Ezagutu gaitzazu

Ezagutu Basque Trade & Investment, Eusko Jaurlaritzaren enpresak nazioartekotzeko Euskadiko Agentzia.

Agentzia

BasqueTrade enpresen nazioartekotzerako Euskadiko leihatila bakarra da, eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresen eskura jartzen dituen baliabide ekonomiko eta tekniko guztiak integratzen ditu. Ezagutza sektoriala eta geografikoa nahasten ditu BasqueTraderen arreta-ereduak, eta enpresaren beharretara egokitutako zerbitzu-zorroa eskaintzen du. Atzerrian dituen 22 bulegoei eta laguntzaileen sare zabalari esker, BasqueTradek 80 herrialde baino gehiagotan ematen du zerbitzua.

Gure ikuspegia

Sektoreko ezagutza espezializatua eta atzerriko gure 22 bulegoek ematen diguten merkatuen ezagutza nahastuta, BasqueTrade gai da Euskadiko enpresei erantzuna emateko beren nazioartekotze-prozesuaren erronka guztietan

Misioa, ikuspegia eta balioak

Ezagutu Basque Trade & Investmenten misioa eta ikuspegia, eta gure lana gidatzen duten balioak

Nazioartekotze-plana

Ezagutu Basque Trade & Investmenten jarduera gidatzen duen Enpresen Industria- eta Nazioartekotze-plana

Basque Trade & Investmenten antolakuntza-egitura

Ezagutu gure Zuzendaritza Batzordea osatzen duten pertsonak.

Non gaude?

Ditugun 22 bulegoei eta laguntzaileen sare zabalari esker, 80 herrialde baino gehiagotan eman dezakegu zerbitzua.

Non gaude?

Ditugun 22 bulegoei eta laguntzaileen sare zabalari esker, 80 herrialde baino gehiagotan eman dezakegu zerbitzua.

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN