Gure ikuspegia

Sektoreko ezagutza espezializatua eta atzerriko gure 22 bulegoek ematen diguten merkatuen ezagutza nahastuta, BasqueTrade gai da Euskadiko enpresei erantzuna emateko beren nazioartekotze-prozesuaren erronka guztietan
Neurrira egindako zerbitzua, besteak beste: esportazioak eta enpresaren nazioartekotzea sustatzeko, merkatu estrategikoetan kokatzera bideratutako jarduerak bultzatzeko, merkataritza eta ekoizpen-ezarpenetan laguntza teknikoa errazteko eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuak laguntzeko.
Gure zerbitzu-eredua enpresei segmentuaren araberako arreta ematean oinarritzen da, eta Euskadiko bulegoetako sektoreko ezagutza eta atzerriko bulegoek ematen diguten ezagutza geografikoa nahasten ditu. Horren emaitza dira enpresen behar jakinei erantzuten dieten zerbitzuak eta espezializazio eta hurbiltasun handiagoa.

Sektoreko espezializazioa

Sektoreak lehenesteko irizpideak finkatu ditugu fokalizazio eta espezializazio ahaleginak gidatzeko RIS 3 estrategiaren arabera.

Gure enpresa-ehuna maila teknologiko altua eta hazteko potentzial handia duen eremu baterantz dibertsifikatzeko apustuaren barruan, hiru lehentasun zehaztu dira: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Biozientzia/Osasun binomioaren arteko konbergentzia. Eremu horiek aukeratu dira Euskadi dagoeneko oso espezializatuta dagoelako eta nazioartekotzeko gaitasun handiak dituelako.

Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiak eremu estrategikotzat hartu ditu Energia eta Fabrikazio Aurreratua.

Fabrikazio aurreratua

Fabrikazio aurreratuak eragina du euskal ekonomiaren sektore industrial garrantzitsuenetan, funtsezkoa da gure herriaren tradizio industrialean, eta fabrikazioarekin lotutako gaitasun teknologiko handiak ditu.

Makina-erreminta
Erlazionatutako zerbitzuak
Ekipo ondasunak
Ontzigintza eta Burdinbideak
Metalen eraldaketa

ENERGIA

Gure Energia sektoreak baditu jadanik katebegi guztiak (sorkuntza, garraioa eta banaketa), eta bere industria osagarria. Nazioartean lider diren enpresa handiz osatutako sektorea, jadanik badituena Euskadin gaitasun teknologiko handiak materialetan, nano-teknologian, fabrikazio teknologietan zein IKTetan.

Biozientziak eta Osasuna

Sektore garrantzitsu bat da, Euskadiri aberastasuna eta balio erantsia ematen diona tarteko direla I+G-ko inbertsio indize altuak, goi-mailako kualifikazioko enplegu eskaintza eta nazioarteko ikuspegia.

Aukera-lurraldeak

Elikadura
Ekosistemak
Hiriko habitata

Lehentasun geografikoa

Lehentasun geografikoko hiru maila zehaztu ditugu laguntza-eredu berria garatzeko, ahaleginak zentratuz Euskadirentzat interes eta potentzial handiena duten arloetan.

1. Lehentasuna

  • Merkatu estrategikoak
  • Sektore eta enpresa garrantzitsuenen helburuetan daude

Planaren helburua: Enpresen nazioartekotze-prozesuaren lehentasunezko ardatza

1. Lehentasuna

  • Fokua zenbait sektore eta enpresatan
  • Enpresa hazkunderako potentzial handia

Planaren helburua: Jarraipen merkatuak

Esplorazioa

  • Hazkunde potentzial handiko urruneko merkatuak

Planaren helburua: Ezagutza sortu

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN