Select Page

Berriak

EBk eta Txilek elkartzeko akordio bat sinatu zuten 2002an. Horrek 2003ko otsailean indarrean jarri zen Merkataritza Askeko Akordio (MAA) integrala barne hartzen du.

Akordioaren oraingo egoera

Negoziazioak martxan daude. 2017. urtetik, EB eta Txile akordio zaharreko merkataritzaren arloa berritzea negoziatzen ari dira, EBren eta Txileren arteko merkataritza-harreman eta inbertsio esanguratsuen arlo guztiak jorratzen jarraitu ahal izateko. 2018ko maiatzaren bukaeran, hirugarren eta azken negoziazio-txanda egin zuten. Hurrengo txanda Txilen egingo dute. Hauek dira negoziatzen ari diren elementu nagusiak:

Aduana-zergen eskubideak

Txile eta EB hainbat auzi berrikusten ari dira, adibidez: jatorri-deitura, aduana-zergen eskubideak ezabatzea, produktu birmanufakturatuak eta inportatu eta esportatzeko mugak. Ondasun-merkatuetarako sarbideari dagokionez, bi alderdiek etorkizunean muga-zergak liberalizatzeari buruz eztabaidatzeko iritziak trukatu dituzte.

Muga-zergekin zerikusirik ez duten oztopo teknikoak

Hainbat auzitan aurrerapenak egin dira, adibidez: erregelamendu teknikoen arloan, nazioarteko estandarren definizioan, bat-etortzeen ebaluazioan eta gardentasunean.

Zerbitzuen merkataritza: akordioaren barruan, gardentasunari eta sektore zehatzetarako erregelamenduzko xedapenak elkarri aitortzeari buruzko atal bat sartuko da –sektore horien artean, telekomunikazio-zerbitzuak, finantza-zerbitzuak, posta eta merkataritzako zerbitzuak eta nazioarteko itsas garraioko zerbitzuak daude–.

Kontratazio publikoa

Elkarri administrazio-maila guztietako (nazionala, eskualdekoa eta tokikoa) kontratazio publikoko merkatuetan sarbide nabarmen hobea ematea aurreikusten da, baita zerbitzu publikoen sektorean jarduten duten Estatuko enpresei eta eskubide berezi edo esklusiboak dituztenei ere.

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Jabetza intelektual eta industrialarekin lotutako hainbat gai landuko dituen atal bat gehitzea negoziatzen ari dira: egile-eskubideak eta kidekoak; marka erregistratuak; diseinuak; patenteak; eta zabaldu gabeko informazioaren babesa –merkataritza-sekretua barne, besteak beste–.

Garapen jasangarria

Garapen jasangarriaren aldeko 2030erako Agenda ezartzea aurreikusten da, baita Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) funtsezko lan-arauak eta ingurumenari buruzko nazioarteko akordioak ere –esaterako, Parisko Akordioa–.

Enpresa txikiak

Akordioak inbertitzeko aukeren, negozioak sortzeko arau eta prozeduren eta kontratazio publikoaren inguruko informazioa eskuragarriago izateari buruzko atal bat barne hartuko luke.

Inbertsioa babestea

Inbertitzeko baldintzak hobetzeko asmoa dago, prozeduren erabateko inpartzialtasuna eta gardentasuna bermatzeko. Inbertsioa babesteko eta EBren eta Txileren artean tratu bidezkoa eta ekitatiboa lortzeko neurriak aztertzen ari dira. EBren Inbertsio Auzitegien Sistema berria ezartzeko asmoa dago.

Informazio gehiago