenak. Hogei urtetik gorako esperientzia bildu du sektorean, eta gai izan da goi-mailako kualifikaziodun hogei bat profesionalez osatutako talde bat eratzeko, bai eta nazioarteko bokazioa indartzeko, enpresaren proiektu guztien % 80 … Read more

Ibilgailu astunen elektrifikazioari buruzko txosten berria

2022ko urrian egin eta INTERGUNE+ 2022n aurkeztu zen txostenak aztertzen du nola ekiten ari zaion zero emisioko mugikortasunerako trantsizioari ibilgailu astunen kasuan, kamioien kasuan zehazki, eta, hain zuzen ere, kamioi ertain eta astunen segmentuan elektrifikaziorako aurrerapausoak areagotu egingo dira datozen urteetan. Trantsizioa oraindik hasiberria bada ere, azelerazio nabarmena aurreikusten da hamarkada honen bigarren erditik aurrera, … Read more

Claudio Orrego Larrain, Txileko Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernadoreakin bilera

Claudio Orrego Larrain, Txileko Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernadoreakin bilera SPRI Taldeak eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Agentziak Txileko Santiago Metropolitar Eskualdetik etorritako eta Claudio Orrego Larrain gobernadorea gidatutako ordezkaritzaren bisita jaso dute. Aitor Urzelai, Ainhoa Ondarzabalekin batera, buruzagi eta bere taldearekin bildu dira, azken egunotan euskal lurretan lan agenda garrantzitsu bat garatzen ari dena:  hitzordu … Read more