ZABALDU Programa
Euskal enpresen nazioarteko jarduera sustatzeko laguntzak
Dirulaguntza publiko ez-itzulgarrien bidez banatzen diren ZABALDU laguntzen helburua da euskal enpresen jarduera promozional eta operatiboa sustatzea, enpresak atzerriko merkatuetan sar daitezen, beren lehiakortasuna hobetu dezaten eta garapen sostengarria sustatu dezaten nazioartekotze-prozesu osoan zehar.
Nazioartekotze Planak izan behar du enpresen nazioartekotze-ekimen guztien oinarria. Horregatik, Plan hori lehenbiziko tresna bat –eta diruz lagungarria– izateaz gain, bera aurkeztea ezinbesteko baldintza da laguntzak eskatzeko nazioartekotze-prozesuko gainerako etapetan.
Bat egin nazioartekotzeko erronka
Hasiera data: 2024-05-28
Amaiera data: 2024-07-15
Eskaintzen dizuguna
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gastuen %50eraino ordaintzeko eta 45.000€, honakoetarako:
- Kanpoko aholkularitza kontratatzen nazioartekotze-estrategia prestatzeko.
- Jabetza industrialarekin eta homologazioekin lotutako gastuak.
- Prospekzio-bidaiak eta alderantzizko Misioak.
- Sustapen- eta publizitate-materiala.
- Azoketan parte hartzea.
- Atzerriko operazioak egingo dituzten langileak aukeratzea.
Betekizunak
- Euskal startupak, mikro-enpresak eta ETEak, nazioarteko estrategia hasi edo sendotu nahi dutenak
- Zabalkuntza fasean dauden enpresak eta esportazio-portzentaje baxua dutenak
- %50tik beherako esportazio jarduera dutenak. Zure enpresaren jarduera esportatzaileak guztizko fakturazioaren %50 gainditzen badu, SAKONDU Programan parte hartu dezakezu
Galderarik al duzu?
Utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Bat egin nazioartekotzeko erronka
Hasiera data: 2024-05-28
Amaiera data: 2024-07-15