SPORTEK HUBek Sports-Tech proiektuak dituzten ekintzaile eta startupentzako lehenengo deialdia egin du

Sportek Hub kirolaren industriarako berrikuntza eta teknologia guneak Sportek Hub 2022 deialdia, lehenengoa, jarri du abian. Deialdia zabalik egongo da ekainaren 22tik uztailaren 22ra bitartean, jarduera fisikoaren eta kirolaren industrian proiektu berritzaileak dituzten Gipuzkoako ekintzaileei eta startupei zuzenduta. Lehenengo edizio honetarako, Sportek Hub ekimenak jarraian adierazten diren arloetan aplikatu daitezkeen proiektu teknologikoak aukeratuko ditu. Arloak … Read more

Leer más >

Elytra, hiru negozio ezberdin dituen ETE gipuzkoarra

Elytra Gipuzkoako ETE bat da eta euren artean harreman eskalatua duten hiru negozioengatik bereizten da: mantenu elektrikoko sistemak, altuerako segurtasuna eta magnetismoak. Enpresak familia-enpresaren izaerari eusten dio eta bere fakturazioaren %5a I+D-ra zuzentzen du. 25 pertsonako plantillarekin duela bost urte ekin zion nazioartekotzeari. Informazio hau “Zutaz mintzo gara” ekimenaren bidez sortu da. Honen bidez, SPRI … Read more

Leer más >

Euskadi Teknologian Ekiteko Hub gisa indartu da, 2022an 1.000 startup baino gehiago izatera eta 100 milioi euro inbertitzera iritsi baita

Euskadin, 1.000 enpresa teknologiko emergente baino gehiago daude; oro har, 8.000 pertsonari baino gehiagori ematen diete lana, eta, gutxi gorabehera, 1.500 milioi euroan baino gehiagoan baloratzen dira. Ekosistema hori oso lotuta dago bere ekoizpen-sarearekin; sare horretako 10 startup-etik 7k Euskadiko sektore estrategikoetara bideratutako soluzioak garatzen dituzte. Inbertsioari dagokionez, txostenak dio hazkundea etengabea dela; horren erakusgarri … Read more

Leer más >

GHIk hamabi I+G proiektu ditu martxan bere ekipoen digitalizazioa eta deskarbonizazioa handitzeko

Birziklatzea, deskarbonizazioa eta digitalizazioa. Hiru ardatz horietan oinarritzen da GHI Smart Furnaces enpresak jarraitzen duen estrategia. Galdakaoko enpresak industria-labe adimendunak egiten ditu mundu osoko 48 herrialde ezberdinetako bezeroentzat eta I+G+b arloan bere jarduera indartzearen aldeko apustua egin du, bere diru-sarreren % 5 baino gehiago bereganatzen baititu. Gaur egun I+Gko hamabi proiektu ditu irekita, “hiru zati … Read more

Leer más >

DNS Abuse Institute erakundeko zuzendaria PUNTUEUSen izan da

Graeme Bunton, DNS Abuse Institute erakundeko zuzendari exekutiboa Iñaki Goirizelaia, PUNTUEUSeko lehendakariarekin eta Josu Waliño, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiarekin bildu da Donostian. Bilera PUNTUEUSek Interneteko gobernantza-organoetan eta, zehazki, ICANN Interneteko domeinuen munduko erakundearen GeoTLD lan-taldean duen paper garrantzitsuaren barruan kokatzen da. Erakunde horrek Interneteko domeinu geografikoak eta komunitarioak ordezkatzen ditu. Donostian izandako batzarrean PUNTUEUSeko ordezkariek domeinuaren … Read more

Leer más >

321 ETEk euskal berrikuntza ekosistemarekin bat egin dute Hazinnova programari esker

Euskal berrikuntza ekosistema hazten dago. Hazinnova berrikuntza ez teknologikoaren programaren hirugarren edizioan parte hartu duten 321 euskal ETEek Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako enpresa berritzaile akreditazioa lortuko dute. Hazinnovaren 2022ko deialdiaren bidez, eta lehiakorragoak izateko helburuarekin, enpresa hauek guztira 410 mikro-berrikuntza proiektu burutu dituzte arlo … Read more

Leer más >

EPIS Archanda, mende erdia baino gehiago lan-segurtasuna bermatzeko ekipoak fabrikatzen

Laneko segurtasuna bermatzea da EPIS Archandaren lehentasuna. Izan ere, 50 urte baino gehiago eman ditu, eta bilakaera horri esker, merkatuak segurtasun-ekipoen arloan zituen beharretara egokitu da. “Mende-erdi baino gehiago igaro da, eta gure funtsa berbera da gaur egun ere: lan-babesa eskaintzea“, dio Iñaki Vigiola Bartolomék, EPIS Archandako sail komertzialeko eta bezeroarentzako arreta departamentuko ordezkariak.  Hasieran, … Read more

Leer más >

F2P Campusaren 4. edizioa hasi da Gasteizen, bideojokoaren industria Araban eta Euskadin bultzatzeko asmoz

F2P Campusak, munduko free-to-play bideojokoen lehen campus azeleratzaileak, laugarren edizioari  eman dio hasiera, Gasteizen, talde parte-hartzaileak hautatzeko prozesua irekiz. Ekimena Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak bultzatzen dute eta sektoreko erreferentzia gisa finkatu da. Haren asmoa da Araban eta Euskadin bideojokoaren industria sustatzea, talentua  erakartzeko eta aberastasuna sortzeko guneak izan daitezen. Ez dugu … Read more

Leer más >

Poloniako energia eolikoaren txostena, ekaina 2023.

Adierazle makroekonomiko nagusien arabera, Polonia herrialde erakargarria da, eta energiaren esparruan, politika publiko guztiak herrialdearen independentzia eta trantsizio energetikoa sustatzera bideratuta daude. Izan ere, Polonian instalatutako energia berriztagarrien ahalmena urteko % 9,3ko erritmoan haztea espero da 2022-2035 aldian, eta ea 70 GWko ahalmen metatua lortzea espero da 2035. urtearen amaieran. Onshore esparruan, Distantziaren Legeak geldiarazpenak … Read more

Leer más >

Ventipet: “Biriketako aireztapena ebaluatzeko erreferentziazko estandar berria izatea da helburua”

CIC biomaGUNEko ikertzaileek Ventipet garatu dute, biriketako aireztapena ebaluatzeko diagnostiko-tresna iraultzailea. “Erradiofluoratutako gas kaltegabe batean oinarritzen da, eta, horri esker, biriketako gas-edukia zehatz-mehatz ikus daiteke arnasketa-prozesu osoan”, Merari Tumin Chevalier doktoreak, ikerketa-taldeko kideetako batek, azaldu duenez.   Ventipet positroien igorpen bidezko tomografia (PET, ingelesezko siglen arabera) bidezko inhalazioarekin  bateragarria den lehen erradiotrazadorea da. “Pazienteari arnasketa naturalaren … Read more

Leer más >