Select Page

Berriak

Jardunaldi horretan parte hartu zuten, besteak beste, Javier Zarraonandiak, Industria eta Energia sailburuorde eta euskal agentziako presidenteak, eta Adrián Peñak, Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Ingurumen ministroak.

Ingurumen sektoreko euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dituzte Uruguaik eskaintzen dituen negozio-aukerak, Uruguaiko Ingurumen Ministerioak eta Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak elkarrengana hurbiltzeko ekintza bat egin dutelako Gipuzkoako Merkataritza Ganberak antolatutako jardunaldi batean.

Ekintza horren bidez, Basque Trade & Investment agentziaren asmoa da euskal enpresa interesatuei posizionamendu hobea, informazio zehatza eta kontaktu egokiak ematea, aukera izan dezaten Uruguaiko ingurumen-sektorean sortuko diren proiektuen garapenean parte hartzeko.

Aukera ugari daude aholkularitzaren esparruan, ingurumen arloko ekintza-planak garatuko direlako hainbat alorretan, esaterako, hauetan: itsasertzak berroneratzea, arro hidrikoen kudeaketa, lurzoru eta ekosistemen leheneratzea edo ekoturismoaren garapena. Eta aukera ugari daude baita ere ura edangarri bihurtzeko araztegien, gatzgabetze-lantegien nahiz hondakin solidoak tratatzeko instalazioen ingeniaritza-, ekipamendu- eta operazio-lanetan.

Jardunaldi horretan parte hartu zuten, besteak beste, Javier Zarraonandiak, Industria eta Energia sailburuorde eta euskal agentziako presidenteak, eta Adrián Peñak, Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Ingurumen ministroak.

Uruguaiko Ingurumen Ministerioa duela gutxi sortu zen, 2020ko martxoan, eta Uruguaiko gobernuaren apustu bat da, ingurumen arloko politikak eta inbertsioak lehenesteko Uruguain. Zentzu horretan, aukera ugari daude euskal enpresentzat, zeren Uruguai goitik behera modernizatzen eta egokitzen ari da ur-hornikuntzaren eta saneamenduaren sarea, hiriko eta industriako hondakinen kudeaketa eta argindar sektorea.