Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Basquexport

Esportatzen laguntzen dizun plataforma

Basquexport

Esku bat gehiago beste herrialde batzuetan salmenta-aukerak erakartzeko zure estrategia komertzialean

Bai, saltzea zaila da, eta zailagoa oraindik globalki bada. Merkatua, araudiak, muga-zergak…ezagutu behar dira… Horrelako prozesuek ahalegin handia eskatzen dute, eta ez bakarrik ekonomikoa. Baina, ba al dakizu Basquexport zure aliatu komertziala izan daitekeela? Zer da zure aliatu komertziala, zure babesa eta zure sostengua?

Honela funtzionatzen du: Euskadiko sektore esportatzaile garrantzitsuenen nazioarteko ikusgarritasuna hobetzeko antolatuta dago. Baina zu sektore horietakoa ez bazara, plataformaren motore indartsuak bidea erraztuko dizu atzerriko edozein enpresa zure produktu eta zerbitzuetara irits dadin.

Basquexport-en estrategiak negozio-eredu digital bat eta teknikoki oso indartsua den plataforma bat oinarritzat ditu. Plataforma horren indar-gune handiena marketin digitalari buruz daukan esperientzia eta ezagutza handia da. Horiei esker, plataformak ezagutza edo baliabide ezagatik, enpresa gehienek iritsi ezin duten atzerriko bezeroengana iristea posible egiten du.

Konturatzen al zara zenbat denbora eta kostu aurreztuko duzun?

Plataforma honen helburua sinplea da: euskal enpresen eskaintza aurkezteko atzerriko bezeroen interesa piztea.

Basquexport-ekin saltzeko presta zaitez. Erraz eta kosturik gabe.

Plataformari buruz

Zure produktua beste herrialde eta merkatu batzuetan -oraindik bururatu ez zaizkizunetan ere- ezagutaraztea erronka interesgarria izan liteke zure negozioarentzat.

Hiru ideia baino ez dizkizugu emango Basquexport-ek zugatik zer egin dezakeen ikus dezazun

Gurekin elkartuta, ahal izango duzu…

  • Zeure burua ezagutarazi eta bezeroak ugaritu.
  • Zurekin kolaboratu dezaketen enpresak identifikatu.
  • Beste enpresa eta jarduera-sektore batzuei buruz Informazio eguneratua lortu.

Baina hori aurrerapen bat baino ez da. Jarraituko dugu?

Zertarako?

Egin zaitez enpresa esportatzaileen komunitate honetako kide eta urrunago iritsi zaitez.

Merkatu berrietara iritsi zaitezen eta atzerriko bezeroak lortu ditzazun

Zure nazioarteko posizionamendua sendotu dezazun

Denbora eta kostuak aurreztu ditzazun

Zure eskaintza komertziala bost hizkuntzatan, produktuka, sektoreka nahiz enpresa-taldeka aurkeztu dezazun

Zure sektoreko enpresa-erakusleihoko zati garrantzitsu bat izan zaitezen

Beste enpresa esportatzaile batzuk identifikatu ditzazun eta haiekin kolaboratu dezazun

Bezeroak atzemateko kanpainei, sustapen-planei eta nazioarteko akordioei etekina atera diezaiezun

Duela 35 urte baino gehiago nazioartekotzearekin eta berrikuntzaren aldeko apustuarekin hartu genuen konpromisoaren fruitua da Basquexport, zuri bide hori eginahalean errazteko.

Zer eskaintzen du?

Ez da erraza guk adina eskainiko dizun plataforma bat aurkitzea: zeuk aukeratzen duzu behar duzuna.

Kostuak aurreztu

Zure estrategia komertzialarekin bat egingo dugu. Plataformaren atzean gure teknikari sarea dago eta zure proiektuan lan egingo du. Helburua bezeroek aurkitu zaitzatela da.

Esperientzia nazioarteko salmentetan

Badakizu ñabardura guztiak garrantzitsuak direla eta herrialde eta bezero bakoitzak bere berezitasunak dituela. Guk zerbitzu pertsonalizatu batekin orientatuko zaitugu, eta zure ahalegin komertzialak optimizatzeko, zure enpresari eta produktuari buruzko informazio baliotsuena identifikatuko dugu.

Publizitaterako bitarteko bat, salmenta-kanala eta zure enpresaren posizionamendua

Plataforma hau, publizitaterako baliabide bezala, salmentarako kanal gisa eta nazioartera irekitzeko balioa sortzeko tresna indartsu bat da. Basquexport zure markarekin presentzia irabazteko eta beste merkatu batzuetan zure enpresaren alderako interesa pizteko osagarri aproposa da.

Merkatu berrietara irekitzean aurki ditzakezun oztopoak minimizatzen laguntzen du

Hau ez da berria zuretzat, dagoeneko esportatzen duzulako edo zure produktuak merkatu berrietan ezagutarazteko zer behar duzun pentsatzen hasita zaudelako. Basquexport plataforma zure ahalegin komertzialari laguntzeko osagarri aparta da.

Beste enpresa eta jarduera-sektore batzuei buruz informazio eguneratua izan

Era guztietako informazioa eskura izango duzu: esportazio-zifrak, enpresa esportatzaileak sektoreka edo herrialdeka, atzerrian ezarrita dauden enpresak, eta Basquexport komunitateko enpresek egunero eskaintzen dituzten beste hainbat datu.

Premium zerbitzua

Gainera, plataformatik bertatik edozein unetan BasqueTrade-ren sare komertzialarekin zuzenean harremanetan jatzea eta zuretzat, oso baldintza onetan, zerbitzu esklusiboak eskatzea posible izango duzu

80 teknikari baino gehiagok osatutako lantaldea / Eskaintzak bakarrik zeure produktuarentzat / Bezero berriak

Eta hauxe gertatzen da nazioarteko bezero bat euskal eskaintzarekin interesatzen denean.

Zure enpresa edo produktura iristen da

Atzerriko bezeroak, zure sektorean bilatuta, zurea bezalako produktu baten bila dabilelako, edo enpresa arteko aliantzen bitartez aurkitu egin zaitzake. Zure aurkezpen komertziala bost hizkuntzatan izango du.

Zuzenean, zure enpresako esportazio arduradunarekin harremanetan jar daiteke

Bidea errazten diogu. Zure enpresako kontaktu komertzialarekin, nazioarteko salmenten arduradunarekin edo produktu arduradunarekin harremanetan jartzeko aukera ematen diogu

Seriotasun guztiarekin

Etengabe berrikusten eta eguneratzen den datu-base bat. SEO posizionamendu-estrategia bat, jomuga-publikoei zuzendutako kanpaina digitalak eta erabiltzailearen esperientzia bikaina, inork ez dezan alde egin bilatzen duena aurkitu gabe.

Edozein izanda ere zure tamaina edo sektorea, interesatzen zaizu baldin eta…

Norentzat?

  • Dagoeneko esportatzen duen eta esportatzen jarraitu nahi duen enpresa bat bazara, baina asti gutxi baduzu.
  • Edo lehendik erabiltzen dituzunei kanal komertzial berria gehitu nahi diezu.
  • Zure enpresaren aukerak ezagutu nahi badituzu eta beste herrialde batzuetako bezeroei zure produktua interesatzen ote zaien jakin nahi baduzu.
  • Bezero bila bazabiltza, baina une honetan maila horretako lan komertziala egiteko baliabiderik ez baduzu.
  • Enpresa handi bat bazara eta hazi baduzu, edo babes diplomatikoa lortu edo ate berriak irekitzeko beste bazkide batzuk bilatu egin nahi badituzu.
  • Hainbat herrialdetara esportatzen baduzu eta bazkide komertzialen bila bazabiltza.
  • Ekintzailea bazara eta ez baduzu bezero berriengana iristeko aukera galdu nahi.

Euskal enpresa esportatzaileen katalogoa

1.000 enpresa baino gehiago ditugu erregistratuta

Berria bazara

Beste galderarik baduzu…

Nola jakin katalogoan sar naitekeen ala ez?
Katalogo hau edozein sektoretako edozein euskal enpresarentzat da, baldin esportatzailea edo nazioartekoa bada, edo esportatzen hasteko prest badago.
Basquexport-en ondorioetarako, zein enpresa jo daiteke euskal enpresatzat?
Euskal enpresatzat jotzen da egoitza soziala Euskadin duena, eta ez badauka, gutxienez ezarpen produktibo bat (industriala nahiz zerbitzuetakoa) Euskadin daukana.
Nire eskaintza komertziala bost hizkuntzatan agertzen da?
Bai, horretarako dago prestatuta, baina zure enpresari buruzko informazio hori txertatzea zeure lana da. Aldiz, beste atal batzuk (esportatzen den produktua, jarduera-sektorea edo jomuga-sektorea, edo ezarpen-herrialdea) dagoeneko itzulita daude bost hizkuntzatara.
Eta produktu berri bat ateratzen badut, sar dezaket katalogoan?
Zure erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin sartzen bazara, zure fitxako edozein atal osatu edo aldatu dezakezu, ez produktua bakarrik.
Nola igo dezaket nire enpresaren logoa?
Posible duzu logoa igotzea, baldin eta ez bada 200kb baino astunagoa. Beharbada editoreak erabili beharko dituzu zure enpresaren logoa karratu formakoa bihurtu nahi izanez gero. Logoa igotzea ez da derrigorrezkoa, baina bai oso interesgarria, zure enpresaren irudia da-eta.
Nola sailkatzen dira esportatzen ditudan produktuak?
Produktu esportatuen TARIC (EB) sailkapena erabiltzen da, sei digitukoa. Zure enpresak esportatzen dituen produktuak aukeratu eta esleitu ditzakezu.
Zerbitzuak esportatzen baditut, badaukat TARIC koderik?
TARIC sailkapenak bakarrik balio du herrialde batetik bestera mugitzen diren ondasun fisikoen esportazioa sailkatzeko. Ez dago pentsatuta zerbitzuetarako, hala nola garraioa edo aholkularitza. Kasu horietan, nahikoa izango da eskaintzen dituzun zerbitzuak azaltzea galdetegiaren hasieran.
Herrialde batera tarteka bakarrik esportatzen badut, jar dezaket esportazio herrialde gisa?
Bai. Onena litzateke zure esportazioak jasotzen dituzten herrialdeak zerrendatzea zure enpresarentzat duten garrantziaren arabera.
Herrialde batean agente komertzial bat edo banatzaile bat badut, ezarpen komertzialtzat hartzen da?
Ulertzen da ezarpen komertziala dela bakarrik, baldin enpresak filial komertzial bat edo ordezkaritza bulego bat badauka, juridikoki enpresarena dena. Herrialde batean agente edo banatzaile bat badaukazu, esportazio-herrialde gisa sailkatu behar duzu, ez ezarpen-herrialde gisa.
Hainbat establezimendu ditut herrialde berean, bai komertzialak eta bai produktiboak. Nola sartuko ditut?
Hain zuzen ere, tresna hau prestatuta dago horretarako, eta aukera ematen dizu herrialde batean edo gehiagotan dituzun ezarpen bakoitzarentzat erregistro bat egiteko eta ezarpen-mota zehazteko.
Nola jar naiteke harremanetan beste enpresa edo talde batzuekin, elkarlanean hasteko?
Bilatu ditzakezu antzeko produktuak egiten dituzten enpresak edo antzeko merkatuetara esportatzen dutenak, ikusi beren produktuak, eta eurekin harremanetan jarri fitxan dauzkaten datuak erabilita.
Nola agertzen da nire eskaintza, zein posizio edo rankingetan?
Une honetan, enpresa bat (bertakoa nahiz atzerrikoa) bilatzailean euskal enpresa edo talde baten bila hasten denean, bilatzen dituen ezaugarriak betetzen dituzten enpresak (produktua, sektorea, esportazio edo ezarpen-herrialdea, adibidez) agertuko zaizkio izen sozialaren ordena alfabetikoan. Basquexport-en etorkizuneko bertsioetan baliteke aukera egotea bilaketak egiteko sektoreka eta segmentuka, kanpaina espezifikoen arabera.
Nola jarriko dira harremanetan enpresak nirekin?
Bilatzailearen bidez aurkitzen bazaituzte, zure fitxan agertzen dira bertako nahiz atzerriko enpresa horrek zurekin harremanetan jartzeko behar dituen datuak.
Harremanetan jar naiteke esportatzen duten beste enpresa batzuekin?
Bai, posible duzu irizpide zehatz batzuk betetzen dituzten enpresak identifikatzea eta haiekin harremanetan jartzea, esaterako zuri interesatzen zaizun merkatu batera esportatzen dutenak.
Nire fitxa argitaratu ondoren berriro hartan sartzen naizenean, zergatik agertzen zaizkit galdera gehiago erantzuteko?
Asmoa izan da galdetegia bi fasetan egitea. Lehenengoan, zuri laguntzearren, bakarrik galdetzen zaizkizu fitxan argitaratzeko ezinbestekoak diren datuak; bigarren fasean, berriz, beste galdera batzuk egiten dira (denak ez dira derrigor erantzun behar), zu hobeto sailkatzeko, zure enpresaren nazioarteko bilakaeran eragina duten faktoreak aztertzeko, eta informazio agregatua ezagutzeko (kolektibo osoa, sektorearen arabera, tamainaren arabera…).

Harremanetarako

Deituiguzu, globalki saltzen laguntzeko zure zain gauzkazu.