Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte

Frantziako energia-sektorea Frantzia erreferentziazko herrialdetzat finkatu da Europan energiaren arloan. Halaxe iradokitzen dute adierazle makroekonomiko nagusiek, izan ere, horien arabera, herrialdea ingurune erakargarria bere dimentsioagatik, BPGren hazkundeagatik, industria-ekoizpenagatik, langabezia-tasagatik, merkataritza arloko irekieragatik eta herrialde-arriskuagatik. Gainera, Frantziako laneskua oso kualifikatuta dago eta hango biztanleek prestakuntza-maila ona dute. Merkatu hau sakon aztertzeko asmoz, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade … Read more

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Zure enpresa nazioartera zabaltzeko unea da. Urriaren 31a baino lehen eskatzen du laguntza. Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, funtsezkoa da euskal enpresek beren eragiketak tokiko mugetatik haratago zabaltzea, lehiakortasuna handitzeko eta merkatu berrietara iristeko. Nazioarteko hedapenak hazteko, diru-sarreren iturriak dibertsifikatzeko eta epe luzerako bideragarritasuna ziurtatzeko aukera ematen die. Hurrengo uztailaren 15a abiatzen da 2025 … Read more

Europar Batasuna eta Arabiar Emirerri Batuak negoziatzen hasiak dira Golkoko lehen merkataritza-akordio integrala lortzeko

Europar Batasuna modu formalean negoziatzen hasi da Arabiar Emirerri Batuekin aldebiko merkataritza libreko akordioa sinatzeko, hirugarren herrialdeekin abian dituen merkataritza-akordioen sarea zabaldu eta indartzeko estrategiaren barruan. Akordioa lortuz gero, EBk Golkoko eskualdean gauzatutako lehenengo merkataritza-itun integrala izango litzateke. Negoziazio-prozesu honek hainbat helburu ditu: ondasun eta zerbitzuen merkataritza erraztea, inbertsioa sustatzea eta merkataritza digitalaren garapena bultzatzea. … Read more

Europako Batzordeak muga-zergak ezarri dizkio Txinako latorriari, ‘dumping’ praktikak detektatu ondoren

Europako Batzordeak dumping-aren aurkako behin-betiko muga-zergak ezarri dizkio Txinako Herri Errepublikatik inportatutako latorriari, Europako merkatuan produktu horiek bidezko balioaren azpitik saltzen ari zirela ondorioztatu ondoren. Erabakia Bruselak hasitako ikerketaren ondoren hartu da, Europar Batasuneko ekoizleei eragindako kalteak identifikatuta. Burdinazko xafla lauak edo eztainuarekin aleatu gabeko altzairuz egindakoak dira oraingo neurriaren eraginpeko produktuak, latorria deritzenak alegia. … Read more

Merkataritza-tentsioak eta tentsio geopolitikoak dira nagusi 2025eko lehengaien merkatuan

Munduko lehengaien prezioen bilakaeraren azterketa Industriako lehengaien prezioek hegazkortasun handia izaten jarraituko dute Euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko Lehengaien Behatokiaren azken edizioa, merkatu global hori sakon-sakon aztertu eta energiarekin zein industriarekin lotuta daudenei arreta berezia eman diena. Txostena SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak landu du, eta sektorearen ikuspegi … Read more

Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea

Makina-erremintako industria munduko ekoizpen eta kontsumoaren herena da Txina munduko bigarren ekonomiatzat finkatu da, eta posizio horren bermea dugu 2024an izandako 18,31 bilioi dolarreko BPGa, eta aurreko urtearen aldean lortutako % 4,7ko hazkundea. Testuinguru honetan, makina-erremintako industria munduko ekoizpen eta kontsumoaren herena da, eta 36.670 milioi dolarreko diru-sarrera operatiboak izan ditu 2024an, 2023an baino % 4,9 gehiago. … Read more

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Hego Koreko bulegoak bi egunetan sektore eolikoko profesional ugari gehiago bildu dituen Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference 2025 azokaren bigarren edizioan parte hartu du aste honetan, Koreako Busan portu-hirian. Korea Wind Energy Industry Association (KWEIA) delakoak antolatutako ekitaldi hau da itsas-energia … Read more

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Europar Batasunak (EB) Estatu Batuekiko negoziazioak areragotu ditu, uztailaren 9a baino lehen akordio bat lortzeko eta Etxe Zuriak bultzatutako muga-zergen igoera geldiarazteko. Apirilaren 9an, Trumpek elkarrekiko muga-zergak 90 egunez etetea iragarri zuen, eta ondorioz, EBk bitarte horretan AEBek altzairu eta aluminioaren gainean ezarritako muga-zergen aurkako kontraneurriak etetea erabaki zuen. Erabaki honen laguntzaz, elkarrizketa-aldia ireki ahal … Read more

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Txinak aireontziak fabrikatzeko duen gaitasuna areagotzen eta industria-kate propioa garatzen jarraitu du, eta datozen 15 urteotan munduko abiazio-merkaturik handiena izango da. Testuinguru honetan, COMACek, herrialde hartako aeronautika arloko jatorrizko ekipoen fabrikatzaie (OEM) nagusiak, aurrera egin du ARJ21 eta C919 hegazkin komertzialen programekin eta C929aren garapenarekin, maila globalean funtsezko eragiletzat posizionatuz. Merkatu hau sakon ezagutzeko asmoz, … Read more

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Japoniako Gobernuko Berreraikuntzako ministroak, F-REI institutuko (Fukushima Institute for Research, Education and Innovation), ordezkariekin batera, astearte honetan Euskadira egindako bisita ofiziala hasi du eskualdeko berrikuntzaren ekosistema gertu-gertutik ezagutzeko asmoz. Horrekin lotuta, interes berezia jarri du arlo estrategikoetako startupei babesa emateko mekanismoetan eta, horien artean, bereziki aipatu beharrekoa da Foodtech arloa. Jardunaldia hasteko, Bilboko Burtsa eraikinean … Read more