IndesIA-k jendaurrean aurkeztu du industria-enpresetan datua eta adimen artifiziala erabiltzeari buruzko kasu arrakastatsuen gida

IndesIA-k, industrian Adimen Artifizialaren aplikazioa sustatzeko elkarteak, Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) eta Accenture erakundeen babesa duenak eta bere kideen artean  Espainiako bederatzi enpresa handi (Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Airbus, Ferrovial eta Inditex) dituenak, Framework IndesIA Data & IA  aurkeztu berri du Madrilen, helburu honekin: lagungarri izatea industria-sareko enpresek datuaren kultura bultzatu … Read more

Leer más >

Elmubas Petfood Group, lantegi bakar batean maskotentzako pentsu produkzio handiena duen taldea Europan

Elmubas Petfood Group Azpeitian kokatutako enpresa bat da, maskotentzako elikagaia ekoitzi eta merkaturatzen duena eta 500dik gora bezero dituena bost kontinenteetan. Enpresa horrek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programako laguntza bat jaso du. Duela hiru urtetik, SPRIk Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren laguntza du zibersegurtasunaren euskal ekosistema bultzatzeko eta, ondorioz, baita ere laguntza ekonomikoak banatzen dituen … Read more

Leer más >

GARAIA Investors: Ekintzailetzarako eta inbertsiorako hitzordua

Datorren uztailaren 20an, goizeko 10:00etatik 11:30era, GARAIA Parke Teknologikoan D-EKINen (PTGaraia, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza, Mondragon Sustapen Zentroa, Isea, Gaztenpresa, Galbaian, Saiolan) eskutik ekintzailetza eta elkarlanarekin hitzordua egingo da. Debagoienako ekintzaileek beren ideiak eta proiektuak azaldu ahal izango dituzte, eta eskualdeko inbertitzaileen feedbacka lortzeaz gain, beren jarduerak garatzen jarraitzeko inbertsioa lortzeko aukera … Read more

Leer más >

FOAM2FOAM ekimenak birziklatze kimikoa aplikatzen die poliuretano-hondakinei, lehengai berriak lortzeko

Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den Gaiker Zentro Teknologikoak FOAM2FOAM proiektuan parte-hartu du. Proiektu horren helburua poliuretanoaren (PU) bizi-zikloan ekonomia zirkularra ezartzea da, polimero moldakorrenetako bat baita, eta aplikazio, sektore eta forma ugaritan presente dago. Izan ere, hondakin ugari sortzen ditu erabilgarriak ez direnean, hainbat sektoreetan, hala nola eraikuntzan eta eraispenetan, erabiltzen … Read more

Leer más >

Singapurreko enbaxadorea Euskadi bisitatu du Lankidetzarako aukerak identifikatzeko

Ms. Chua Kheng Yeng Jennie Singapurreko enbaxadoreak Euskadi bisitatu du herrialde hartako Kanpo Arazoetako Ministerioaren ordezkariarekin, Ms. Michelle Tan, eta ?Enterprise Singapore?-eko Europako Mendebaldeko eta Ameriketako zuzendaria den Ms. Adeline Tay, batera. Basque Trade, SPRI Taldea Nazioartekotzeko Agentzia, ordezkaritzarekin bildu zen, bi herrialdeen arteko aldebiko harremanak eta elkarrekintza publiko-pribatuko bide posibleak aztertzeko. Bilera horren emaitza, … Read more

Leer más >

BRTA aliantzak sei ikertzaile saritu ditu beren ibilbideagatik eta gazte etorkizunean izan lezaketen ikerketa-ibilbide oparoagatik

BRTA aliantzak hiru ikertzaile saritu ditu aliantzaren zentroetan egindako ibilbide luze eta emankorragatik, eta hiru gazte, berriz, etorkizunean izan lezaketen ikerketa-ibilbidearengatik. BRTA aliantzaren zentroetan ikertzen eta teknologia garatzen diharduten pertsonen lana aitortzeko, baloratzeko eta sustatzeko balio dute sari hauek. Rikardo Bueno BRTA aliantzako zuzendari nagusiak sarrerako hitzaldian nabarmendu du “saritu hauen guztien lanak euskal ekonomia … Read more

Leer más >

Teknia, munduko 12 herrialdetan presentzia duten mugikortasun soluzioen fabrikaziorako kidea

Automobilgintzako tailer gisa hasi zen, 26 langilerekin, eta gaur egun 3.200 langile baino gehiago dituen talde multinazional bat da, mundu osoko 12 herrialdetan presentzia eta 22 ekoizpen lantegi dituena. Teknia familia enpresa da, 1992an Elorrion sortua, mugikortasun-soluzioetarako osagai metaliko eta plastikoen fabrikazioan espezializatua. Horretarako, teknologia-sorta zabala erabiltzen du, eta horrek “konfiantzazko fabrikazio-partner” bihurtzen du bere … Read more

Leer más >

Cimico enpresak soluzio berritzaileak eskaintzen ditu hondakin uren tratamendu bioteknologikorako, bai hiri ingurune zein industrietarako

Donostian kokatua, Cimicok 2019an ekin zion bere ibilbideari, hondakin-uren tratamendu bioteknologiko berritzaileak eskainiz, bai hiri-inguruneetarako zein industria-inguruneetarako. “Lantalde tekniko oso ona dugu, gaiari buruzko ezagutza sakona duena, eta, horri esker, teknologia berritzaile hau garatu dezakegu. Ezagutza honek hondakin-uren tratamendu bioteknologikoko soluzioetan erreferentziazko hornitzaile bihurtzeko aukera ematen digu”   Bere soluzio abangoardistenen artean, Filmath? nabarmentzen da; … Read more

Leer más >

BasqueTradek Kuban dauden Euskal Enpresarien Erakundearen (‘AEVC’) asanblada nagusian partehartuko du.

AEVC-k 2001etik hainbat sektoreko euskal enpresak biltzen ditu erakundearen baitan, Kubako Erakunde, Entitate eta Enpresekin harreman ekonomikoak sustantu eta indartzeko helburuz. Aktibitatean daramatzan bi hamarkada luzeotan erreferentzia esanguratsua bilakatu da uhartean dauden euskal enpresen artean, baita Kuban negozioak finkatu nahi dituzten enpresentzat ere. Erakunde horren batzar orokorrean izan dira, halaber, Enbaxadako Agregatu komertziala René Manuel … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro jarriko ditu Errusiak Ukrainari eraso egitearen inpaktua jasan duten enpresei laguntzeko

Errusiak Ukraina eraso izanaren eraginpean dauden enpresei zuzendutako Bultzatu dirulaguntza-programa abian jartzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Enpresen berrezarpen ekonomikora zuzendutako 20 milioi euro jarriko dira itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, enpresen bideragarritasuna eta jarraitutasuna babeste aldera. Helburua da berehalako likidezia ematea, gerrak eragindako kostu gehigarrien gehikuntzari, balizko galerei eta gerraren ondorioei aurre egin dakien. Dirulaguntza … Read more

Leer más >