Analisi orokorra

Basque Trade & Investmentek Euskadiko enpresaren nazioartekotzeari eragiten dioten gai eta joera nagusiak aztertzen ditu bere behatokien bidez.

Nazioarteko behatokia >

Nazioarteko behatokia hiruhilero argitaratzen den BasqueTraderen dokumentua da, eta merkatu gakoetako joera globalak monitorizatzen, aztertzen eta aurreikusten ditu, Euskadiko enpresei erabaki estrategikoak hartzea errazteko.
Behatokiak hurrengo hilabeteetan merkataritza eta ekonomia-politika baldintzatuko duten munduko gertaera nagusien eragina neurtzen du, munduko adierazle makroekonomikoen bilakaeraren inguruko ikuspegia eskaintzen du eta kontinente bakoitzeko bilakabide ekonomikoaren aurreikuspenak egiten ditu. Bestalde, merkatu gakoak aztertzen ditu, eta haien ekonomia, enpresa-klima, politika eta nazioarteko harremanen inguruko ikuspegi laburtua eskaintzen du, Euskadiko enpresei dauden etorkizuneko arriskuen berri emateko.

Nazioarteko Merkataritzaren Behatokia

BasqueTraderen Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiak nazioarteko merkataritzaren bilakabidea erakutsi nahi du hiruhileroko dokumentu labur eta arinaren bidez, baita nazioarteko merkataritzan eragina izaten ari diren faktoreak, itun, oztopo eta gertaerak, esaterako; eta Euskadiko enpresen merkataritza-bilakaeraren azterketa xehea ere, Euskadiko esportazioetarako gakoak diren herrialdeen hautaketa batean.

Lehengaien Behatokia

BasqueTraderen Lehengaien Behatokia hiruhileroko dokumentua da, eta Euskadiko industriak kontsumitzen dituen lehengai industrial eta energetikoen prezioen inguruko ikuspegi orokorra eskaintzen du, baita prezioetan eragina izan dezaketen nazioarteko faktoreena ere. Bestalde, behatokiak jasotzen dituen lehengai bakoitzaren eskariaren eta
prezioaren, horniduraren eta prezioen etorkizuneko bilakabidearen aurreikuspenen banakako azterketa egiten da.

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN