Select Page

Berriak

Debako enpresak hiru belaunaldi daramatza industria-aplikazioetarako eskuilak diseinatzen eta ekoizten eta urtero bi milioi euro fakturatzen ditu, batez ere Estatuko merkatuan, Latinoamerikan eta Ekialde Hurbilean.

Fecin enpresa gipuzkoarrak bere 60. urteurrena betetzen du aurten, arrabotagintza industrialaren sektorean Estatuko erreferente gisa. Amaia Iparraguirrek, José Endeiza fundatzailearen bilobak eta Fecin enpresako egungo zuzendariak adierazi duenez, “urteurren horrek motibazioa eta harrotasuna eragiten du enpresan, eta, ondorioz, duela hiru belaunaldi konpainia sortu zeneko ilusioari eustea”.

Debako enpresak, sei hamarkadako ibilbidearekin, aplikazio industrialetarako mota guztietako eskuilak diseinatzen eta ekoizten ditu. “Fabrikatzen ditugun eskuilen artean, zura, altzairua, soldadura-kordoiak, etab. bezalako gainazalak tratatzera bideratutakoak daude”, zehaztu du zuzendariak. Mota guztietako eskuila industrialak eskaintzen ditu enpresak: altzairuzkoak, altzairu herdoilgaitzekoak, letoizkoak, nylonezkoak, kapsulatuak…

Bere produktuak hainbat sektoretan erabiltzen dira, hala nola brotxak ontzigintzan edo katilu-eskuilak eraikuntzan. Amaia Iparragirrek azpimarratu duenez, “gaur egun Bosch markarekin lankidetza hitzarmena dugu eskuilak fabrikatzeko Alemaniako multinazionalaren XLOCK amarratze azkarreko sistema berriarekin”. Aipatu beharra dago bere eskuilen erabilgarritasunak aukera zabala eskaintzen duela. Adibidez, kanpaiak tonuan jartzeko edo ferietako ‘talka autoen’ kontaktuetan erabiltzeko.

Hirugarren belaunaldia

60 urte hauetan, familia-enpresak merkatuaren beharretara egokitu da eta eboluzionatu behar izan du, batez ere eremu digitalean eta produktiboan. Hala, zuzendariak bere aitonak, enpresaren sortzaileak, transmititu zizkien hiru balioak gogorarazi ditu: “lanari beldurrik ez izatea, egiten ari denarengan konfiantza izatea eta garai, produktu eta teknologia berrietara egokitzea”.

Horregatik, Fecinen oinarrietako bat I+Gren aldeko etengabeko apustua da, bai produktu, zerbitzu eta prozesuen hobekuntzan. “Duela gutxi, plantako datuak atzemateko eta gure produktuetan trazabilitatea pixkanaka txertatzeko teknologia integratu dugu”.

Gaur egun, 20 langilek osatzen dute enpresa gipuzkoarra, eta “merkatua egoera zailean dagoen arren, gure hedapen-estrategiaren barruan langile berriak gehitzea ez dugu baztertzen. Enpresak bi milioi euro fakturatzen ditu urtero, eta jarduera-merkatu nagusiak Estatuko merkatua, Latinoamerika eta Ekialde Ertaina dira, baina “Europan gorabidean dauden herrialdeetan presentzia handitzea” espero du. Ildo horretan, Fecinek SPRI Taldearen hainbat programatan parte hartu du, hala nola “nazioartekotze-planetan, Renove Planean, digitalizazio laguntzetan… betiere oso esperientzia positiboarekin”, Amaia Iparragirrek aitortzen duenez.

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.